Nicolasek erakundeei buruzko informazio garrantzitsua duela esan du
Francisco Nicolas Gomez urriaren 14an iruzurra egiteagatik, agiriak faltsutzeagatik eta nortasunaren usurpazioa delituak egitea leporatuta (Espainiako Gobernuaren aholkularitzat agertzeagatik) atxilotu zuten gazteak ziurtatu egin du “Estatuko erakunde guztien gaineko material” konprometigarria duela eta, argitaratuz gero, “jende askok dimisioa eman beharko luke”.
Telecincon egindako elkarrizketa batean, Europa Pressen arabera, Francisco Nicolasek ohartarazi du, berari “zeozer” gertatuz gero, aipatutako materiala argitaratuko lukeela. “Nik uste dut argi baino argiago dagoela” eta “gainetik kendu” nahi dutela uste du.
‘Nicolas txiki’ ezizenez ezagututako gaztearen esanetan, bere kasuak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea gogora ekartzen du, PPren ustezko B kontabilitatearen inguruan hitz egin zuenean: “Nire eta nire kideen inguruan esandakoa ez da egia, hedabideek publikatutako gauzaren bat izan ezik”. “Jendeak esango du mutiko hori ez da iruzurtia (…) frogak plazaratuko dira”, zehaztu du Francisco Nicolasek.
“Nik egindako enkargu eta zerbitzu guztien frogak, eta lekukoak, daude”, adierazi duenez, eta datorren astean “informazioaren zati bat” jakingo da. Gainera, Nicolasen arabera, atxilotu zutenean, Poliziak “sakelakoaren eta ordenagailuaren pasahitzak” eskatu zizkion, bere ustean, ahalik eta informazio gehien “ezabatzeko”.
‘Nicolas Txikia’ren hitzetan, CNIrentzat lan egin du (bertan zenbait agentek legez kanpoko enkarguak egin zizkioten), baita Gobernuaren presidenteordetzarentzat eta Erregeen Etxearentzat ere, zehatz-mehatz, Cristina infantarentzat eta Juan Carlos I.arentzat. “Abdikazioaren egunean, mezu bat bidali nion”, azaldu du, eta Juan Carlosek "eskerrak emateko" erantzun zion, dioenaren arabera.
Ondoren, Nicolasek ziurtatu duenez, “duela bi hilabete eta erdi” Soraya Saenz de Santamaria Esapainiako Gobernuko presidenteordearekin izan zen; izan ere, Nicolasek dioenez, 2011n, hauteskunde gauean, Genovako balkoian izatera gonbidatu zuen, eta Eurovegasen inguruko bilera batean ere egon zen, Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentearen etxe batean.
Erakundeek errefusatu dute
Errege Etxeak adierazi du ez diola “inoiz” Francisco Nicolas Gomezi inolako enkargurik egin.
Gainera, Komunikazio estatu idazkariak, ohar baten bidez, baieztatu du Francisco Nicolas Gomezek ez duela “inoiz Gobernuaren Presidenteordetzarekin lan egin eta, ondorioz, ez dio inoiz enkargurik egin”.
Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionalak (CNI) ukatu du, halaber, Francisco Nicolas Gomez Iglesiasi “Zentro honekin lotutako, edo loturarik gabeko, ekintza edo jarduerarik” eta salaketa jartzea aztertzen ari dela adierazi du.
CNI arbuiatu du, horrela, Gomez Iglesiasek asteburu honetan zenbait hedabidetan egindako elkarrizketetan esandakoa; alegia, CNIrekin “kolaborazio harreman” bat izan omen zuela.
Gainera, Ekonomia Ministerioak ziurtatu duenez, erakunde horrek “ez dizkio autoak jarri Ministerioaren kargudun ez den inori”.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri