Jatetxeak
2021/02/09 - 00:39
Laudion, Gorlizen, Usurbilen eta Oiartzunen murrizketa gehiago izango dituzte
Udalerri horietan, ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki. Gainera, eskola-kirola eta taldekako kirola debekatuko da.
2021/02/08 - 21:25
Ostalaritza, Justiziaren erabakiaren zain
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak bihar erabakiko du eremu gorrian dauden herrietan tabernak itxita mantentzea edo ez. Ostalarien helegitearen ostean, Jaularitzak gaur bere alegazioak aurkeztu ditu
2021/02/08 - 18:40
Tabernak ixtea justifikatuta dagoela esan du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo du gaur eta eremu gorrian dauden udalerrietan tabernak eta jatetxeak ixtea arrazoizkoa dela defendatu du.
2021/02/05 - 22:11
Etxean txotx egiteko produktu-sortak eskaintzen ari dira sagardotegiak
Sagardotegi denboraldia hastear zegoela itxi dituzte ostalaritza lokalak Hernanin eta Astigarragan. Horrenbestez, txuletoiak eta sagardo botilak etxera eraman ahal izatea eskaintzen ari dira.
2021/02/04 - 16:10
Tabernen itxieraren aurkako helegitea aurkeztu dute EAEko Auzitegi Nagusian
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek helegitea aurkeztu dute ostegun honetan, eremu gorrian dauden ostalaritza lokalen itxieraren aurka.
2021/02/04 - 15:58
Ostalariek itxieraren aurkako helegitea aurkeztuko dute EAEko Auzitegi Nagusian
Ostalarien esanetan, dekretuan barneratutako neurriek “ostalaritza sektorea ixteko irizpideen berrikusketa jaso beharko lukete, eremu gorrian sartzen diren udalerrietarako bereziki”.
2021/02/04 - 14:47
Astigarragan ostalaritza itxi beharko dute txotx denboraldiaren atarian
Berangok ere taberna eta jatetxeak itxiko ditu. Herri horietan taldekako kirola debekatuta dago, eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo. Ordiziak hobera egin eta ostalaritza irekiko du.
2021/02/03 - 15:36
Ezkerraldeko herriak zeharkatu ditu Bilbon amaitu den ostalarien manifestazioak
Jaso dituzten laguntzak nahikoa ez direla, eta erreskatea beharrezkoa dela aldarrikatu dute. Herrietako itxiera perimetrala tarteko, mugaz muga ibili den manifestazioa izan da.
2021/02/03 - 13:26
Bizkaiko ostalariek manifestazioa egin dute ''irtenbideak'' eskatzeko
Bizkaiko ostalariek manifestazioa egin dute gaur goizean sektoreak bizi duen egoera salatzeko "murrizketarik ez, irtenbide gehiago" lelopean.
2021/02/02 - 21:44
Pandemiak elikadura-enpresen eta supermerkatuen fakturazioa handitzea eragin du
2020ean fakturazioa handitu egin dute. Kasu batzuetan irabazi errekorrekin. horietako batzuekin hitz egin dugu.
2021/02/02 - 01:30
Hauek dira ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatu duten udalerriak
Eibarren, Errenterian, Legazpin, Urretxun, Sopelan eta Zallan, esaterako, tabernak eta jatetxeak itxi egin beharko dituzte gaurtik aurrera, eta ezin izango da taldeka kirola egin.
2021/02/01 - 15:57
Jatetxeak eta tabernak ireki dituzte Italian RT indizea 1 baino baxuagoa delako
Eskualde gehienetan, tabernak, jatetxeak eta museoak berriz ere ireki dituzte gaur, egoerak hobera egin duelako. Une honetan ez dago eskualde gorririk edo konfinaturik.
2021/01/30 - 16:09
79 udalerri daude gune gorrian EAEn
Toki horietan, 100.000 biztanleko 500 kasuko inzidentzia duten udalerrietan, ostalaritza itxita dago eta ez dute eskola-kirolarik.
2021/01/29 - 14:37
Bonu gehiago aterako ditu Bilbok krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko
Bilbo Aurrera 2021 egitasmoak 15,1 milioi euroko aurrekontua du, eta 43 neurri jasotzen ditu; besteak beste, merkataritzari, turismoari eta kulturari laguntzeko bonuak.
2021/01/28 - 14:17
Donostian ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatuko dute ostiral honetan
Ordizian, Barakaldon, Basaurin, Portugaleten, Erandion, Leioan edo Ermuan ere tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira eta ezin izango da taldeka kirola egin.
2021/01/27 - 15:27
Ostalariak ziurgabetasun egoeran bizi dira azken hilabeteetan
Ostalariek diote dirulaguntzak ez zaizkiela heltzen, eta geroz eta gehiago dira negozioa behin betiko itxiko dutenak.
2021/01/26 - 15:42
Donostian ere, ostalaritzak itxi beharko du, Bilbon eta Gasteizen bezala
Bilbo, Gasteiz, eta gaur Donostia. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu guztiak daude dagoeneko eremu gorrian.
2021/01/26 - 11:10
Gasteizen, Getxon, Santurtzin eta Hernanin murrizketa gehiago dituzte gaurtik aurrera
Arrigorriaga, Derio, Galdakao eta Mungia, Bizkaian, eta Lasarte eta Urnieta, Gipuzkoan, ostalaritza establezimenduak itxita dituzten herrien zerrendara gehitu dira.
2021/01/25 - 14:17
Gasteizek ere ostalaritza itxi eta kirola taldeka egitea debekatu beharko du
Arrigorriaga, Derio, Getxo, Galdakao, Santurtzi eta Mungia (Bizkaia) eta Hernani, Lasarte eta Urnieta (Gipuzkoa) establezimenduak itxita dituzten udalerrien zerrendara gehitu dira.
2021/01/23 - 16:10
Lehen asteburua konfinatuta eta ostalaritzarik gabe Bilbon, Iruña Okan eta Pasaian
51 udalerri daude gorri, baina Bilbo, Iruña Oka eta Pasaia bezalakoentzat konfinatuta eta ostalaritzarik gabe igaroko duten lehen asteburua izango da. Tabernek eramatekoa baino ezin dute eskaini.