Joe Biden
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2022/06/10 - 23:06
Bidenek ohartarazi du Kapitolioko erasoa antolatu zuten indarrek aktibo dirautela
Kapitolioaren aurkako erasoa ikertzen ari den batzordeak ostegunean ondorioztatu zuenez, Trumpen "Estatu kolpe saiakera" izan zen.
2022/06/03 - 08:56
Joe Bidenek eraso errifleak eta gaitasun handiko kargagailuak debekatzeko eskatu dio Kongresuari
Eraso errifleak debekatzen ez badituzte, gutxienez, erosteko adina 18tik 21era igotzea eskatu du. Presidente estatubatuarrak hitzaldia eskaini eta gutxira, gizon batek bi emakume hil ditu Iowan, eliza baten atarian izandako tiroketan.
2022/06/01 - 19:23
Ameriketako Estatu Batuek misil gehiago bidaliko dituzte Ukrainara
Putinen Gobernuak ohartarazi du Ukrainako Armadari armak bidaltzen jarraituz gero, Errusiaren eta AEBen artean "konfrontazio zuzena" emateko arriskua areagotu egingo dela.
2022/05/30 - 12:39
Etxe Zuriak Texasko sarraskian Poliziak izandako jokabidea ikertuko du
Kongresista demokratak eta errepublikanoak pausoak ematen hasi dira armen jabetza mugatuko duen lege berri bat negoziatzeko egutegi bat finkatzen saiatzeko.
2022/05/30 - 10:55
19 haur eta 2 irakasle hil zituzen Uvaldeko (Texas) eskola bisitatu du Joe Bidenek
Joe eta Jill Bidenek biktimei eskainitako memoriala bisitatu dute eta eskolako zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dute. Ondoren, hildakoen omenezko meza batean izan dira.
2022/05/27 - 13:06
Erregulazioaren inguruko eztabaida betean ekingo dio asteburu honetan AEBko arma-lobbyak urteroko biltzarrari
Uvaldeko sarraskitik hiru egunera eta handik 500 kilometro eskasera, Houstongo NRAren konbentzioak agerian uzten du arma-erregulazioaren aldekoen eta kontrakoen arteko arrakala.
2022/05/26 - 13:16
Joe Bidenek poliziaren jarduna erreformatzeko legea sinatu du George Floyden heriotzaren bigarren urteurrenean
Araudi berriaren arabera, agenteak kontratatzeko baldintzak zorroztuko dira eta komunitate beltzaren aurkako polizia indarkeriaren aurrean kontrol handiagoa egingo da.
2022/05/25 - 19:49
Estatu Batuetan armen erabilera kontrolatzeko oztopo nagusiak
Armak edukitzearen aldeko 'lobby' handia Erriflearen Elkarte Nazionala da, eta Alderdi Errepublikanoaren babesa du. Estatubatuarren %42k arma bat dute etxean. Arma duten pertsonen %80 gizon zuriak dira.
2022/05/25 - 16:29
Texaseko sarraskiak armen inguruko eztabaida berpiztu du berriro ere AEBn
AEBko hainbat politikari eta eragilek errepublikarrei eskatu diete armak arautzearen alde egiteko. Baina alderdi errepublikanoko buruzagien erreakzio bakar baten ere ez da armen arazoa aipatzen. Dolua, biktimen aldeko errezoa, zentzugabeko indarkeria, baina hitzik ez armei buruz.
2022/05/25 - 10:53
Joe Biden, Texasko ikastetxeko sarraskiaren ondoren: ''Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?''
"Nazio gisa geure buruari galdetu behar diogu noiz egingo diegun aurre armen aldeko presio-taldeei, noiz egingo dugun Jainkoaren izenean egin beharrekoa", deitoratu du hunkituta agertu den Joe Bidenek.
2022/05/25 - 09:29
Joe Biden, Texasko eskola batean tiroketa gertatu ondoren: "Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?"
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen esanetan, suzko armen erabilera arautzeko garaia da. Texasko lehen hezkuntzako eskola batean gertatutako tiroketan, gutxienez 22 pertsona hil dira, tartean 19 haur eta bi irakasle.
2022/05/20 - 21:51
AEBk erakunde terroristen zerrendatik kendu du ETA, jadanik "gaitasunik eta asmorik" ez duelako
Erakunde armatua desegin zenetik lau urte bete dira, eta hamaika urte, indarkeria behin-betiko uzten zutela iragarri zuenetik.
2022/05/20 - 14:30
AEBko Kongresuak 40.000 milioi dolarreko laguntza militar eta humanitarioa onartu du Ukrainarentzat
Bidenen administrazioak Ukrainara 100 milioi dolarreko balioa duen ekipo militarra bidaliko duela iragarri du. Zelenskik proposamena balioetsi du, eta “Ukrainan, Europan eta munduan bakea eta segurtasuna berrezartzeko” balioko duela esan du.
2022/05/19 - 21:13
Bidenen arabera, NATOn sartzeko "baldintza guztiak" betetzen dituzte Suediak eta Finlandiak
Presidente finlandiarrak eta lehen ministro suediarrak Turkiarekin hitz egiteko konpromisoa agertu dute, betoa altxa dezan.
2022/05/18 - 14:29
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Venezuelaren aurkako zigor batzuk kendu ditu
AEBko Altxorraren Departamentuak lizentzia eman dio Chevron petrolio multinazional estatubatuarrari, eta PDVSA petrolio enpresarekin hitz egitea ahalbidetu dio.
2022/05/17 - 22:51
Ihesaldi olde baten erdian, Joe Bidenek Kubareriko murrizketak malgutu ditu
Joe Biden presidenteak Kubarekiko murrizketak malgutu ditu; turismoa egitera joatea debekatuta egongo den arren, Estatu Batuetatik hegaldi gehiago baimenduko ditu, bisa gehiago eman eta diru bidalketek zeukaten muga altxatuko da. Erabaki hau kubatarren ihesaldi olde baten erdian dator.
2022/05/17 - 14:31
AEBk atzerriko erakunde terroristen zerrendatik aterako du ETA
ETA 1997an sartu zuten zerrenda horretan eta geroztik ehunka euskal herritarrek debekatuta izan dute Ameriketako Estatu Batuetan sartzea.
2022/05/15 - 11:06
Gutxienez 10 lagun hil ditu motibazio arrazista izan zezakeen gazte batek Buffalon
Gorroto delitu gisa ari da tiroketa ikertzen Polizia. 18 urteko gazte zuri bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa eta epaiketa azkarra egiteko prozesatu dute.
2022/05/12 - 08:55
AEBko Senatuak atzera bota du abortu eskubidea bermatzeko lege proiektua
Ekimenak aldeko 60 boto behar zituen Senatuan eztabaidatzen hasi ahal izateko. Bozketan, 49 senatarik alde bozkatu dute eta 51k, ostera, kontra. Senatari demokrata batek aurkako botoa eman du.