Jihadismoa
2024/03/25 - 13:53
Macron: "Moskun sarraskia bere gain hartu zuen taldea Frantzian erasotzen ere saiatu zen"
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
2024/03/24 - 18:13
137ra igo da Moskuko atentatu terroristan hildakoen kopurua
Erasoa ikertzen ari den agentziaren arabera, miaketan ez dute lehergailu tranparik edo antzekorik zeukan gorpurik aurkitu. 152 lagun zauritu ziren, gainera, atentatuan eta horietatik 105 ospitalean daude oraindik.
2024/03/23 - 11:35
Estatu Islamikoaren atentatua Errusian
Gutxienez 140 pertsona hil eta 100 zauritu ditu Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuan. Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu erasoarekin lotuta.
2024/03/11 - 18:54
Zatiketak baldintzatuta oroitu dituzte berriz M11ko biktimak, sarraskiaren 20. urteurrenean
M11ko atentatuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
2024/03/11 - 15:53
Bi hamarkada bete dira M11ko atentatuetatik, Europa jo duen eraso jihadista gogorrenetik
Lehergailuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten Madrilgo aldirietako trenetan. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
2024/03/11 - 15:46
Terrorismoaren biktimen oroimena defendatu du Sanchezek, ''haien duintasunagatik''
Espainiako Gobernuko presidenteak terrorismoaren biktimak gogorarazteko beharra aldarrikatu du, baina baita Giza Eskubideak defendatzeko eta terroristek amaitu nahi duten Zuzenbide Estatua indartzeko ere (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/11 - 12:56
Honela gertatu ziren M11ko atentatuak
M11ko atentatuak 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilgo aldiriko trenetan. Horrela kontatu zen gertatutakoa 2004ko martxoaren 11n.
2024/03/11 - 08:59
Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/10 - 23:30
Martxoaren 11ko biktimen omenezko gune berri bat ireki dute Madrilen, Atocha inguruan
Gainera, argi urdin batekin argiztatu dute zerua 2004ko atentatuetan hildako eta zauritutako pertsonak ohoratzeko. Gune berriak 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egun honetan 1.200 metro soilik bisitatu ahal izango diren.
2024/03/10 - 13:23
M11ko atentatuak: Aznarren gobernua eraitsi zuen kudeaketa politikoa
Duela 20 urte izandako atentatu jihadistek 193 hildako eta 2.000 zauritu inguru utzi zituzten. "M11, martxoko lau egun" dokumentalaren lehen atala dagoeneko PRIMERAN plataforman dago ikusgai. Hona hemen lehen atal horren laburpena.
2024/03/10 - 09:00
Duela 20 urte gertatutakoa ez ahazteko eskatzen dute M11ko biktimek
Montserrat Soler, Francisco Alameda eta Eulogio Paz biktimek kritikatu egin dute batzuek oraindik atentatuen egiletzari buruzko konspirazioaren teoriak hauspotzen jarraitzea, horrek biktimei ez dielako uzten "zauriak ixten".
2023/12/16 - 20:53
Atxilotu bat Gipuzkoan eta beste lau Estatuan, Daeshen aurkako operazio batean
Operazioa 2021ean hasitako beste baten ondorio da, eta mundu osoko 12 inteligentzia-zerbitzuk hartu dute parte bertan.
2023/12/03 - 13:40
Eraso terrorista gisa ari dira ikertzen Frantzian bart Parisen gizon bat labankadaz hil duen gaztearen erasoa
26 urteko frantziar bat atxilotu dute Parisen turista alemaniar bat hiltzeagatik eta beste bi pertsonari eraso egiteagatik, "Ala handia da" oihukatzen zuen bitartean. Poliziaren arabera, mutilak, arazo psikiatrikoak dituenak, "ezin zuen jasan Afganistanen eta Palestinan hainbeste musulman hiltzea".
2023/11/08 - 09:26
14 pertsona atxilotu dituzte terrorismo jihadistarekin lotura dutelakoan, horietatik hiru EAEn
Gipuzkoan bi atxiloketa egin dituzte, eta hirugarrena Araban, Gasteizen zehazki.
2023/11/06 - 15:16
Frantziak alerta txirrinak jarriko ditu ikastetxeetan Poliziari erasoen berri eman ahal izateko
Joan den urriaren 13an Arrasko institutu batean gazte jihadista batek irakasle bat hil eta gutxira iritsi da neurria. Hezkuntza ministroak gaur bertan bilera egingo du udalen ordezkaritza batekin segurtasun neurriak zehazteko; izan ere, Udalen eskumenekoak dira Frantzian eskoletako eraikinak.
2023/10/17 - 10:09
Albiste izango dira: Greba itunpeko ikastetxeetan, saiakera diplomatikoak Gazan eta Bruselako erasoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/13 - 14:48
Irakasle bat hil eta bi larri zauritu dituzte arma zuriz egindako eraso batean, Arrasko institutu batean
Erasotzailea (anaiarekin batera atxilotu dute) zentroko ikasle ohia da, eta aldarrikapen islamistak egin omen ditu.
2023/09/29 - 18:55
Espetxera bidali dute Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista
Fiskalak hala eskatuta, epaileak erabaki horixe hartu du delitu hauetan oinarrituta: autoadoktrinamendua, adingabeak adoktrinatzea, talde terroristako kide izatea eta terrorismoa goratzea.
2023/09/26 - 16:48
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen terrorismo jihadistaren aurkako operazio batean
Guardia Zibileko agenteek emakumea atxilotu eta eraman dute gaur goizean Zabalgana auzoan.
2023/09/26 - 15:53
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen terrorismo jihadistaren aurkako operazio batean
Ikerketak zabalik jarraitzen du eta kasuaren inguruko sumarioa sekretupean dago.