Juan Carlos Ia
2021/10/10 - 01:27
Juan Carlos I.ak Espainiara bidaiatu dezake laster, Fiskaltzak bere kasua artxibatuko duela iragarri ostean
Errege emerituak itzultzeko garaia dela uste du; aurreko saiakeretan huts egin ostean, bere seme Felipe VI.a konprometitu zezakeelako.
2021/10/09 - 22:58
Juan Carlos I.ak Espainiara bidaiatu dezake urtea amaitu baino lehen
Gero eta hedatuagoa da Juan Carlos erregea Espainiara itzuliko dela Gabonak baino lehen. Bidea prestatzen ari da Auzitegi Goreneko fiskaltza: aste honetan iragarri du litekeena dela ikerketak artxibatzea.
2021/10/06 - 18:26
Errege emerituaren aurkako ikerketak artxibatzeko asmoa du Espainiako Justiziak
Pedro Sanchezek esan du Justiziaren aurrean "espainiar guztiak, izen-abizenak batzuk ala besteak izan, berdinak" direla demostraturik geratu dela. Ione Belarra ministroak adierazi duenez, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak ikerketak artxibatzea "albiste txarra" litzateke.
2021/09/20 - 19:37
Fiskaltzak ikerketapean zegoela jakinarazi ostean kitatu zituen zorrak Ogasunarekin Juan Carlos I.ak
El Pais egunkariaren informazioaren arabera, Espainiako errege ohiak Ogasunean egin zuen erregulazioak ez luke baliorik izango Fiskaltzaren abisua jaso ondoren burutu zuelako eta, beraz, auzitara eraman lezakete.
2021/09/14 - 21:24
15 urteko beste espetxe-zigor bat onartu du Marisol Iparragirrek
Gertakariak aitortu ondoren, ETAko buruzagi ohiaren abokatuak eta fiskalak akordioa adostu dute. Horrela, fiskalak 27 urtetik 15 urtera jaitsi du bere eskaera, 1997an Juan Carlos erregearen hilketa agintzeagatik.
2021/09/04 - 00:50
Juan Carlos I.a legez kanpoko nazioarteko komisioekin aberastu zela uste du Fiskaltzak
"El Mundo" egunkariak publikatutakoaren arabera, Fiskaltzak zantzuak ditu komisioen legez kanpoko jatorria frogatzeko, eta hainbat delitu leporatu ahalko lizkioketela esan du; ogasun publikoaren aurkako kapital-zuriketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa, besteak beste.
2021/09/03 - 16:39
Juan Carlos I.a nazioarteko komisionista bat zela uste du Estatuko Fiskaltzak
Espainiako errege emerituak duen dirutzak legez kanpoko jatorria izan dezakeela eta Juan Carlos I.ak komisioak kobratu zituela uste du Goreneko fiskalak.
2021/08/04 - 20:50
Errege emerituarentzat 65 milioi euro hartu zituen bankuaren zuzendaria inputatu egin du Genevako Fiskaltzak
Genevako fiskal nagusiak ikerketak zabaldu ditu 65 miloi euroren ingresua onartu zuen bankuaren presidentearen jokabidea argitzeko. Ez zion jakinarazi diru zuriketaren kontrako erakundeari dirutza Juan Carlos lehenarentzat zela. 65 milioi horiek Saudi Arabiak ordaindu zizkion 'Lucum' sozietateari.
2021/08/03 - 22:58
Juan Carlos errege emerituak lau ikerketa ditu zabalik iruzur fiskalagatik eta dirua zuritzeagatik
Ez Pedro Sanchezek ezta Espainiako gobernuaren bozeramaileak ere, ez dute emerituaren luxuzko bizitzaren gaineko galderatik erantzun. Azken informazioen arabera, Seychelletan egon da Juan Carlos Borboikoa oporretan, eta orain bere alaba Elena joan zaio bisitan.
