EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari

Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabete falta denean, 10 hautesletik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari, EITB Focus inkestaren arabera.

Nolanahi ere, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.

Hori horrela, koalizio subiranistaren hautagaia boto-emaileen % 26,1entzat da desiratuena, eta alderdi jeltzalearena, aldiz, % 26rentzat.

Gainerako lehendakarigaiek ez dute ia babesik izan: Eneko Andueza (PSE-EE) % 4,1ek nahi dute lehendakari; Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), % 1,7k; Javier de Andres (PP) eta Alba Garcia (Sumar), % 0,8k; eta Amaia Martinez (Vox), % 0,3k.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz. 

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X