Israelgo liskar sektarioenen jatorria
Israelgo Armadaren eta palestinarren taldeen arteko borrokak krisi honetan ez dira berriak. Orain arte, baina, ez dira ezagutu Israelgo herritar juduen eta palestinarren arteko liskarrak; ez behintzat orain gertatzen ari diren mailakoak. Israelgo Estatua sortu zenetik ez dira ikusi komunitate bateko kideak beste komunitateko herritar, ikur eta ondasunei erasotzen. Joan den egunetan hasitako indarkeria juduak eta palestinarrak bizi diren herri gehienetara zabaldu da. Komunikabide batzuetan liskar horiek simetrikotzat jo dituzte, bi komunitateek indar berdintsua izango balute bezala, baina ez da hori errealitatea.
Zergatik jo du orain komunitate batek bestearen aurka Israelen, orain arte auzia Lurralde Okupatuetara mugatu bada?
Israelgo palestinarrak Jerusalemen manifestatu direnean, diskriminazio politiko, sozial eta ekonomikoaren aurka protestatu dute. Urte hauetan, palestinarren estatus politikoa gainbehera joan da. Azken hamarkadan, Israelek palestinarren eskubideak murriztuz joan diren legeak onartu ditu. Azken erasoa 2018ko "Estatu Nazioaren legea! izan da. Horrek juduen estatusa maila gorenera igo du. Arabiarren aurkako diskurtsoak probokazioaren muga guztiak hautsi ditu. Israelek palestinarrei etxebizitza berriak eraikitzen eragozten die aspalditik. Palestinar herrietan ez dago eraikitzeko plangintzarik, eta palestinarrek, halabeharrez, etxeak baimenik gabe eraikitzen dituztenean, agintariek suntsitzea erabakitzen dute ia beti. 2012 eta 2014 bitartean, etxeak ezabatzeko aginduen % 97 arabiar herrietan izan ziren. Herri osoak suntsitu zituzten. Gainera, 2017ko lege batek gogortu egin ditu "legez kanpo" eraikitzeagatik ezartzen dituzten zigorrak.
Lurralde Okupatuetako politika Israelera zabaldu dute. Jerusalem Ekialdean familia palestinarrak etxetik bota zituztenean, elkartasun mugimendua Israel osora zabaldu zen. Judu talde batek Lod herrian arabiar bat hil zuenean, manifestariek sinagoga, antzoki eta jatetxe juduen aurkako erasoak egin zituzten, ordura arte elkarbizitza arloan eredugarri izan den Akre hirian.
Juduek, ostera, oso bestelako errealitate bat dute. Juduak maila gorenean daude gizarte, politika eta ekonomiaren hierarkian. Talde armatuek jazarpen ekintzak egiten dituzte, "arabiarrak hil" oihukatuz. Botere handia dute, eta gehiago nahi dute. Botere Judua alderdiak ordezkatzen ditu. Poliziak nahi dutena egiten uzten die liskarrak sortzen dituztenean, Lod herriko istiluetan ikusi berri den moduan.
Horren azpian joera bat nagusitzen ari da. Israelgo eskuin muturreko alderdiek botere gero eta handiagoa eskatzen dute juduentzat. Zilegitasuna eman diote arabiarren, ezkertiarren, etorkinen eta komunikabideen aurkako amorruari. Israelgo Estatuaren legeen eta auzitegien zilegitasunaren aurkako kanpainak zuzendu dituzte. Muturreko judu horietako batek honakoa zioen sare sozialetan: "Estatuaren legeak ez zaizkit interesatzen. Nik Torah legea besterik ez dut, 2000 urte baino gehiago dituena".
Eta horren aurrean, nazioarteak "bakea" eta "elkarrizketa" eskatu besterik ez du egiten, eskari horrek batere indarrik izan ez arren, eta Nazio Batuen Erakundea pasibotasun hori gainditu ezinik dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.