Javier de Andrés
2023/11/04 - 15:53
Javier de Andresek hartu du euskal popularren gidaritza, militantziaren % 97ren babesarekin
De Andresek esan du popularrak direla Euskadin "sanchismoaren orbitan" sartuta dauden alderdien alternatiba bakarra. Iturgaizek agur esan die PPko afiliatuei gaur Gasteizen egindako XVI. Kongresuan, Javier de Andres aukeratu baitute alderdia zuzentzeko.
2023/11/04 - 13:49
Javier de Andresek ''Sanchezen orbitako alderdiei'' aurre egiteko taldea aurkeztu du
Javier de Andres Euskadiko PPren 16. Biltzarrean presidente aukeratu berriak Pedro Sanchezen "orbitan" dauden gainerako euskal alderdiek ordezkatzen duten "ezkerreko ereduari" aurre egin nahi dion taldea aurkeztu du gaur bere hitzaldian.
2023/10/29 - 11:48
Laura Garridok esan du PP batuta dagoela Javier de Andresen hautagaitzarekin
PPren idazkari nagusi eta legebiltzarkideak EAEko PPren presidente berriaren taldean jarraitzea espero du, eta adierazi du EAJren boto-emaileak bereganatzea izango dela hauteskundeetako helburua.
2023/10/11 - 22:06
Javier de Andres, EAEko PPko presidente izateko hautagai bakarra
Diputatu arabarrak 707 abal aurkeztu ditu. Feijook eta Iturgaizek babesa agertu diote.
2023/10/06 - 10:51
Javier de Andres: ''Orain PPko militante guztiak konbentzitu behar ditut''
Javier de Andres EAEko PPko presidentegaiak adierazi duenez, hautagaitza bakarra egotea nahi luke. Badaki Feijoori ondo iruditzen zaiola bere hautagaitza, baina azpimarratu nahi izan du erabakia EAEn hartu dela.
2023/10/04 - 14:15
Euskadiko PPk azaroaren 4an egingo du Carlos Iturgaiz ordezkatzeko kongresua, Gasteizen
Javier de Andres PPko diputatuak bertan hautagaitza bakarra aurkeztearen alde egin du, "edozein dela ere", "guztiontzat ona izango litzatekeelako", bere ustez.
2023/10/04 - 13:51
De Andresek uste du hautagaitza bakarra, "edozein izanda ere, guztiontzat ona" izango litzatekeela
Euskadiko PPren Zuzendaritza Batzordeak Gasteizen egingo duen bileran parte hartu aurretik, diputatuak ez du argitu azkenean alderdiko presidente izateko hautagaia izango den ala ez.

2023/08/16 - 11:21
EAJ edo Kataluniako beste alderdi batzuk Kongresuko Mahaian egotea "zentzuzkoa" litzateke, De Andresen ustez
Edonola ere, uste du jeltzaleak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira daudela, Kongresuko Mahaira baino gehiago.

2023/07/18 - 23:04
PPk Espainiako Gobernuaren kontra egin du, Gasteizen egin nahi duen errefuxiatu-zentroagatik
De Andresek dio legealdi honetan ez dela dirurik bideratu Arabara. Kexatzen diren bizilagunei babesa emango dietela argitu dute. Halaber, uste dute Sanchezek EH Bilduren alde egin duela, eta gobernura iristen badira, proiektu hori geldiarazi egingo dutela

2023/07/17 - 22:59
De Andresek inbertsioa eta konfiantza ardatz dituen politika ekonomiko baten alde egin du Laudion
Javier de Andres, Arabako kongresurako hautagaiak Arabako herri askotan gertatzen ari den "talentuaren ihesa" salatu du. Inbertsioa eta konfiantza ardatz dituen politika ekonomiko bat eraiki behar dela adierazi du, bere esanetan, oraingo gobernuak egiten duenaren aurkakoa.
2023/06/12 - 15:59
PPk Javier de Andres berreskuratu du Arabako zerrendaburu gisa, eta Semper Madrilgo hautagaitzan sartu du
Arabako ahaldun nagusi izandakoak bost urte zeramatzan politikatik aldetuta. Gipuzkoarra, berriz, PPren M28ko kanpainaren bozeramailea izan da. Bea Fanjul Bizkaiko zerrendaren buru izango da berriro, eta Gipuzkoan Joana Arce Pasaiako alkategaia izandakoa izango da lehen postuan.