Gizon batek 19 pertsona hil ditu Tokiotik gertu
Gizon batek 19 pertsona hil eta beste 25 zauritu ditu urrituen egoitza batean, Sagamiharan (Japonia), Tokioko kanpoaldean, Poliziak jakitera eman duenez.
Ustezko erasotzaileak 26 urte ditu eta zentroko langile ohia da. Bere burua polizia-etxean entregatu du, Kyodo albiste-agentziak azaldu duenez.
Erruduna dela aitortu ondoren, Satoshi Uematsuk hurrengoa ziurtatu du: “pertsona urrituak mundu honetatik kanpo nahi ditut”, poliziek Asahi egunkariari jakinarazi diotenez.
Hiru labana
Polizia-etxean agertu denean, Uematsuk poltsa batean gutxienez hiru labana zeramatzala esan dute Japoniako komunikabideek, horietako batzuk odoleztaturik.
Erasotzailea urrituen egoitzako lehen solairuko leiho bat hautsi ondoren sartu da eraikinean, bertako buruzagiek prentsaurrekoan azaldu dutenez.
Shinya Sakuma Kanagawako osasun eta ongizate arduradunak baieztatu duenez, Uematsuk zentroan lan egin zuen 2012ko abendutik otsailaren 19ra arte.
Hildakoak 18 eta 70 urte arteko bederatzi emakume eta hamar gizon dira, larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez.
Zaurituak inguruko ospitaletara eraman dituzte. Horietako batzuk lepoan labankadak dituzte eta oso larri daude.
Zure interesekoa izan daiteke
4,8 graduko lurrikara batek Venezuelako kostaldea astindu du
Lurrikararen epizentroa itsasoan kokatu da, Aragua estatuan, Caracasetik gertu. Inguruan sentitu ahal izan dute, baina dardarak ez du kalte materialik eragin.
Venezuelan desagertutako euskal jatorriko bi herritarren senideek itxaropenari eusten diote
Roxana Mendesek, Jon Sustacha Venezuelan desagertutako euskal ingeniariaren emazteak, ordu kritiko hauetan bizi duten desesperazioa helarazi du. Egoera biziki zaila izan arren, senideek ez dute desagertutako pertsonak bizirik topatzeko esperantza galtzen. Jon Sustacha bilbotarra eta Maria del Coro donostiarra dira desagertutako bi euskal herritarrak.
Dagoeneko 1.430 pertsona hil dira Venezuelako lurrikaretan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bilatzeko, oraindik bizirik egon daitezkeelakoan.
Honela geratu da Venezuela lurrikaren ondorioz
Venezuelak bere historiako hondamendi natural handienetakoa jasan zuen asteazkenean. Kaosa areagotu da hainbat hiritan, eta kalte oso handiak eragin ditu; batez ere, La Guairan. Horrela geratu da Venezuela airetik ikusita.
Lurrikarek eragindako kaosa areagotu egin da La Guairan
La Guairako errepideak blokeatuta daude, eta, hori dela eta, sarbideak mugatzea erabaki du Venezuelako Gobernuak. Dena galdu ostean, kalean, kanpamentu inprobisatuetan ari dira bizirauten, senideekin komunikatu ezinik. Une honetan, premiazkoa da La Guairara iristeko bideak libre uztea, laguntza bertara irits dadin.
Erlojuaren aurka ari dira Venezuelan, lurrikarak izan ostean bizirik egon daitezkeenak erreskatatzeko
Nazioarteko lehen laguntza-taldeak eta baliabide logistikoak iristen eta zabaltzen hasi dira. Bitartean, hildakoen eta zaurituen kopuruak gora egiten jarraitzen du etengabe: azken datuen arabera, 1.000 inguru dira hildakoak eta 3.360 baino gehiago dira zauritutakoak.
AEBk Iran bonbardatu du, Ormuzko itsasartean itsasontzi batek erasoa jaso ostean
AEBk drone eta misil biltegien aurka egindako erasoek, beraz, arriskuan jarri dute itsasartea berriro irekitzeko akordioa, eta bake prozesuari buruzko negoziazioek kolokan jarraitzen dute.
Israelek eta Libanok bake akordioa lortu dute Estatu Batuen bitartekaritzarekin
Benjamin Netanyahuk iragarri duenez, Washingtonen lortutako akordioaren ostean, Libano hegoaldean dauden indar israeldarrak bi eremutatik erretiratuko dira. Hezbollah-ek, bere aldetik, ez du akordioa onartu.
Bi euskal herritar desagertuta daude Venezuelako lurrikaren ostean
Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira, baina senideek eta lagunek onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumea hil dela.
Emakume batek hondakinen artean izan du umea Venezuelan
Emakumea erreskatatzen ari zirenean hasi zen erditzen, kaosaren eta hondamendiaren erdian. Erreskate-taldeen lanari esker, ama eta jaioberria bizirik atera zituzten. Gertakari horrek itxaropena piztu du, tragediaren kontrapuntua baita; erreskate-taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikarak izan ostean hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzeko.