Japonia
2024/06/13 - 14:37
Italiako G7aren goi-bilera hasi da, Ukrainako egoera gai nagusi duela
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.
2024/05/21 - 12:07
Fuji mendiaren bista ezagun bat gortina batekin estali dute Japonian, turista gehiegi bertaratzen direlako
Turismo masiboak oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa blokeatzen zuen Fujikawaguchiko hirian. Hori dela eta, 2,5 metroko altuera eta 20 metroko zabalera duen gortina beltz bat jarri dute agintariek.
2024/04/04 - 10:58
Taiwango lurrikararen ondorioz harrapatuta dauden ia 150 pertsona ateratzeko lanean ari dira erreskate taldeak
Gutxienez 9 pertsona hil dira eta 1000 inguru zauritu, atzo izandako lurrikaren ondorioz. Ritcher eskalan 7,4 gradukoa izan zen astindu handiena. 28 erakin baino gehiago erori ziren.
2024/04/02 - 13:04
Gereziondoak gero eta lasterrago loratzen ari dira Japonian, klima-aldaketaren erruz
Urteroko ekitaldi honek herrialde osoa zuriz eta arrosaz tindatzen du. Normalea martxoaren amaiera (Japoniako hegoaldean) eta apirilaren hasiera (erdialdean) bitartean gertatzen zen, baina tenperatura altuak loraldiaren hasiera otsailera aurreratzen ari dira.
2024/03/18 - 11:03
Ipar Koreak irismen laburreko zenbait misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora
Hego Koreak eta AEBk egin dituzten maniobren amaieran, eta Antony Blinken AEBetako Estatu Departamentuko idazkaria Seulera iristearekin batera egin du operazioa Pyongyangek.
2024/03/13 - 11:39
Space One konpainia japoniarraren suziriak eztanda egin du aireratzeko unean
Japoniako konpainia pribatu batek satelite bat orbitan jarri nahi zuen lehena izan nahi zuen Kairos kohete japoniarrak eztanda egin du jaurtitzen saiatu eta gutxira, arazo tekniko baten ondorioz bere burua suntsitzeko mekanismoa aktibatuta.
2024/03/08 - 10:24
Akira Toriyama hil da, ''Dragoi Bola'' telesail mitikoaren sortzailea
Japoniako "mangaka" martxoaren 1ean hil zen, 68 urte zituela, buruko isuriak jota. 1955eko apirilaren 5ean Nagoya hirian jaioa, Akira Toriyama mundu osoan ezaguna zen "Dragoi bola" eta "Dr. Slump" lanengatik.
2024/03/04 - 12:58
Tokion hondoratzeko zorian egon den atunontzi baten erreskatearen irudi ikusgarriak
Marinel bat hil da eta beste 24 bizirik erreskatatu dituzte helikopteroan eraman ostean. Arrantza-ontzia Hego Amerikara zihoan atunak harrapatzera, goizaldean Tokioko hegoaldeko Kozu uhartearen aurrean hondartu denean.
2024/02/05 - 12:35
TeamLab Borderless, munduko arte digitalaren lehen museoa, irekiko dute berriro Tokion
2018an inauguratu zuten, baina 2022an itxi, birmoldaketa lanetarako. Otsailaren 9an irekiko dute berriro, eta orduan ikusgai izango dira 50 lan digital interaktibo.
2024/01/28 - 21:50
Frantziak eta Japoniak ere laguntza eten diote UNRWAri, eta arabiar herriek "zigor kolektiboa" salatu dute
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak salatu duenez, UNRWAren aurkako kanpainak errefuxiatuen auzia "deuseztatzea" du helburu. Guterres NBEko idazkari nagusiak ikerketa gardena eta delituak argitzeko laguntza agindu ditu, baina langile guztiak ez zigortzeko eskatu du.
2024/01/19 - 13:21
Tsunami erradiaktiboak sor ditzakeen itsaspeko dronea probatu du berriro Ipar Koreak
Horrela erantzun die Ipar Koreak Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak elkarrekin egin dituzten ariketa militarrei.
2024/01/08 - 11:35
168 hildako eta 300 pertsona baino gehiago desagertuta daude Japoniako lurrikararen ondorioz, astebete geroago
Elurrak eta errepideetako kalteek biktimak bilatzeko eta kaltetuei laguntzeko lanak oztopatzen jarraitzen dute.
2024/01/04 - 12:53
Erreskate taldeak Japoniako lurrikaratik bizirik atera direnen bila ari dira erlojuaren kontra
Urtarrilaren 1ean Japonia mendebaldean izandako 7,6 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 82koa da, agintariek baieztatu dutenez. 30.000 pertsona baino gehiago ebakuazio-zentroetan daude.
2024/01/04 - 11:19
Japoniako kostazainen hegazkinak ez zuen pistan sartzeko baimenik
Japoniako Garraio Ministerioak argitaratutako hegaldiko komunikazioen arabera, asteartean Hanedako aireportuan hegazkin komertzial batekin talka egin zuen Japoniako kostazainen hegazkinak ez zuen pistan sartzeko baimenik.
2024/01/03 - 10:54
Japoniako mendebaldeko kostaldeko lurrikarak 73 hildako utzi ditu dagoeneko, erreplika berrien beldur
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
2024/01/02 - 17:14
55 pertsona hil dira Japonian, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararen ondorioz
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.
2024/01/02 - 16:33
Bost hildako eta 17 zauritu Tokioko aireportuan, bi hegazkinek talka egin ondoren
379 bidaiari zeramatzan hegazkin batek beste aireontzi batekin egin du talka, kostazainen aireontziarekin hain zuzen ere. Bigarren hegazkin horretako bost lagun hil dira istripuaren ondorioz.
2024/01/02 - 12:49
Ia 400 bidaiari hegazkin batetik atera dituzte, Tokioko aireportuan izandako talkaren ondorioz su hartu ostean
Lehen informazioen arabera, hegazkinak pistan zegoen Japoniako kostazainen aireontzi batekin talka egin du lurreratu denean. Hegazkinean zihoazen 367 bidaiariak eta tripulazioko 12 kideak onik atera dira istriputik.
2024/01/02 - 12:12
Dozenaka hildako Japoniako lurrikararen ondorioz
Erreskate taldeek pertsonak bilatzen jarraitzen dute hondakinen artean. Gobernu japoniarra kalteen balantzea egiten ari da, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararn ostean.
2024/01/02 - 08:45
Tsunami alerta kendu du Japoniak, baina ebakuatuei etxera ez itzultzeko eskatu die
Gutxienez 30 pertsona hil dira lurrikararen ondorioz. Gainera, lurrikarak kalte material handiak eragin ditu, eraikin batzuk hondoratu dira eta baliteke harrapatuta geratzea eta sute bat izatea.