Euskaltzaindia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da

Euskararen, japonieraren eta ainueraren gramatika eta bereziki hitz ordena ikertu zituen

Suzuko Ainhoa Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra abuztuaren 3an hil da, Sho Hagio euskaltzale japoniarrak jakinarazi duenez.

Aichi prefeturan (Japonia) jaio zen 1934ko urtarrilaren 2an. Hizkuntzalaritzan lizentziaduna zen eta Waseda Unibertsitateko irakasle emeritua.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, Suzuko Tamura euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an, eta ohorezko euskaltzain egin zuten 2000ko urriaren 27an.

Euskararen, japonieraren eta ainueraren gramatika eta bereziki hitz ordena ikertu zituen. Bere artikuluak Euskaltzaindiaren Piarres Lafitteri omenaldia (1983) liburuan eta Euskera agerkarian irakurri daitezke.

Japoniako Hokkaido uharteko ainu etniaren hizkuntza bakartuan aditua zen eta hainbat liburu argitaratu zituen gai horri buruz: Ainu-go SARU Hôgen Jiten, japonieraz, (1996), The Ainu language, ingelesez, (2000) eta Ainu-go no Sekai, japonieraz (2013).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X