Japoniako burtsak azken 37 urteetako galerarik handiena jasan du, eta herrestan eraman ditu beste burtsak
"Astelehen beltza" mundu osoko burtsetan. Balore merkatuentzat egun madarikatua bilatzeko traza handiak ditu astelehen honek. Izan ere, Asiako burtsa nagusiak, Japoniako Nikkeiak, % 12,40 galdu du. Azken 37 urteotan izandako beherakada handiena da, 1987ko urriaren 20ko Black Monday ("astelehen beltza") ostean. Orduko hartan % 14,90 egin zuen behera. Puntuen galeran, bestalde, marka hautsi du gaurko saioak: 4.451,28 puntu egin du behera, 1987ko 3.836,48 puntuak aise gaindituta.
Beldurrak airean, Europako burtsek ere zenbaki gorriekin abiatu dute gaurko saioa. Hala, Milango Burtsak % 3,8 egin du behera; Alemaniako Dax 40k, % 3; Ibex espainiarrak, % 2,8; Parisko Burtsak, % 2,7, eta Londreskoak % 2,4.
Gaur ere, Wall Street New Yorkeko burtsak (AEB) behera egin du bere irekieran, 1.000 puntutik gorako beherakadekin Dow Jones eta Nasdaq adierazleetan.
Izua joan den astean zabaldu zen AEBk enplegu eta industria jarduera datuak ezagutarazi ostean. Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia espero baino motelago ari da suspertzen, eta adituek atzeraldian sartuko ote den beldur dira. Ostiralean beherakadak izan ziren Wall Streeten, eta gaurko saioan, antzerako egoera zabaldu da Asian eta Europan.
Tokiko burtsaren beherakadan beste faktore bat ere izan da. Izan ere, Japoniako Bankuak (BoJ) interes tipoak igotzea ebatzi zuen, eta horrek yenaren balioa igoarazi zuen euroaren eta dolarraren aldean. Joera horrek kalte egiten die Japoniako esportatzaile handiei.
"Inbertsore atzerritarrek euren Japoniako akzioak saltzen hasi dira, AEB atzeraldian sartuko den beldur", azaldu du Naka Matsuzawa Nomura Securities enpresako analistak.
Beherakadaz galdetuta, Japoniako Gobernuak ez du adierazpenik egin nahi izan. "Burtsaren balioa hainbat faktoreren arabera erabakitzen da, egoera ekonomikoa eta enpresen jardunaren arabera, besteak beste. Halakoetan ez dugu eguneko gorabeheren berri ematen", adierazi du Yoshimasa Hayashi gobernuko bozeramaileak prentsa aurrekoan. Dena dela, jakinarazi du erne jarraituko dutela eta Japoniako "ekonomia eta finantzak kudeatzeko eginahalak" egingo dituztela.
Nikkei indizeko galera handienak teknologia arloko enpresek pairatu dituzte. Hori horrela, Softbank teknologia eta inbertsio taldeak % 18,65 galdu du; Mitsubishi UFJ banketxeak % 17,84. Nintendo bideojokoen erraldoiak % 16,53 egin du behera, eta Nissanek, % 14,48. Aipagarriak dira, halaber, Toyota Motorren (% 13,65) eta Sonyren (% 7,61) zartakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.