Javier de Andrés
2024/04/05 - 23:27
Arratsaldeko ekitaldiak: hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Segurtasuna, aldaketa Jaurlaritzan, Osakidetza eta etxebizitza izan dituzte hizpide EAEko alderdiek arratsaldeko mitinetan.
2024/04/05 - 16:49
Kanpainaren aurreneko eguna: Osakidetza, Ertzaintza, industria, indarkeria matxista... gaurko gai nagusiak
Alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hainbat gai jorratu dituzte euren hitzaldietan: Osakidetzaren egoera, Ertzaintza, etorkizuneko industria...
2024/04/05 - 00:34
EAEko indar politikoak kanpainan murgilduta daude dagoeneko
EAJk, EH Bilduk eta Voxek ireki dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/05 - 00:31
Honela hasi dute alderdiek hauteskunde-kanpaina
Alderdiek EAEko hiriburuetan abiatu dute kanpaina, apirilaren 21eko hauteskundeei begira.
2024/04/04 - 07:00
EAEko indar politikoek gauerdian helduko diote kanpainaren demari
EAJk, EH Bilduk eta Voxek irekiko dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/03 - 19:29
PP: ''Euskal Administrazioan ideologia zerbitzu publikoaren gainetik jartzen da''
Javier de Andres PPren lehendakarigaiak bere alderdiaren ikuspuntua eman du Osakidetzaren eta beste zerbitzu publikoen inguruan.
2024/03/31 - 19:55
Txapela ''inork behartu gabe'' jarri behar dela aldarrikatu du Javier de Andresek bideo batean
Euskadiko Alderdi Popularrak ere presente egon nahi izan du Aberri Egunean. PPko lehendakarigaiak bideo bat egin du, txapela jarrita.
2024/03/30 - 13:00
De Andres: ''EH Bilduk eta EAJk PSOErekin bat egiten dute Euskadiri komeni ez zaion politika egiten''
PPren lehendakarigaiak uste du hirurak "gauza bera" direla, eta berretsi du popularrena dela alternatiba bakarra.
2024/03/29 - 13:40
Martinez: ''DSBEaren egungo sistema oso bidegabea eta oso insolidarioa da''
Esther Martinez EAEko PPko idazkari nagusiaren arabera, DSBEaren egungo sistema "bidegabea" da, eta bere alderdiak bitan banatzea proposatzen du: gaur egungoa eta 'Laneratzeko Plana' deitu dioten berria.
2024/03/23 - 14:15
Osasun eta segurtasun alorretan ''iritziz aldatu izana'' leporatu dio De Andresek EAJri
Hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko PPk Bilbon egindako ekitaldian Javier de Andres PPko lehendakarigaiak esan duenez, "Pedro Sanchezek dioen moduan, gezurrak esateari iritziz aldatzea deritzote". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/20 - 15:56
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Arabako hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Arabako lurraldean aurkezten diren 11 hautagaitzen izen-abizenak.
2024/03/16 - 14:26
De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela
Donostian egindako ekitaldian, EAEko PPko presidente eta lehendakarigaiak esan du beraiek direla "gauza bera" diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren "alternatiba".
2024/03/10 - 15:12
Javier de Andresek (PP) EAJri eta PSE-EEri egotzi die 'gazteen ihesaren' erantzukizuna
Lehendakarigai popularrak "hobekien prestatutakoak uxatzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, "Bilduren eta Podemosen babesarekin". "Lehen gertatzen zena gertatu behar da, prestatuenak etortzen zirela, eta ez oraingoa, gazteak uxatu egiten dituztela", gaitzetsi du.
2024/03/09 - 16:23
De Andres (PP): ''EAJk Irene Monteroren eredu soziala eta Pedro Sanchezen eredu ekonomikoa ditu''
Javier de Andresen (PP) ustez, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos "lau marka komertzial ezberdin dituen produktu bera" dira. "2024an onartutako lege guztiek euren botoak izan dituzte, adosteko borondatea dutelako eta munduaren ikuspegi bera dutelako", azaldu du.
2024/03/02 - 21:53
Carmelo Barriok (PP) Eusko Legebiltzarra utzi eta diputatu akta hartuko du Madrilen, De Andresen ordez
Barriok (Gasteiz, 1960) agur esango dio Eusko Legebiltzarrean egindako ibilbide luzeari, 1990etik baita legebiltzarkidea etenik gabe. PPren bozeramaile izan da Legebiltzarrean, eta azken hauteskunde autonomikoetan, 2020koetan, PP+Ciudadanos koalizioaren buru izan zen Araban.
2024/03/02 - 17:35
EH Bilduk jeltzaleei elkarrekin gobernatzeko egindako proposamena errefusatzeko eskatu dio De Andresek EAJri
Gobernatzeko EH Bilduren babesa erabiliko ote duen argitzeko eskatu dio Javier de Andres PPko lehendakarigaiak alderdi jeltzaleari. Bestalde, Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango, eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan.
2024/03/02 - 15:56
Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan
1990az geroztik jarraian legebiltzarkide izan da PPko politikaria, ardura desberdinetan.
2024/02/24 - 15:16
EH Bildurekin gero eta antz handiagoa izatea egotzi dio PPk EAJri, ''bozak galtzeko beldurragatik''
Euskadiko PPren biltzar batean Javier de Andres PPko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, "azkenean, erabaki askotan EH Bilduk du azken hitza".