Japonia
2015/10/06 - 11:14
Merkataritza itun historikoa adostu dute AEBk eta beste 11 herrialdek
Munduko barne produktu gordinaren % 40 sortzen duten 12 herrialdeok merkataritza eta inbertsioak liberalizatzea dute helburu, komertzio askeko gunea osatzeko.
2015/09/14 - 10:44
Japoniako Aso sumendia erupzioan sartu da
Aso mendia, Japoniako sumendi aktiborik handiena, erupzioan sartu da gaur. Ondorioz, 30 pertsona ebakuatu eta hainbat hegaldi desbideratu behar izan dituzte.
2015/08/25 - 19:09
Txinako Herri Bankuak interes tasak jaitsi ditu krisiari aurre egiteko
Asiako burtsek hondoa jo duten bitartean, Europako burtsetan gorakada handiak izan dira.
2015/08/25 - 12:04
Asiako burtsek jaitsiera nabarmenak izan dituzte gaur ere
IBEX 35 indizeak goranzko joera dauka irekieran: % 0,75 ari da igotzen.
2015/08/24 - 11:43
Goni tifoiak Japoniako Okinawa uhartea bortizki astindu du
Azken orduetan 256 km/h haiza ufadak neurtu dira Japonia hegoaldean. Kalte materialak handiak izan dira eta irudiak ikusgarriak.
2015/08/11 - 16:25
Martxan da Sendaiko erreaktore nuklearra
Fukushimako istripuaren ostean eta segurtasun neurri berriekin Japoniak pizten duen lehena da hau. Gobernuak gainontzeko 47 erreaktoreak martxan jarri nahi ditu.
2015/08/10 - 15:19
Ariana Miyamoto, Miss Unibertsorako hautagai japoniarra
Japoniak Miss Unibertsorako aurten duen hautagaia mestizoa da. Horrek zeresana eman du janponiar kontserbadoreen artean, Japonia oso mestizaje gutxiko herria baita.
2015/08/10 - 13:47
Japoniak erreaktore nuklear bat berraktibatu du
Itzalaldi nuklearraren ostean lehen aldiz, Kyushu Electric Power enpresak Shendaiko zentral nuklearra martxan jarriko du berriro. Erabakiak polemika eragin du Asiako herrialdean.
2015/08/09 - 16:15
Gogoan izan dituzte Nagasakin bonba atomikoz hildakoak
70 urte dira onddo hiltzailea Nagasaki zeruan agertu zela, eta heriotza zabaldu zuela. Gaurko ekitaldian gobernuak kritikak entzun behar izan ditu.
2015/08/09 - 15:23
Fukushimak ezin du gainetik kendu erradioaktibitatearen fama txarra
Fukushiman ez dago dena kutsatuta, eta handik ateratako barazkiek eta frutek ez dute kutsadura maila kezkagarririk, gobernuak eta erakunde independienteek diotenez.
2015/08/09 - 11:30
Nagasakik bakearen aldeko apustua berretsi du, erasotik 70 urtera
Estatu Batuek jaurtitako bonba nuklearrak 74.000 lagun hil zituen, baina, hurrengo urteetan, milaka gehiago hil ziren erradiazioaren eraginez.
2015/08/06 - 16:01
Konstituzio bakezalea aldatu nahi du Japoniako gobernuak
Gobernuak gerra ostean onartutako konstituzio bakezalea aldatu nahi du Txinaren gorakada militarraren aurrean. Herritar asko kezkatuta daude ekimen honekin. Batez ere, gerra sufritu zutenak.
2015/08/06 - 11:04
Japoniaren bakezaletasuna kolokan, Hiroshimaren 70. urteurrenean
Gobernuak atzerriko gerretara tropak bidali ahal izatea nahi du, Bigarren Mundu Gerraz geroztik Konstituzioak kutsu bakezalea badu ere. Polemika handia dago herrialdean.
2015/08/05 - 09:37
Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da
Euskararen, japonieraren eta ainueraren gramatika eta bereziki hitz ordena ikertu zituen
2015/07/26 - 14:39
Hiru hildako Tokion, hegazkin batek etxe baten aurka talka eginda
Gainera, bost zauritu daude. Hegazkinean zihoazen bi gizon eta etxean zegoen emakume bat dira hildakoak.
2015/07/24 - 11:06
Nikkei japoniarrak 'Financial Times' egunkaria erosi du
Pearson edizio konpainiaren esku zegoen egunkari ekonomikoa eta 1.200 euroren truke saldu du.
2015/07/16 - 12:01
Japoniako hotel batek robotak kontratatu ditu gastuak murrizteko
Hotel honetako langile gehienak robotak dira: oheak egiten dituztenak, maletak eramaten dituztenak edota harreran daudenak ere. Hotel honetako jabearen esanetan, gastuak murrizteko jarri ditu.
2015/06/30 - 10:28
2 hildako Japoniako tren batean, bidaiari batek bere buruari su emanda
Bala-trena Shin Yokohama eta Odawara geltokien artean zegoela, bidaiari batek bere buruari olioa bota eta su eman zion. Ondorioz, bi pertsona hil dira.
2015/06/01 - 14:24
Espainiatik kanpo himnoen aurka egindako 'beste txistualdiak'
Iaz, napolitarrek Italiako ereserkiaren aurka egin zuten, eskoziarrek himno ingelesaren kontra, espainiarrek frantziarrenaren kontra, kanadarrek estatubatuarrenaren aurka… Adibide asko daude.
2015/05/30 - 18:32
8,5 graduko lurrikara izan da Japonian
Itsas zabalean izan du epizentroa eta ia Japonia guztia nabaritu dute. Ez dute, ordea, tsunami alerta ezarri. Gainera, ez da kalte pertsonal ezta materialik izan.