Jihadismoa
2022/10/30 - 20:14
104 hildako eta 269 zauritu eragin ditu Al Shababek Muqdishoko erdialdean kamioi-bonbaz
Bi bonba-kamioik eztanda egin dute Somaliako hiriburuko gunerik jendetsuenetako batean. Ospitaleek gainezka egin dute, eta Munduko Osasun Erakundeak bere baliabideak eskaini ditu zaurituak artatzeko.
2022/08/18 - 13:37
Cambrilsek 2017ko atentatuen biktimak gogoratu ditu
Tarragonako Cambrils herriak 2017ko abuztuaren 17ko atentatu jihadisten biktimak gogoratu ditu ekitaldi xume eta hunkigarri batean.
2022/08/17 - 16:26
Laguntza psikologikorik eta ekonomikorik jaso gabe jarraitzen dutela salatzen dute A-17ko atentatuen biktimek
Bost urteren ondoren 355 pertsonari aitortu diete 2017ko abuztuaren 17ko atentatuen biktimak direla eta horietatik 130ek bakarrik jaso dute kalte ordainen bat.
2022/08/17 - 13:26
Emozioa eta tentsio uneak bizi izan dira Bartzelonan, A-17ko atentatuetako biktimen omenezko ekitaldian
Dozenaka lagunek isiltasuna hautsi dute "egia nahi dugu" oihukatuz. Ekitaldian biktimen senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.
2022/08/17 - 12:32
Bartzelonak A-17ko atentatuen biktimak omendu ditu, bosgarren urteurrenean
Biktimen omenezko ekitaldia Ramblan jarri zen memorialean egin da. Biktimek, senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute lore-eskaintzan. Pertsona talde batek isiltasuna hautsi du "egia nahi dugu" oihukatuz eta politikariei txistu egin diete.
2022/08/14 - 16:37
Gizon batek autobus bateko bidaiariak tirokatu ditu Jerusalemen
Goizaldean, gizon batek autobusean zihoazen fededunak tirokatu ditu. Zortzi zauritu dira, eta, horietatik, hiru larri daude ospitalean. Israelek eraso terroristatzat jo du gertatukoa, Hamasek, ordea, soldadu Israelek palestinarren kontra egunero egiten dituzten krimenen erantzuna baino ez dela dio.
2022/08/06 - 12:04
Yihadismoan doktrinatzeagatik eta terrorismoa finantzatzeagatik epaitutako Donostiako imam ohia, absolbituta
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoaren epaiaren arabera, Fiskaltzaren akusazioak "susmoetan" baino ez daude oinarrituta. Imam ohiak epaiketan esan zuen bere ardurak "kulturarekin bakarrik lotutakoak" zirela.
2022/06/29 - 23:10
Bizi osorako kartzela-zigorra ezarri diote Salah Abdeslami, 2015ean Parisen izandako erasoengatik
Erasoak aldi berean egin zituzten Bataclan kontzertu-aretoan, Parisko hainbat jatetxetan eta Saint Deniseko estadioan. Guztira, 130 pertsona hil eta beste ehunka zauritu ziren.
2022/06/15 - 20:03
'Memoriaren Espazioak' biktimen oroimenerako 400 toki bildu ditu, gehienak ETArenak
Hala ere, GAL, GRAPO edo jihadismoak eragindako biktimen oroimenerako lekuek tokia dute. Tresnaren helburua “Espainian terrorismoaren biktimen memoria gorde eta duin egitea da”.
2022/05/09 - 17:46
Donostiako ustezko jihadistak ukatu du Herrerako imama zela eta gazteak Jihaderako errekrutatzen zituela
Mohamed Ch. akusatuarentzat bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak doktrinamendu terroristaren delitua egotzita. Epaiketan deklaratu duenez, "bake musulmana" da, eta atzeman zizkioten 110.000 euroak "Poliziaren gezurra" dira.
2022/05/08 - 15:01
Donostiako meskita bateko imam ohiak 9 urteko espetxe zigorrari egingo dio aurre, gazteak errekrutatzeagatik
Haurrak eta gazte marjinalak erakartzea eta yihadismoan doktrinatzea egotzi diote gizonari, Yihaderako dirua biltzearekin batera.
2022/03/28 - 22:53
Pertsona bat atxilotu dute Urretxun, jihadisten aurkako operazio batean
Hainbat orduz, Ipeñarrieta kaleko etxebizitza bat miatu du. Burua estalita zeraman pertsona bat eraman dute atxilotuta. Operazioak zabalik eta sekretupean jarraitzen du eta, horregatik, Barne Ministerioak ez du inolako berririk zabaldu.
2022/02/03 - 15:18
Bidenek baieztatu egin du Estatu Islamikoaren buruzagiaren heriotza Siriako operazio militarrean
"Bart, nire zuzendaritzapean, Siria ipar-mendebaldeko indar militar estatubatuarrek terrorismoaren aurkako operazio bat egin dute", iragarri du AEBetako presidenteak.
2022/02/03 - 09:32
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Sirian, terrorismoaren aurkako AEBren operazio batean
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira, tartean bi adingabe, Idlib probintzian AEBetako tropek gaur goizaldean abiarazitako terrorismoaren aurkako operazio batean.
2022/01/24 - 09:32
200 pertsonatik gora hil dira Siriako Gherango espetxean izandako matxinada eta ihesaldian
Gainera, "ehunka" militar zauritu omen dira. Erasoak kontrolatze aldera, segurtasun indarrak kartzela inguruan daude egunotan.
2021/11/05 - 10:53
Gutxienez 69 pertsona hil dituzte Nigerren izandako atentatu batean
Agintariek Sahara Handiko Estatu Islamikoari egotzi diote erasoa. Gainera, 15 zauritu eta 9 desagertu daude eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak. Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu.
2021/10/15 - 18:52
Frantziak Samuel Paty irakaslea gogoratu du, Mahomaren karikatura bat erakusteagatik jihadista batek hil zuena
Mahomaren karikatura klasean erakusteagatik hil zuen jihadista txetxeniar batek. Gaur, Samuel Paty irakaslea gogoratu dute Frantzian, bere hilketaren urteurrenean.
2021/10/09 - 00:11
Meskita xiita baten aurkako eraso suizida Afganistango iparraldean
Estatu Islamikoak erasoa bere gain hartu du. Atentatuak dozenaka hildako utzi ditu. Iturri batzuen arabera, 40 pertsona hil ditu erasoak, beste batzuek, ostera, gutxienez 80 hildako eta 100 bat zaurituren berri eman dute.
2021/10/08 - 21:27
Estatu Islamikoak meskita xiita bati eraso egin dio, eta dozenaka pertsona hil ditu Afganistanen
Estatu Islamikoak berak zehaztu duenez, terrorista suizida batek bere txalekoa zartarazi du otoitz kolektiboaren orduan, Sayed-Abadeko meskita baten barrualdean, Kunduzen.
2021/09/12 - 16:45
Baliabiderik gabe eta muturreko egoeran daude Afganistango erietxe asko
Egoera oso konplexua bizi dute Ghandi Ospitalean. Osasun arloko langileak bi hilabete daude kobratu gabe, eta, botikak falta direnez, gaixoen senideek erosi behar dituzte. Alabaina, askok ez dute botikak ordaintzeko dirurik, eta handik alde egin behar dute.