Jatetxeak
2021/12/28 - 08:13
Hauek dira LABIk gaur aztertuko dituen neurriak
Aholku Batzordeak 16:30etik aurrera aztertuko du egoera, eta murrizketak ezagutzera emango ditu, datorren Urtezahar eta Errege gauari begira.
2021/12/27 - 14:54
Nafarroak covid pasaportearen erabilera zabaldu eta establezimenduen itxiera aurreratuko du
Foru agindu berriak covid ziurtagiria zahar-egoitza, hotel edo gimnasioetara zabalduko du, eta establezimenduak, elkarteak eta lagunarteak 01:00etatik 06:00etara itxi beharko dira.
2021/12/26 - 21:37
Hego Euskal Herriko erakundeek neurri murriztaileak hartu nahi dituzte Urtezahar egunari begira
Elkarlanean ari dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ordutegiak eta aforoak murrizteko.
2021/12/15 - 23:30
Julen Bazek ziurtatu du saria lortu duenetik erreserbek gora egin dutela Dimako bere jatetxean
Kostako zaio Zornotzako sukaldariari atzoko gaua ahaztea. Are gehiago, saria lortu duenetik Dimako Garena jatetxean erreserbak izugarri igo direla ziurtatu digu.
2021/12/15 - 16:10
Dimako Garena jatetxeak Michelin izar bat lortu du
Euskal Herriak Michelin izarrez beteta jarraitzen du. Bart jakinarazi dute datorren urteko gida famatuan izango diren jatetxeen zerrenda, eta Euskal Herriko 28 jatetxe daude beran: hiru izarreko lau, bi izarreko hiru eta izar bateko 21.
2021/12/15 - 11:24
Dekretua argitaratuta, indarrean da covid ziurtagiria EAEko ostalaritza, ospitale eta kiroldegietan sartzeko
Covid pasaportea erakustea ezinbestekoa da jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko; ez, ordea, instalazio irekietan (futbol zelaietan, adibidez).
2021/12/15 - 01:22
Julen Baz sukaldari zornotzarrak bere lehen Michelin izarra lortu du
Dimako Garena Jatetxean egin duen lanagatik saritu dute. Sukaldaritza tradizionala berrasmatu du teknika modernoak erabilita.
2021/12/14 - 21:58
Ostalari txikiak kezkatuta daude, covid ziurtagiriarekin sarrerak kudeatzeko zailtasunak izango dituztelako
Ordu gutxiko tartearekin ari dira guztia prestatzen negozio askotan, bereziki txikietan. Bihartik aurrera ez dakite nola egingo duten.
2021/12/10 - 13:23
Jaurlaritzak aurki eskatuko dio baimena Auzitegiari covid ziurtagiria beste leku batzuetara zabaltzeko
Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan, ziurtagiria "bere funtzioa betetzen ari da" ostalaritzan eta gaueko aisialdian. Dena dela, "beste neurri bat" baino ez dela azpimarratu du.
2021/12/08 - 12:53
Hurtado sailburuaren ustez, ''erabat insolidarioa'' da covid ziurtagiria eskatzen duten lokalak kritikatzea
Javier Hurtadok aitortu du kasu "puntual eta gutxi" batzuetan taberna eta jatetxe batzuk kritikak jaso dituztela covid ziurtagiria eskatzeagatik. Sailburuak ostalariak defendatu ditu "egiten ari direna araudia betetzea besterik ez delako".
2021/12/07 - 11:55
Zenbait ostalarik irainak eta hiltzeko mehatxuak jaso dituzte covid ziurtagiria eskatzeagatik
Ostalaritzan covid agiria indarrean sartu eta gero, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen gerenteak adierazi du egoera normaltasunezkoa dela, oro har. Dena den, badira pertsonak neurria ezartzen duten ostalariak iraindu, hiltzeko mehatxatu eta gaizki baloratu dituztenak.
2021/12/06 - 15:29
Kongresuko presidenteak leialtsuna eskatu du Konstituzioa betetzeko
Aurten berriro kanpoan egin dute Konstituzioaren urteurrena ospatzeko ekitaldia pandemia dela eta. 900 pertsona inguru elkartu dira baina ez dira egon alderdi independentistak ezta lehendakaria eta kataluniako presidentea ere.
2021/12/06 - 15:25
Nolakoa izan da ostalaritzan asteburua covid ziurtagiriarekin?
Jatetxeen kasuan neurria begi onez ikusten dute baina izan dira arazo batzuk: arazoak atzerritarren ziurtagirienkin, pasaportea deskargatzeko zailtasunak... Hala ere, neurriak beste arlo batzuetara zabaltzearen aldekoak dira ostalariak.
2021/12/04 - 16:00
Covid ziurtagiria derrigorrezkoa da jada EAEn, 50 jankidetik gorako jatetxeetan
Ostalariak apur bat gogaituta agertu dira, pasaportea eskatzeko lana euren gain hartu behar dutelako. Erreserba batzuk, gainera, bertan behera geratu dira.
2021/12/03 - 19:44
Lokaletako jabeei isunak jarriko dizkiete covid ziurtagiria eskatu ezean
Lokaletako jabeek zein poliziek bezeroei agiria edonoiz “eskatu ahal” izango diete lokalera sartzeko.
2021/12/03 - 15:01
Bizkaiko ostalariak, covid ziurtagiriari buruz: "Badira neurri kaltegarriagoak, hau ez da hain txarra"
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak Euskadi Irratian salatu duenez, beste behin "polizia lana" egokitu zaie. "Pandemia guztian zehar ibili gara horretan", erantsi du.
2021/11/30 - 21:48
Jatetxe eta bidaia-agentzietako erreserba batzuk bertan behera geratzen hasi dira
Egoera okertzen ari dela ikusita, gabonetako enpresa bazkari asko airean daude. Eta baita asteburu honetan hasiko den zubiko bidaiak ere.
2021/11/27 - 16:28
Covid ziurtagiria nahitaezkoa bihurtu da Nafarroan zenbait lekutan sartzeko
Bart hasi dira eskatzen dokumentua dantzalekuetan eta beste leku batzuetan. Jatetxeetan, berdin, eta askok bertan behera utzi dituzte erreserbak ziurtagiririk ez dutelako.
2021/11/25 - 15:08
Covid ziurtagiria ezartzeari baimena eman dio Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Hartara, larunbatetik aurrera, beharrezkoa izango da 60 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisialdian sartzeko. Epaileen ustez, neurria "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" da.
2021/11/22 - 14:15
Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio covid ziurtagiria ezartzeko bermea Auzitegiari
Chiviteren gobernuaren asmoa da azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra bitarte diskoteka, dantzaleku, lizentzia bereziko establezimendu eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatu ahal izatea.