Merkataritza itun historikoa adostu dute AEBk eta beste 11 herrialdek
Bost urte behar izan dira, baina azkenean lortu dute. AEBko Gobernuak merkataritza itun historikoa adostu du bart Ozeano Bareko 11 herrialderekin: TPP (Trans-pacific Partnership) Lankidetza Transpazifikorako Ituna. Hori sinatu duten 12 herrialdeek munduko barne produktu gordinaren (BPG) % 40 sortzen dute.
AEBk, Obama presidentearen setak batez ere, bultzatutako ituna da, eta inguru horretan Txinako ekonomiak duen indarra apaltzea du helburu. 12 herrialde horiek muga-zergak gutxitu dituzte (AEBrenak dezente txikiak ziren, baina gainerako herrialdeei eragin die batez ere) eta joko-arau komunak ezarri dituzte. Merkataritza askeko gunea eratzea da helburua.
Hauek dira ituna sinatu duten herrialdeak: AEB, Japonia, Australia, Brunei, Kanada, Malaysia, Mexiko, Zeelanda Berria, Peru, Singapur eta Vietnam.
Akordioak denean izango du eragina: botiken industrian hasi, eta automobilgintza, ehungintza eta nekazaritza ere zipriztinduko ditu. Besteak beste, Japoniako auto ekoizpenari eta AEBko botiken industriari egingo die mesede. Hala, atzerrian egindako ibilgailuei ezarritako bidesariak kendu egingo dituzte, piezen % 45 ituna izenpetu duten herrialdeetan egiten baitira. Horrez gain, bereziki protekzionista diren Japoniak eta Kanadak nekazaritza alorrean ezarritako muga-zergak erretiratuko dituzte.
Balio geopolitikoa
1993tik, AEBk, Kanadak eta Mexikok NAFTA ituna izenpetu zutenetik, eskualdean adostu den merkataritza akordio garrantzitsuena da honakoa. Itunak balio geoestrategikoa du, Txinak duen nagusitasuna apaltzeko asmoa baitu. Gainera, AEB Europar Batasunarekin negoziatzen ari den Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoan (TTIP, ingelesez) ere izango du eragina.
Barack Obama AEBko presidenteak ohar batean nabarmendu duenez, itunak "gure nekazarien, abeltzainei eta manufaktura lanetan dabiltzanei mesede egingo die, eskualdean duten pisua orekatu eta 18.000 zerga kentzea ahalbideratuko baitu".
TPParen inguruko akordioa erdiestea lehentasuna izan da Obamarentzat. Udaberrian horrelako itunak prozedura azkar baten bidez (ezin zaizkio zuzenketak aurkeztu) onartzea lortu zuen, baina, hori gorabehera, Kongresuak onartu beharko du. Errepublikanoak eta ezkerreko demokratak kontra daude, eta baliteke hilabeteak behar izatea itunari behin betiko onespena emateko. Gainerako 11 herrialdeen ganberek ere berretsi beharko dute, eta, honenbestez, baliteke luze jotzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.