Joe Biden
2024/07/15 - 10:24
Trump hautagai izendatuko duen Errepublikanoen Konbentzio Nazionala abiatu da, hilketa saiaketatik bi egunera
Amerikako Estatu Batuetako presidente ohia igandean heldu da Milwaukeera, ostegun honetan Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa izendatuko duen ekitaldian parte hartzeko.
2024/07/14 - 23:54
Joe Bidenek Errepublikanoen Konbentzioaren eta Trumpen segurtasuna bermatzeko neurriak iragarri ditu
Gainera, Trumpoen kontrako atentatua argitzen lagunduko duen ikerketa independente bat aginduko duela iragarri du. Herritarrei elkarrekin egoteko deia egin die, presidentearen arabera, "hilketa saiakera bat defendatzen dugun ororen kontra doa".
2024/07/14 - 22:30
Joe Biden: ''Nazio bakar gisa elkartu behar gara, eta nor garen erakutsi''
Donald Trumpek tiroa jaso ondoren, Joe Biden AEBko presidenteak horren aurrean hartuko dituzten neurrien berri eman du bere azken agerraldian. Gainera, garrantzi berezia eman dio batasunari, eta nazio bakar bat bezala jokatu behar dutela adierazi du.
2024/07/14 - 20:31
Trump arin zauritu dute hilketa saiakera batean
"Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea", esan du hautagai errepublikanoak. Pertsona bat hil da Thomas Matthew Crooks 20 urteko gazteak mitin batean egindako erasoan. Trumpi urratu bat besterik ez dio egin eskuineko belarrian.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/07/14 - 11:35
Biden: ''Ez dago AEBn indarkerkeria mota horretarako lekurik''
Donald Trump bere aurkari politikoak jasandako atentatua gaitzetsi du AEBko egungo presidenteak. "Nazio bakar bat bezala elkartu behar dugu erasoa gaitzesteko", adierazi du.
2024/07/13 - 13:12
Joe Bidenek ez du bere hautagaitza atzera botako eta irabazle gisa ikusten du bere burua
Bidenen ustez, "une honetan daukaguna (Donald Trump) ez da alternatiba ona", eta "etikak eta zintzotasunak" garrantzia handia dutela defendatu du Detroiten, Michigan estatuan egindako kanpainako ekitaldian.
2024/07/12 - 13:17
Bidenek erretiratzeko eskaerak baztertu ditu: "Trump behin garaitu nuen, eta berriro garaituko dut"
AEBko presidenteak jarrera ahula izan zuen Trumpen aurkako eztabaidan; izan ere, ahots zakarrez hitz egin zuen eta zenbait esaldi amaitzeko zailtasunak izan zituen.
2024/07/10 - 11:41
Ukrainari laguntza militar handia emanda hasi da NATOko Goi Bilera
Joe Bidenek iragarri zuen Ukrainari aire-defentsa indartzeko "laguntza historikoa" eskainiko diotela Estatu Batuetako, Alemaniako Herbehereetako, Errumariano eta Italiako gobbernuek.
2024/07/09 - 12:07
Etxe Zuriak Bidenen medikuaren gutun bat kaleratu du, parkinsonean adituan den mediku baten bisitak tarteko
AEBko presidente eta hautagai demokrataren medikuak bisiten inguruko "zehaztapenak" egin behar izan ditu sortutako zurrumurruak apaldu nahian. Argitu duenez, "urteroko osasun proben baitan" jaso zituen neurologoaren bisitak, eta hortik kanpo, ez du azterketarik izan.
2024/07/08 - 20:56
Bidenek gutun bat bidali die ordezkari demokratei, presidentetzarako lehian jarraituko duela azpimarratzeko
"Prentsan eta beste eremu batzuetan espekulazioak egon arren, borroka honetan jarraitzeko, amaieraraino iristeko eta Donald Trump garaitzeko konpromiso irmoa dudala jakin dezatela nahi dut", adierazi du AEBko presidenteak.
