Jihadismoa
2018/05/20 - 14:23
Ramadango errezoak bermatzeko ehunka iman eraman dituzte Frantziara
Atentatuen osteko testuinguru konplexuan, horrek eztabaida eta kezka eragin du.
2018/05/10 - 19:59
Durangoko eta Bilboko ustezko bi jihadistak espetxeratu dituzte
Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak badaezpadako espetxea ezarri die, terrorismo islamista goratzea, doktrinamendua, autodoktrinamendua eta atzematea egotzita.
2018/05/09 - 20:13
Bilboko ustezko jihadista indarkeria matxistagatik zigortu zuten
Estatu Islamikoarekin lotuta egon daitekeelakoan atzo atxilotu zuten Bilboko bizilagunak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik. Bikotekidea jipoitzeagatik zigortu zuten.
2018/05/08 - 22:20
Durangoko eta Bilboko bi lagun atxilotuta jihadismoaren aurkako operazioan
Abadiñon eta Lorcan (Murtzia) atzeman dituzte, hiru pertsonak. Kide berriak erakartzea eta horiek trebatzea leporatzen diete guztiei.
2018/05/08 - 17:46
Durangoko eta Bilboko bi bizilagun atxilotuta jihadismoaren kontrako operazio batean
Abadiñon eta Lorcan (Murtzia) atzeman dituzte, hurrenez hurren. Kide berriak erakartzea eta horiek trebatzea leporatzen diete guztiei.
2018/05/06 - 15:35
Gutxienez 17 hildako eta 33 zauritu, Afganistango meskita batean izandako leherketan
Urrirako aurreikusita dauden hauteskunde legegiletarako antolaketarako erabiltzen dute eraikina; bertan, besteak beste, boto-emaileen erregitroa ari ziren jasotzen.
2018/04/30 - 14:17
Gutxienez 29 pertsona hil eta 40 zauritu dituzte bi eraso suizidatan Kabulen
Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatu bikoitza. Bidalitako oharraren arabera, Afganistango inteligentzia egoitza bat zuen helburu, hain zuzen ere.
2018/04/24 - 17:29
Atxilotu bat Andoainen ISISen aldeko propaganda egitea egotzita
Guardia Zibilak 24 urteko gizonezko marokoar bat atxilotu du Andoainen ISISen propaganda zabaltzea eta gatezka guneetara bidaiak antolatzea egotzita.
2018/04/24 - 16:21
Gazte bat atxilotu dute Andoainen ISISen aldeko propaganda egitea egotzita
Gainera, atxilotuari -24 urte- jihadismoaren aldeko edukiak proselitismoa eginda zabaltzea eta gatazka guneetara bidaiak antolatzea, gudari moduan jarduteko, leporatu diote.
2018/04/23 - 14:19
20 urteko kartzela zigorra Salah Abdeslami, Bruselan izandako tiroketa batengatik
Tiroketa 2016ko martxoaren 15ean gertatu zen, Bruselako atentatuak gertatu baino astebete lehenago. Salah Abdeslamek tiroketatik ihes egitea lortu zuen, baina hiru egunera atxilotu zuten.
2018/04/23 - 14:09
Daesheko kide izateko emazte ohiari Siriara bidaia ordaintzeagatik atxilotu dute
Europako jihadistarik bilatuena da emakumea, eta Informaziorako Komisaria Nagusiak ezarritako atxilotze agindua du.
2018/04/22 - 11:58
52 hildako eta 112 zauritu Afganistanen izan den atentatu suizida batean
Estatu Islamikoak aldarrikatu du Amaq albiste-agentziaren bidez Kabul mendebaldeko boto-emaile zentro batean izandako erasoa.
2018/04/19 - 17:48
Irakeko hegazkinek Estatu Islamikoaren posizioak bonbardatu dituzte Sirian
Lehen ministroaren bulegoaren esanetan, Estatu Islamikoa Irakentzat ere arriskutsua delako egin dute erasoa.
2018/04/14 - 15:26
Urkulluk elkarbizitza eta Giza Eskubideak proposatu ditu, jihadismoari aurre egiteko
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko erkidego islamikok "Ados" aholku-batzordea sortu dute, elkarbizitza anitza eta bakea sustatzeko helburuz.
2018/03/24 - 14:08
Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermerkatuko erasoarekin lotura duelakoan
Herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Ondorioz, lau dira atzoko erasoan hildako lagunak, eta 15 zaurituak.
2018/03/23 - 18:12
Lau hildako Frantzian izandako eraso terroristan
Poliziak erasotzailea hil du. Frantziako presidenteak adierazi duenez, Trebeseko bahiketa 'ekintza terrorista bat' izan da.
2018/03/21 - 13:04
Gutxienez 30 hildako Kabulen, Estatu Islamikoaren atentatu batean
Kabul mendebaldean Estatu Islamikoaren atentatu suizida batek gutxienez 30 pertsona hil ditu. Urte Berri pertsiarraren ospakizunetan murgildurik dago herrialdea.
2018/03/16 - 17:36
Auzitegi Nazionalak espetxera bidali du Nafarroan atxilotutako ustezko jihadista
27 urteko gizonezkoa asteazkenean atxilotu zuten San Martin de Unx herrian, bere burua doktrinatzea eta erradikalizatzea leporatuta, eta ekintzaren bat egin zezakeela iritzita.
2018/03/11 - 14:46
Espainiar Estatuak terrorismo jihadistaren helburu izaten jarraitzen du
Pedro Baños koronelaren esanetan, arriskua txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Iaz Estatuan egin ziren 76 atxiloketetatik 5 baino ez ziren gurean izan.
2018/03/11 - 13:38
M11ko biktimak gogoratu dituzte Madrilen, atentatuen 14. urteurrenean
Omenaldiaren buru izan dira Cristina Cifuentes Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena alkatea. Madrilgo herritarrei eskertzeko ekitaldia ere izan da, egun hartan egindako lanagatik, alegia.