Miyazakiko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka hegaldi bertan behera utzi dituzte Japonian, Bigarren Mundu Gerrako bonba batek eztanda egin baitu

20241003093918_explosion-japon_
18:00 - 20:00
Dozenaka hegaldi bertan behera utzi dituzte Japonian, Bigarren Mundu Gerrako bonba batek eztanda egin baitu
Estatu Batuetako lehergailuaren eztandak kaosa eragin du Miyazakiko aireportuko terminalean. Bonba terminalaren inguruan leherrarazi dute eta 87 hegaldiri eragin die, baina ez da biktimarik ezta zauriturik egon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X