Jihadismoa
2017/08/26 - 20:46
Milaka pertsonak terrorismoaren aurkako oihua zabaldu dute Bartzelonan
Milioi erdi lagun inguru bildu dira 'No tinc por' ('Ez daukat beldurrik') leloa duen pankarta atzean.
2017/08/26 - 20:31
Urkulluk bakea, errespetua eta elkarbizitza aldarrikatu ditu Bartzelonan
"Ez dugu beldurrik, elkarrekin gaude eta elkartasuna adierazten dugu", gaineratu du Urkulluk. "Terrorismoak mina, urraketa eta beldurra besterik ez dakar", ondorioztatu du.
2017/08/26 - 16:33
Jendetza biltzea espero da Bartzelonan, terrorismoaren aurkako martxan
Grazia jardinetatik Katalunia plazarako kilometro eta erdiko ibilbideak mundu guztiaren arreta jasoko du, 83 herrialdetako komunikabideek jarraituko baitute ekitaldia arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
2017/08/26 - 16:04
Segurtasun-neurri handiak Bartzelonan mobilizazio erraldoia babesteko
Bartzelonako Udalak oinez edota garraio publikoz joateko deia egin du. Izan ere, kotxez erdigunera iristea debekatuta egongo da hiruretatik aurrera.
2017/08/25 - 19:11
Terrorismoaren kontrako martxa handi batek Bartzelona hartuko du gaur
Herritarrak joango dira manifestazioaren buruan eta ordezkari politikoak bigarren mailan izango dira. Administrazio guztiak bertan izango dira, eta segurtasun neurriak indartu dituze.
2017/08/25 - 19:02
Gutxienez 35 lagun hil dira Kabulen, meskita baten kontrako atentatu batean
Gainera, 35 pertsona baino gehiago zauritu dira Estatu Islamikoak bere gain hartutako eraso horretan.
2017/08/25 - 17:26
Rajoyk Zigor Kodea aldatzea proposatu du jihadismoaren aurka borrokatzeko
Halaber, alderdi politikoei jihadismoaren aurkako ituna sinatzeko eskatu die, Rajoyren hitzetan, “batasuna ezinbestekoa delako, eta biktimek behar dutena hori delako”.
2017/08/25 - 16:33
Atentatuetako biktima baten aitak eta Rubiko imamak elkar besarkatu dute
Javier Martinezek semea galdu zuen, Xavi, hiru urtekoa bera; Driss Sally Kataluniako herri horretako imama da. Biek keinu oso adierazgarria egin zuten atzo.
2017/08/25 - 16:24
Ripolleko jihadistek nazioartean zituzten loturak aztertzen ari dira
Barne Ministerioak zuzenduko du lan hori, eta Terrorismoaren eta Antolatutako Krimenaren aurkako Inteligentzia zerbitzuak hartuko du bere gain.
2017/08/25 - 15:39
Kataluniako Parlamentuak kohesio sozialagatik borrokatzeko deia egin du
Halaber, minutu bateko isilunea egin du, deklarazio baten irakurketaren ostean. Parlamentuak “gizartearen espiritu solidario ikaragarria” nabarmendu du.
2017/08/25 - 11:58
'El Cordobes'ek gerra luzearekin mehatxatu du
Europako hiritarra izan arren, egun batean bere nortasun erlijiosoa nortasun nazionalaren gainetik jartzen dute eta euren herrikideak ere hiltzen hasten dira.
2017/08/25 - 01:31
ISISek Familia Santuko basilikaren irudi bat argitaratu du bere aldizkarian
Estatu Islamikoak Katalunian 'juduak' eta 'gurutzatuak' hil dituela dio Al Naba aldizkarian.
2017/08/24 - 22:41
Erlijioen arteko ekitaldia egin dute biktimak omentzeko
Sentsibilitate guztiak, erlijiosoak, laikoak eta ateoak elkartu dira Bartzelonako Itsas Museoan Bartzelonako eta Cambrilseko biktimak omentzeko. Aniztasuna aldarrikatu dute elkarbizitza eredu gisara.
2017/08/24 - 19:54
ISISek Al Andalus berreskuratuko duela dioen terrorista Kordobakoa da
Muhammad Yasin Ahram Perezek 22 urte ditu, eta duela hiru urte bere amarekin joan zen Siriara; grabazioan, aurpegia ezkutatu gabe agertzen da.
2017/08/24 - 18:26
Epaileak aske utzi du Ripollgo mintzategiaren jabea
Mossoek baieztatu dute Alcanarreko bigarren gorpua Youssef Aallarena dela. Said Alla Mossoek Cambrilsen hildakoaren eta Mohamed Aalla atxilo hartu eta libre utzitakoaren anaia da.
2017/08/24 - 16:09
Jaurlaritzak jihadisten fenomenoa aztertzeko lantaldea eratu du
Lehendakaria da taldeko burua, Cristina Uriarte, Beatriz Artolazabal, Estefania Beltran de Heredia eta Jonan Fernandez lagun dituela.
2017/08/24 - 15:31
Terrorismoaren aurkako 4. alerta maila mantentzea erabaki dute
Mehatxu terroristaren balorazio mahaiak indartutako 4.maila mantentzea erabaki du, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetatik astebetera.
2017/08/24 - 14:23
Barne kontseilariak ukatu egin du imamari buruzko ohartarazpenik jaso izana
Fornek esan du Belgikako Poliziak modu informalean informazioa eskatu besterik ez ziela egin, eta Esquadra Mossoen lana "zikindu" nahi izana salatu du.
2017/08/24 - 11:15
Belgikako Polizia Mossoengana zuzendu zen, imamaren berri emateko
Hasiera batean, Kontseilaritzak esan zuen Belgikako agintariek ez zietela Es Sattyri buruzko daturik eskatu. Ripollgo imama Alcanarreko etxebizitzako eztandan hil zen.
2017/08/24 - 10:26
Hurrengo atentatu jihadistarako prest egon beharko
Bartzelonakoek, aurrekoetan ez bezala, jihadista katalanen asmoen berri zuten bateren batekin lotura izan zuten Parisen.