Jihadismoa
2018/08/16 - 22:31
Ada Colau: 'Bartzelonak ez ditu sekula ahaztuko biktimak'
Bartzelonako alkate Ada Colauk iazko abuztuaren 17ko Kataluniako hiriburuko eta Tarragonako Cambrilseko atentatuetako biktimak ekarri ditu gogora.
2018/08/15 - 19:27
Cambrilsen eman zioten jarraipena jihadistek Bartzelonako atentatuari
2017ko abuztuan jihadistek hainbat atentatu egin zituzten Katalunian. Larriena Bartzelonan izan bazen ere, handik Cambrilserako bidea hartu zuten.
2018/08/15 - 19:20
Gutxienez 48 hildako Kabulen, ikastetxe batean egindako atentatu suizidan
Gainera, gutxienez 67 zauritu daude. Erasoa Afganistango hiriburuko alde xiita batean egin dute, akademia batean; bertan, Unibertsitatera joan nahi duten gazteek ikasten dute.
2018/08/15 - 18:48
Atentatu jihadista Bartzelonan izan zenetik urtebete pasako da
2017ko abuztuaren 17an Bartzelonako Ranblan sartu zen furgoneta bat eta 13 hildako izan ziren. Horren ostean, etorri ziren Cambrils eta Ripoll herrietako beste bi atentatuak.
2018/08/09 - 15:49
Kartzelara bidali dute ISISeko kide izatea leporatuta Gasteizen atxilotutako gaztea
21 urteko gizonari Estatu Islamikoko kidea izatea eta beste pertsona bati atentatuak egitera bultzatzea egozten diote.
2018/08/09 - 13:13
Es Satty Ripolleko imamak erradikalizatu zuen zelula, Mossoen arabera
Esquadra Mossoek egindako txosten baten arabera, Bartzelona eta Cambrilsen atentatuak egin zituen zelulako kideek haien ohiturak aldatu zituzten imama udalerrira heldu ondoren.
2018/08/08 - 16:43
Bartzelona eta Cambrilseko zelula mikrokredituekin finantzatu zen susmoa du epaileak
Kataluniako atentatuen auziaren instrukzioan, dirua lortzeko erabili ahal izan zituzten bide guztiak ikertzen ari dira, horrela beharrezko materiala lortu baitzuten.
2018/08/07 - 22:07
21 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, ISISen kide izatea leporatuta
Erakartze eta doktrinatze lanak egitea eta organizazio terrorista baten kide izatea egotzi diote. Atxilotua Algecirasen bizi zen, nahiz eta Gasteizen atxilotu duten.
2018/08/07 - 15:49
Gazte bat atxilotu dute Gasteizen ISISen kide izatea leporatuta
Atxilotuak Algecirasen du bizilekua. Erakartze eta doktrinatze lanak egitea eta organizazio terrorista baten kide izatea egotzi diote.
2018/08/07 - 13:05
'Alaren etsaiei odol malkoz negar eginarazi' nahi zieten A17ko terroristek
Terrorista taldeko kideek bideoak grabatu zituzten Alcanarreko etxean, atentatuen aurretik. Astelehenean, bi lekukok deklaratu zuten ANean, eta datu "esanguratsuak" eman zituzten.
2018/08/06 - 23:03
Bartzelonako atentatuen aurreko orduetan zer gertatu zen argituz doa
Bartzelona eta Cambrilseko atentatuen lehen urteurrena oso gertu dago, eta sumarioaren parte diren irudi batzuek terroristak irribarretsu erakusten dituzte, egingo zuten minaz harro.
2018/08/01 - 14:09
Bi lagun atxilotu dituzte Mataron, jihadistak errekrutatzea leporatuta
Operazioan atxilotutako bi gizonak gatazka eremuetara borrokatzera joateko prest zeuden pertsonak errekrutatzen eta erradikalizatzen jarduten zutela uste du Auzitegi Nazionalak.
2018/07/13 - 21:09
Mitin baten aurkako erasoak 128 hildako eta 122 zauritu utzi ditu Pakistanen
Estatu Islamikoaren suizida batek soinean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu Siraj Raisani ANPko politikariaren mitinean. Leherketak buruzagi abertzalea zauritu du, eta ospitalean hil egin da.
2018/07/05 - 14:42
Nazioarteko terrorismoa eta gerrak, herritarrengan kezka gehien sortzen duten gaiak
Hori da Eusko Jaurlaritzak bake eta bizikidetza alorrean egindako azken ikerketaren emaitza.
2018/06/11 - 20:06
GALeko sikario ohi bati 4 urteko espetxe-zigorra ezarri diote jihadismoagatik
Segoviako etxean atzemandako materiala azpimarratu du epaiak, besteak beste, talde terroristetako 158.710 artxibo gordetzen zituen 'pen drive' bat.
2018/05/31 - 10:19
ISISek bere gain hartu du Liejako erasoa
Benjamin Herman bakarrik aritu edo talde baten kide ote zen argitzeko lanetan ari da orain Fiskaltza.
2018/05/30 - 14:47
Espetxera bidali dituzte atzo Donostian atxilotutako bi gizonak
Nazioarteko agindu bati jarraituta atxilotu zituzten. Horietako baten kasuan Schengen eskaera bat ere jaso zuen Ertzaintzak, "erradikalizazio jihadista" arriskuagatik.
2018/05/29 - 15:33
Bi gizonezko atxilotu dituzte Donostian, nazioarteko agindu bati jarraituta
Antza denez, bi atxilotuak gaizkile arruntak dira. Gainera, bietako bat jihadismora hurbiltzen ari dela uste du Poliziak.
2018/05/29 - 13:54
Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Donostian
Atxilotuak Ertzaintzaren esku daude oraindik. Schengen esparruko atxilotze agindua jaso zuen Ertzaintzak bien aurka, terrorismo jihadistarekin lotutako delituengatik.
2018/05/29 - 13:49
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroketa batean, Liejan
Tiroketan, Poliziak tiratzailea hil du. Antza denez, gizonak "Ala handiena da" oihukatu du. Belgikako Fiskaltzak terrorismotzat jo du erasoa.