Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txapela ''inork behartu gabe'' jarri behar dela aldarrikatu du Javier de Andresek bideo batean

20240331175210_andres_
18:00 - 20:00
Txapela ''inork behartu gabe'' jarri behar dela aldarrikatu du Javier de Andresek bideo batean
Euskadiko Alderdi Popularrak ere presente egon nahi izan du Aberri Egunean. PPko lehendakarigaiak bideo bat egin du, txapela jarrita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

UPNk Athletici “ohartarazi” dio auzitara joko duela, elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzen ez badu

"Nafarroa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko beste probintzia bat" aldarrikatu du sare sozialetan Cristina Ibarrolak, alderdiko presidenteak, eta futbol federazioko presidenteari eta Chivite presidenteari zuzendu zaie auzian esku hartu dezaten eskatzeko. Nafarroako Gobernuak, ordea, azaldu du Athleticek ez dituela "Nafarroako sinboloak arriskuan jarri" eta, kasu honetan, ez dagokiola "jarrera hartzea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Anduezak espero du Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen "argudioak nahikoak izatea absoluziorako"

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, “espero” du Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Luis Rodríguez Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen “argudioak nahikoak izatea absolbitu dezaten”. Bestalde, Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izateko aukerari buruz agertu diren zalantzez, batez ere euskal erakundeen eta EAJren aldetik, Anduezak esan du “batzuei bertigoa sartu zaiela” ekitaldi hori antolatzearen inguruan, eta ez zaiola “epe laburreko errendimenduari” soilik begiratu behar.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X