Juan Carlos Ia
2016/05/06 - 18:05
92 urteko zigorra ezarri diote Eneko Gogeaskoetxeari
Guggenheim museoaren inaugurazio ekitaldian Juan Carlos erregea hiltzen saiatu izana leporatu diote.
2016/04/21 - 15:22
Romerok 'desegokitzat' jo zuen Urdangarinen jarduera Noos institutuan
"Urdangarinen jarduera egokia, legezkoa eta oso onuragarria zen, baina aukeratutako bide juridikoa, ez zitzaidan egokiena iruditu", esan du erregearen aholkulariak Noos auziaren epaiketaren barruan.
2016/04/06 - 18:28
Panamako 'offshore' sozietatea onartu du Pilar Borboikoak
Hala ere, konpainiak “zergen kontroletik at” sekula diru-sarrerarik izan ez zuela adierazi du infantak. Era berean, “Espainiako zerga-araudiaren betebeharrak” urratu zituenik ukatu du.
2016/03/21 - 19:46
Infantaren etxe-langile bat administrari gisa kontratatu zuen Aizoonek
Aizoon sozietateak Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen etxeko langile bat administrari laguntzaile moduan kontratatu zuen, 2007an.
2016/02/16 - 12:31
Juan Carlos erregea: Francok Espainiako batasuna zaintzea eskatu zidan
“Hil baino egun bat lehenago, Francok eskutik heldu eta hurrengoa esan zidan: 'Eskatu behar dizudan gauza bakarra Espainiako batasuna zaintzea da'. Eta horrek gauza asko esan nahi ditu…”, adierazi du.
2016/02/11 - 13:10
Gogeaskoetxeak erregea Guggenheimen hiltzen saiatu izana ukatu du
Kepa Arronategik ahozko saioan ziurtatu duenez, Eneko Gogeaskoetxeak ez zuen erasoan parte hartu. Arronategi atentatuagatik zigortu zuten.
2016/01/25 - 14:45
6.000 euroko isuna Marisol Morenori, erregea iraintzeagatik
Juan Carlos I erregeak Bostwanara ehizara egindako bidaia polemikoaren ondoren, Alacanteko Udaleko zinegotziak errege familia 'hitzailea, iruzurgilea eta mozkorra' zela esan zuen.
2015/08/13 - 21:04
Zezenketen eta monarkiaren aurkako protestak Illunben
200 bat lagunek protesta egin dute zezen-plazaren kanpoaldean. Tentsio uneak bizi izan dira. Era berean, zezenen aldekoen eta kontrakoen arteko eztabaidak izan dira.
2015/08/13 - 12:59
Polemika artean itzuliko dira zezenak Illunbera, ostegun honetan
Zezen-feria gaurtik igandera bitartean egingo da, eta gaurko egunerako Juan Carlos I.a bertaratzea espero da.
2015/08/12 - 13:59
Juan Carlos erregea Illumben egotearen aurkako protesta deitu dute
Donostiako Errepublikarrak Elkarteak deitu du elkarretaratzea, eta Donostia Antitaurina Orain! plataformak eta EH Bilduk babestu dute.
2015/07/24 - 16:59
Ada Colauk Juan Carlos I.aren bustoa kendu du Bartzelonako Udaletxean
CiU, PP,PSC eta Ciudadanos taldeetako zinegotziek gaitzetsi dute alkateak hartutako erabakia. PPk, hain zuzen, Felipe VI.aren argazkia jarri du, nahiz eta BComuk gero kendu.
2015/03/11 - 14:02
Espainiako erregeak aitatasun proba egiteko eskaera, bertan behera
Juan Carlos erregearen defentsak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, epaitegi horrek Ingrid Sartieau belgikarraren eskaera jaso eta berehala.
2015/02/14 - 14:03
Juan Carlos erregeak aitatasun salaketaren aurka egin du Gorenean
Auzitegiaren ustean, Ingrid Sartieau Belgikako emakumeak aurkeztutako zantzuak “nahikoak dira salaketa onartzeko”.
2015/01/15 - 15:24
Urtean, 200 aitatasun proba inguru egiten dira
Umeak norenak diren jakin nahi dute normalean. Urteetan, gizonezko askok onartu behar izan dute ume bat bere dela. Orain, baliteke Juan Carlos Erregeak egin behar izatea.
2015/01/14 - 15:14
Juan Carlos I erregeari jarritako aitatasun eskaera bat, onartuta
Auzitegi Goreneko Zibileko Aretoak tramitera onartu du gaur Juan Carlos I erregeari aurkeztutako bi aitatasun eskarietako bat.
2014/11/23 - 13:02
Nicolasek erakundeei buruzko informazio garrantzitsua duela esan du
Moncloak, Zarzuelak, Ekonomia Ministerioak eta CNIak ukatu egin dute Francisco Nicolas Gomez gazteari inolako enkargurik egin ez harremanik eduki izana.
2014/07/13 - 15:12
Juan Carlos erregea foruduna izango da gaurtik aurrera
Indarrean sartuko den artikulu berriaren arabera, abdikazioaren ostean erregearen aurka egon daitezkeen “kausa zibilak eta penalak” Auzitegi Gorenean ebatziko dira.
2014/07/10 - 15:14
Behin betiko onartu dituzte Espainiako monarkiaren aforamenduak
Senatuak PPren, UPNren eta Foro Asturiasen botoekin onartu du erreforma, Juan Carlos erregeari, Sofia eta Letizia erreginei eta Asturiasko printzesari legearen aurrean izaera berezia emateko.
2014/07/03 - 12:43
Bilbao: 'Erregea presaka badabil, agian asko izango du ezkutatzeko'
Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak -Basket mundialaren inguruan- esan duenez, "Barakaldoko alkateak egin behar duena da Bilbo markaz baliatu eta ez irainak egin".
2014/06/26 - 17:36
Juan Carlos Erregearen aforamendua onartu dute PPren botoekin
Kongresuaren zuzenketa baten ondorioz, abdikatu duten Errege-Erreginak, Letizia Erregina eta Asturiasko Printzesa forudun egin dituzte.