Japonia
2022/07/08 - 12:54
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia mitin batean hil dute
Atentatuaren ondoren, helikopteroz eraman dute ospitalera, eta osasun zerbitzuak bizitza salbatzen saiatu dira, baina alferrik, hil egin baita azkenean. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. 41 urteko gizona Japoniako Armadako kide ohia da.
2022/07/08 - 11:02
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia hil egin da, kanpainako ekitaldi batean hainbat tiro jaso ostean
Lehen ministro ohia bihotz-biriketako geldialdian sartu da eta ospitalean hil da, Nara herrian ospatzen ari ziren ekitaldi batean bizkarrean hainbat tiro bat jaso ondoren. Susmagarria 41 urteko gizon bat da eta poliziak tokian bertan atxilotu du.