José Ramón Becerra
2020/07/02 - 17:33
EH Bildu: "Boto jasangarri eta eraginkor bakarra gara"
EAJk familia izan du hizpide; Elkarrekin-Podemos-IUk, etxebizitza; PP+Cs koalizioak, hezkuntza; PSE-EEk, "gizarte erreskatea"; eta Equo Berdeakek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta.
2020/06/30 - 20:20
Urkullu "Sanchez eta Iglesiasekin kutsatuta dago", PP+Cs koalizioaren iritziz
EAJk Euskal Hiria izan du hizpide; EH Bilduk, giza eskubideak; Elkarrekin Podemos-IUk, Lehendakaritzari uko egingo liokeela; PSE-EEk, osasungintza; eta Equo Berdeakek, turismoa.
2020/06/29 - 19:40
Krisia euskal ekonomia eraldatzeko baliatzea proposatu du PSE-EEk
EAJk zientzia eta teknologia izan ditu hizpide; EH Bilduk, pentsioak; Elkarrekin Podemos-IUk, ustelkeria; PP+Cs koalizioak, okupazioa; eta Equo Berdeakek, Frantziako hauteskundeak.
2020/06/29 - 17:02
Erreustegi eta zabortegi guztiak hamar urtean ixtea proposatu du Equo-Berdeak alderdiak
Fraintziako hauteskundeetako olatu berdea Euskadira zabaldu nahi dute Equo Berdeek.
2020/06/28 - 19:28
Urkullu: "Onartezina da giza eskubideetarako bi neurgailu egotea"
Otegik Voxek "hutsean" amaitzea nahi du, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoa izan du hizpide, Casado eta Sanchez Euskadin izan dira, eta Equo Berdeakek Feminismoetako Saila sortzea proposatu du.
2020/06/27 - 20:22
EH Bilduk "faxismoa eta distantziakidetasuna" geldiarazteko eskatu du botoa
EAJk autogobernua eta pandemia izan ditu hizpide, Elkarrekin Podemos-IUk LGTBI eskubideak, PP+Csk “kutunkeria". PSE-EE Nafarroari eta Errioxari begiratu die, eta Equo Berdeakek elkartasuna eskatu du.
2020/06/27 - 00:25
EAJk gazteei enplegua eta lehen lan-esperientzia emateko plana proposatu du
EH Bilduren iritziz, "partida badago". Elkarrekin Podemos-IUk ekonomia berdea nahi du, eta PP+Csk lan-espedienteak abendura arte. PSE-EEk dio asko dagoela jokoan; Equo Berdeakek berreraiki nahi du.
2020/06/26 - 03:37
U12: Inoiz ez bezalako hauteskunde-kanpaina, abian
Ostegun honetako arratsalde-gauean, euskal alderdiek kanpaina-hasierako ekitaldiak egin dituzte. COVID-19eko pandemia protagonista izan da horietan guztietan.
2020/06/26 - 01:07
Hauteskunde-kanpainaren hasiera
EAEko alderdiek hasiera eman diote hauteskunde-kanpainari hiru lurraldetan.
2020/06/25 - 22:58
Equo Berdeak "betiko blokeetatik" bereizi da, kanpainako lehen ekitaldian
Koalizio ekologistak berreraikitze "berde eta justua" proposatu du, koronabirusak eragindako krisia gainditzeko. Equo Berdeakek Gasteizen hasi du hauteskunde-kanpaina.
2020/06/25 - 02:05
U12: COVID-19ak baldintzatutako hauteskunde-kanpaina, abian gaur gauean
EAJk Gernikan hasiko du, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP-Ciudadanos koalizioak Gasteizen, PSE-EEk Bilbon, eta Equo Berdeakek Gasteizen.
2020/06/18 - 19:28
Gutxiengo diru-sarrera bermatzeko Elkartasun Zerga ezartzea proposatu du Equok
Jose Ramon Becerra lehendakarigaiak alderdi ekologistaren hauteskunde-programa aurkeztu du.
2020/06/01 - 22:51
Uztailaren 12ko hauteskundeetara, apirilean aurkeztu behar zituzten hautagaiekin
Apirilaren 5erako landu zituzten zerrendei eustea erabaki dute alderdi nagusiek.
2020/05/14 - 16:44
Hauteskundeak uztailean izango direla ziurtzat hartu dute euskal alderdiek
Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek egindako txostenak hauteskundeetarako lehen data bat, eta bigarren aukera bat ezartzea planteatu dute, lehenengoa gauzatzeko aukera ez egotekotan.
2020/05/07 - 13:39
Jose Ramon Becerra, Equo Berdeaken lehendakarigaia
Oraingoan bakarrik aurkeztuko den alderdi berdetik, Becerrak aurre egin nahi die genero eta gizarte desberdintasunei eta energiaren, migrazioaren eta klimaren arloetako krisiei.
2020/04/30 - 18:58
Urkullu maiatzaren 14an elkartuko da berriz alderdiekin hauteskundeez hitz egiteko
Iñigo Urkullu lehendakariak bi hauteskunde agertoki aurkeztu dizkie alderdi politikoei: uztaila edo iraila-urria. Erabakia “nahikoa denborarekin” hartu beharra dagoela helarazi die alderdiei.
2020/02/21 - 12:50
Equo Berdeak alderdiak ez du Podemosekin koalizioa osatuko Iglesiasen "betoagatik"
Equok hautagaitza propioa erregistratu du dagoeneko, hauteskundeetara bakarka aurkeztu ahal izateko atea zabalik uzteko. Erabakia militanteek hartu beharko dute batzarrean, otsailaren 29an.
2019/12/11 - 13:07
Equoren militanteek Jaurlaritzarekin adostutako aurrekontu akordioa babestu dute
Kontsultan parte hartu duten Equo Berdeak alderdiko militanteen % 98k babestu dute akordioa.
2019/12/08 - 23:57
Podemosek, Equok eta Jaurlaritzak aurrekontuak onartzeko akordioa itxi dute
Nahiz eta akordioaren sinadura astelehen honetan ez izan, Podemoseko kideek haren berri emango dute 10:30ean prentsaurrekoan, Gasteizen.