Jerusalem
2022/04/15 - 15:15
150 palestinar baino gehiago zauritu dira Jerusalemen Israelgo poliziarekin izandako enfrentamenduetan
Bestalde, 17 urteko mutil palestinar bat hil da Zisjordania iparraldean, Israelgo indar armatuekin izandako liskarretan.
2022/04/15 - 12:41
Gutxienez 90 palestinar zauritu dira Jerusalemen Israelgo Poliziarekin izandako liskarretan
Gutxienez 90 palestinar zauritu dira Jerusalemen, horietako bi larri, Meskiten Zabalgunean Israelgo poliziaren eta palestinarren artean izandako liskarretan, Palestinako Ilargi Gorriak jakinarazi duenez. Gainera, 17 urteko mutiko palestinar bat hil da Yenin hirian, Zisjordania iparraldean.
2022/04/14 - 20:26
Israelek sei palestinar hil ditu 24 orduan, Zisjordanian
Bi astean, 15 pertsona hil ditu Israelgo Armadak, Palestinako lurraldean abiarazitako "terrorismoaren kontrako operazio" batean.
2022/02/01 - 12:07
Palestinarren aurka apartheida bultzatzea egotzi dio Israeli Amnistia Internazionalak
Hala jaso du astearte honetan argitaratutako txosten batean. 2017tik eta gaur egunera arte hainbat kasu bildu ditu dokumentuak: bidegabe egindako hilketak edo nahitaezko lekualdatzeak, besteak beste.
2022/01/27 - 10:11
Elurrak Jerusalem estali du
Jerusalem hamabost zentimetro baino gehiagoko elur geruza batekin estalita esnatu da, Elpida ekaitzak eragindako elurte handi baten ondoren. Elurte horren ondorioz, hiriko ia sarbide guztiak itxi behar izan dituzte eta garraio publikoaren zati handi bat bertan behera utzi dute.
2021/12/29 - 15:05
Israel neurriak "kutsatze masiboa"gatik ordezkatzea aztertzen ari da, omikron aldaerari aurre egiteko
"Kutsatze masiboa"ren estrategia jarraitu zuen Suediak pandemiaren hasieran, arrisku taldekoak ez ziren pertsonei murrizketa gogorrik ez jartzea erabaki zuenean.
2021/06/15 - 22:13
Tentsioa eta hainbat zauritu, Jerusalemgo Banderen Martxan
Eskuin muturreko israeldarrak Damaskoko atera iristi aurretik Israelgo poliziek gogor sakabanatu dituzte martxa horren kontra batu diren palestinarrak.
2021/05/27 - 16:20
Israelek Gazako bonbardaketetan gerra krimenak egin ahal izan zituela esan du NBEk
"Alde baten akzioek ez dute bestea Nazioarteko Zuzenbidearen barruan dituen betebeharretatik absolbitzen", ohartarazi du Bacheletek.
2021/05/26 - 12:09
Jerusalemgo kontsulatu palestinarra berriro zabalduko duela iragarri du AEBk
Donald Trumpen administrazioak kontsulatuaren eta enbaxadaren bat-egitea gauzatu zuen 2019an, Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu eta enbaxada Tel Avivetik lekualdatu eta bi urtera.
2021/05/21 - 22:42
Palestinaren aldeko manifestazioa, Bilbon
"Sarraskia gelditu. Palestina askatu" lelopean egindako manifestazioan ehunka lagunek hartu dute parte. Atzerago, beste pankarta batek Israelen espetxeratutako kooperantearen askatasuna eskatu dute.
2021/05/21 - 20:12
Palestinarren eta polizia israeldarren arteko liskarrak, Jerusalemen
15 palestinar zauritu dira liskarren ondorioz. Fededun palestinarrak Jerusalemen su-etena ospatzen ari zirela, Israelgo segurtasun indarrek sakabanatu egin dituzte.
2021/05/21 - 19:39
Israelgo Poliziak palestinarren aurka egin du Jerusalemeko Meskiten zabalgunean
15 palestinar zauritu dituzte istiluetan. Israelgo segurtasun indarrak Meskiten zabalgunean sartu dira Palestinako fededunak su-etena ospatzen ari zirenean.
2021/05/19 - 12:45
Gezurren egia
Israeldar eta palestinarren arteko gatazkaren azken leherketa honetan sare sozialen erabilera inoiz baino handiagoa izan omen da.
2021/05/17 - 16:06
Israelgo liskar sektarioenen jatorria
Orain arte, baina, ez dira ezagutu Israelgo herritar juduen eta palestinarren arteko liskarrak; ez behintzat orain gertatzen ari diren mailakoak.
2021/05/15 - 18:52
Familia bereko hamar lagun hil ditu Israelek, gutxienez, Al Shati errefuxiatu gunean
Hamasek aurreratu du litekeena dela hildakoen kopurua handiagoa izatea, errefuxiatu eremuan gorpuak errekuperatzeko lanetan baitira.
2021/05/13 - 18:39
Gaza lurretik inbaditzeko prestatzen ari da Israel
Lau egunetan, 100 palestinar baino gehiago hil dituzte hegazkin israeldarrek Gaza behin eta berriro bonbardatuta. Halaber, zaurtiak mila inguru dira.
2021/05/12 - 12:49
Jerusalem
Astelehenean "Jerusalemen eguna" izan da. Israeldarrentzat festa eguna, garaipenak gogoratu eta ospatzeko; Palestinarrentzat umiliazioa dakarren oroimena.
2021/05/11 - 09:15
22 hildako, tartean bederatzi ume, Israelgo Armadak Gazan egindako bonbardaketan
Gainera, Israelek ez du baztertzen lurreko operazio bat abiatzea. Miliziano palestinarrek, berriz, koheteak jaurti dituzte Gazako Zerrendatik Jerusalemera.
2021/05/10 - 23:07
Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du eta erasoan hainbat palestinar hil dituzte
Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du eta erasoan bederatzi palestinar hil ditu, tartean hiru ume. Aurrez, miliziano palestinarrek koheteak jaurti dituzte Gazako Zerrendatik Jerusalemera.
2021/05/10 - 14:04
Gidari israeldar batek harriak botatzen ari ziren palestinar batzuk harrapatu ditu
Segurtasun kamerek gidari batek Jerusalemen harriak botatzen ari ziren hainbat palestinar harrapatu dituen unea grabatu dute.