2024/07/06 - 12:10
Bidenek baztertu egin du hautagaitzari uko egitea, eta "Ahalguztidunak eskatuta" soilik egingo luke
Horixe erantzun du AEBko presidente eta hautagai demokratak bere alderdikideak hautagaitza zapuzteko mugimenduak egiten hasiko balira zer egingo lukeen galdetuta.
2024/07/04 - 22:08
Netanyahuk Bideni esan dio soilik "helburu guztiak" lortzen dituenean geldituko duela Gazako erasoaldia
Israelgo lehen ministroak eta AEBko presidenteak Israelen eta Hamasen arteko negozioazioei buruz hitz egin dute. Palestinako taldearen proposamena ontzat jo dute elkarrizketetatik gertuko iturriek.
2024/07/04 - 13:42
Bidenek eta Netanyahuk gaur aztertuko dute Hamasek Gazako balizko su-eten baten inguruan egindako proposamena
Bitartean, Israelgo hegazkinek eta tankeek Gazako iparraldeko Shejaia, Sabra, Daraj eta Tuffah eremuak bonbardatzen jarraitzen dute, palestinarrak, haur ugari barne, hiltzen. Khan Younis eta Rafah inguruan ere erasoak areagotu dituzte azken orduotan.
2024/07/03 - 20:58
Bidenek aitortu du agian ezingo duela bere hautagaitza salbatu, 'The New York Times'en arabera
81 urteko presidenteak astelehenean aitortu zuenez, "ia lo geratu zen" Trumpen aurkako eztabaidan. Egun batzuk lehenago G7aren goi-bilerarako, Italiara, eta Normandiako lehorreratzearen 80. urteurrenerako, Frantziara, egindako bidaiek eragindako nekeagatik izan zela argudiatu zuen.
2024/06/29 - 15:23
'The New York Times' egunkariak hautagaitza uzteko eskatu dio Joe Biden presidenteari
Egunkari estatubatuarraren arabera, egungo agintariak erakutsi ez duen gaitasunak dituen hautagai bat behar du herrialdeak, Donald Trumpek suposatuko lukeen "mehatxuari" aurre egiteko.
2024/06/29 - 11:09
Joe Bidenek bere gobernatzeko gaitasuna defendatu du
AEBko presidenteak jasotako kritiken ostean, "ohi bezain ondo eztabaidatzen" ez duela onartzeaz gain, presidentetzarako alternatiba den Donald Trumpekin alderatzeko eskatu die estatubatuarrei.
2024/06/28 - 12:43
Trumpek, oldarkor eta konfiantzaz, Biden zalantzati baten aurka egin du eztabaida erabakigarri batean
CNNk Atlantan duen plato batean izan da eztabaida. Ez da publikorik egon, ezin izan dute oharrik erabili eta ez dute aholkularien laguntzarik izan. Hautagai bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak azaltzeko balio izan du eztabaidak.
2024/06/28 - 12:41
Horrelakoak izan dira Bidenen eta Trumpen arteko eztabaida markatu duten uneak
CNNren plato batean izan da Joe Biden demokrataren eta Donald Trump errepublikanoaren arteko hauteskunde eztabaida erabakigarria, Atlantan. Presidentearen zalantzek eta hautagaiaren oldarkortasunak markatu zuten bilera. Ekonomiaz, immigrazioaz eta egungo presidentearen adinaz ere hitz egin zuten.
2024/06/28 - 10:56
Bidenek eta Trumpek euren kudeaketak defendatu dituzte eta irainak eta mespretxuzko hitzak trukatu dituzte
Donald Trumpen gezurrak eta ihesbideak ezkutuan geratu dira Joe Biden presidentearen duda-mudako jarreragatik, ez baitu argitu 85 urtera arte gobernatzeko gai izango ote den bigarren agintaldi batean.