2021/08/03 - 14:00
Urtebete da Espainiako errege emerituak Abu Dhabira ihes egin zuenetik
Atzerrian egindako negozioetan deliturik egin ote zuen ikertzen jarraitzen du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Gaur egun, ez dago jakiterik noiz itzul daitekeen Espainiara, baina aurreikus daiteke ez duela egingo ikerketa irekita dagoen bitartean.
2021/08/02 - 12:06
Urtebete da Juan Carlos I.a Abu Dhabira joan zela, iruzur fiskalen salaketetatik ihesi
Urtebete da Juan Carlos Borboikoak Espainia utzi zuela; legez kanpoko komisioekin lotutako delituengatik Espainiako Fiskaltzak ikerketa zabaldu zuela jakin zenean. Espainiako auzitegietan gaia motel eta deseroso dabilen artean, Suitzan ikertzen ari dira zenbat aldiz sartu zuen dirua Juan Carlosek.
2021/04/18 - 16:34
Ezker Anitza-IUk et EPK-k III. Errepublika eraikitzera deitu dute Eibarren
"Monarkiak ez du zilegitasunik, ez bakarrik jatorriagatik, baizik eta botere ekonomiko, politiko eta mediatikoen arteko loturan egiturazko papera izan duelako eta ustelkeriagatik", salatu dute.
2021/03/03 - 21:54
Cristina eta Elena Borboikoa: 'Txertoa hartzeko aukera eskaini ziguten'
Abu Dhabira alde eginda dagoen euren aita bisitatzera joan eta txertoa jasotzeko aprobetxatu zuten Elenak eta Cristinak. Polemika piztuta, damurik ez dute.
2021/03/03 - 00:11
Juan Carlos I.ari eta Cristina eta Elena infantei txertoa jarri diete
Arabiar Emirerri Batuetara joan ziren aita bisitatzera, eta covid-19aren txertoa jartzeko aprobetxatu zuten bidaia. Felix Sanz Roldan CNIko buruzagi ohiak ere hartu zuen txertoa.
2021/02/26 - 21:38
Egindako mugimendu honi esker, delitu fiskala ekidingo du Juan Carlos I.ak
Errege emerituak deklaratu ez zuen dirua itzuli dio Ogasunari, honek eskatu ez badio ere. Abenduan, beste 678.393 euro erregularizatu zituen errege emerituak.
2021/02/26 - 19:15
Sanchezentzat "gizalegearen aurkako" jarrera izan du Juan Carlos I.ak zergekin
Azken zerga kitapenarekin, 7 milioi eurora igo da errege emerituak deklaratu gabekoa.
2021/02/26 - 11:26
Juan Carlos I.ak 4,3 milioi euroko beste zor bat kitatu du Ogasunarekin
Konkretuki, errege emerituak zortzi milioi euroko aitorpena aurkeztu du borondatez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean. Alvaro de Orleansen Zagatka Fundazioak ordaindutako dirua da.
2021/02/23 - 23:16
Felipe VI.ak bere aitak estatu kolpea geratzeko izan zuen "irmotasuna" goraipatu du
EAJ eta EH Bildu, besteak beste, ez dira erregeak parte hartu duen urteurren ekitaldian izan. ERCren proposamen baten harira, erregearen bortxaezintasuna baliogabetzearen aurka agertu da gehiengoa.
2021/02/16 - 12:11
Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Esquadra Mossoek atxilotu ostean
Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak bere abestiengatik eta txioengatik, eta astelehenetik Lleidako Unibertsitatean gotortuta egon da.
2021/02/16 - 01:09
Pablo Haselek itxialdia hasi du Lleidako Unibertsitatean, kartzelan sartzea ekiditeko
Ostiralean amaitu zen Auzitegi Nazionalak kartzelan sartzeko eman zion epea. Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote bere abestietan terrorismoa goratzea eta monarkia iraintzea egotzita.