Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarrentzat gainditu duten bakarrak
Iñigo Urkullu lehendakaria (EAJ), Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea eta Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea dira Eusko Legebiltzarreko buruzagi politikoen artean herritarren balorazio onena jaso dutenak, baita gainditu duten bakarrak ere, 10etik 5,5, 5,1 eta 5eko nota lortuta, hurrenez hurren, betiere 2023ko hirugarren eta azken Soziometroaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur, ostegunarekin, kaleratu du azaroko inkestaren bigarren partea. Aurrenekoan, duela astebete argitaratutako zatian, EAEko hauteskundeei begirako boto-asmoari buruz galdetu zieten herritarrei. Oraingoan, buruzagi politikoen balorazioa egiteko eta EAEko arazo nagusiak zeintzuk diren aipatzeko eskatu diete, besteak beste.
Galdeketa azaroaren 21etik 24ra egin zuten telefono bidezko 3.000 elkarrizketa eginda. Iñigo Urkullu EAJko hautagai izango ez zela jakin aurretik egin zuten, horrenbestez. Buruzagi jeltzalea da herritarren artean begikotasun handiena sortzen duen politikaria (10etik 5,5), baina bi hamarren galdu ditu aurreko inkestako notarekin alderatuta. Kortajarena ere gainditu dute herritarrek, 5,1eko notarekin (aurretik Maddalen Iriarteren balorazioa eskatu zuten), baita Gorrotxategi ere, 5 batekin, aurreko balorazioa hobetuta.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzarkideak 4,6ko nota lortu du, hamarren bat gora eginda. Sailkapen horretan urrun ageri dira Amaia Martinez (3,7ko nota jaso du, zazpi hamarren gehitu ostean), eta Javier de Andres (2,9 atera du, Carlos Iturgaizen nota hobetuta).
Buruzagiak ez ezik, alderdi politikoak ere baloratzeko eskatu zaie herritarrei. EAJ da sinpatia gehien sortzen dituena, 10eko eskalan 5,2 puntu eskuratuta (Urkulluk lortutako nota baino lau puntu gutxiago). Ondoren ageri dira, nota onenetik txarrenerako hurrenkeran, honako hauek: PSE-EE (4,4), EH Bildu (4,2), Elkarrekin Podemos (3,7), Ciudadanos (2,0), PP (1,9) eta Vox (0,7). Nabarmentzekoa da guztiek egin dutela hobera, maiatzeko inkestan atera zuten notarekin alderatuz gero.
Lan merkatua eta Osakidetza, arazo handienak
Euskadiren arazo nagusiei dagokienez, gizartearen lehen kezka lan-merkatuarekin lotutako arazoak dira berriz ere, maiatzeko neurketarekin alderatuta garrantzia nabarmen galdu badute ere. Herritarren % 47k aipatu dute lana hiru arazo nagusien artean; maiatzean, berriz, % 56k izan zuten hori ahotan.
Tarte handi batera, osasungintza da gehien aipatzen den bigarren arazoa, herritarren % 28k aipatu baitute (maiatzean baino apur bat gutxiago izan dira). Atzetik datoz etxebizitzarekin lotutako arazoak (% 19) eta arazo ekonomikoak (% 17), aurreko inkestan baino 10 puntu gutxiagorekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.