Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizi osorako kartzela-zigorra ezarri diote Salah Abdeslami, 2015ean Parisen izandako erasoengatik

Erasoak aldi berean egin zituzten Bataclan kontzertu-aretoan, Parisko hainbat jatetxetan eta Saint Deniseko estadioan. Guztira, 130 pertsona hil eta beste ehunka zauritu ziren.
Auziak ikusmin handia eragin du Parisko Auzitegian. Argazkia: EFE
Auziak ikusmin handia eragin du Parisko Auzitegian. Argazkia: EFE

Parisko Zigor-arloko Auzitegiak errudun jo ditu Parisko atentatu jihadistengatik azken hilabeteetan epaitu dituzten 20 akusatuak. 130 pertsona hil  eta beste ehunka zauritu ziren 2015eko azaroaren 13ean izandako erasoetan.

Erasoak aldi berean egin zituzten Bataclan kontzertu-aretoan, Parisko hainbat jatetxetan eta Saint Deniseko estadioan. Bataclanen 90 pertsona hil zituzten.   

Akusatu nagusia Salah Abdeslam da eta bizi osorako kartzela-zigorra ezarri diote, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukerarik gabe.

Halaber, Mohammed Abriniri ere biziarteko espetxealdia ezarri diote eta gutxienez 22 urte igaro beharko ditu preso.

Atentatuak burutu zituzten taldekideetatik, Abdeslam bakarrik atera zen onik. Abrini ere joan zen Parisera, baina, azkenean, erasoetan parterik ez hartzea erabaki zuen.

Epaiketan, Abdeslamek adierazi zuen inguruan zituen pertsonei minik ez eragiteko erabaki zuela soinean zeraman lehergailua ez leherraraztea. Alabaina, epaileek ebatzi dute lehergailuak huts egin zuela eta horregatik ez zela eztandarik izan.

"Frogatuta geratu da Salah Abdeslamen partaidetza", azpimarratu du Jean Louis Peries magistratuak epaia jakinarazi duenez.

Gainerako auzipetuei ere kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, lau urtetik gorakoak.

Edonola ere, hamar eguneko epea dute epaiaren aurkako helegitea aurkezteko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X