Juan Guaidó
2022/12/31 - 13:24
Juan Guaido buru zuen "bitarteko Gobernua" bertan behera utzi du Venezuelako oposizioak
Gobernu horrek AEBko eta hainbat herrialdek osatutako talde baten aitorpena zuen. Guaidok ohartarazi duenez, horren ezabaketa "hutsean salto egitea da".
2021/10/18 - 10:40
Alex Saaben estradizioak Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketak eten ditu
Cabo Verden zegoen Alex Saab enpresaria Estatu Batuetara estraditatzeko agindua onartu dute. Venezuelako gobernuak bahiketatzat jo du estradizioa.
2021/07/13 - 10:45
Poliziaren indar bereziak bera atxilotzen saiatu direla salatu du Guaidok
Venezuelako oposizioko buruak ziurtatu duenez, ez zuten azkenean atxilotu, bertaratu ziren auzotarren esku-hartzeari esker.
2021/02/28 - 15:08
Maduro: "Espainiarekin harremana aldatuko dugu, aski da"
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroak Kolonbiako Cucuta hiria bisitatu zuen larunbatean. Venezuelako Gobernuak "erasotzat" jo du.
2021/02/22 - 15:10
Venezuelaren aurkako zigor berriak onartu ditu EBk
19 pertsona gehitu ditu aintzatetsi ez dituenen zerrendara hauteskundeetan estandar demokratikoak bete ez zituztela argudiatuz.
2021/01/15 - 14:34
Venezuelako Asanblea Nazionalak premiazko akordio zabal bat sustatu nahi du
Alderdi politiko guztiak prozesuan integratzeko helburua du ekimenak, herrialdeak urte askoan jasan duen krisi estrukturala konpontzeko.
2020/12/07 - 19:58
Hauteskundeetako emaitzek ez dute venezuelarren nahia erakutsi, EBren arabera
Josep Borrellen iritziz, Venezuelako bozak ez dira "askeak eta gardenak" izan, ez dituztelako gutxieneko oinarri demokratikoak bete.
2020/12/07 - 09:58
Madurok bere kargua berretsi duela dio, hauteskundeetan chavistak nagusitu ostean
Gauerdia pasata, 5.264.104 boto zenbatu zituzten, horietatik 3.558.320 Polo Patriotiko Handiarentzat (GPP). Hauteskundeetako parte-hartzea % 31koa izan da.
2020/12/06 - 08:47
Hauteskundeak Venezuelan, baina oposizioko buruzagi nagusiek ez dute parte hartuko
Europar Batasunak eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez dituzte hauteskundeak aintzat hartuko. Inkesten arabera, abstentzioa protagonista nagusia izango da.
2020/12/02 - 10:03
Oposizioak hauteskundeak irabazten baditu Presidentzia utziko duela dio Madurok
Juan Guaidok zuzentzen duen oposizioak ez du parte hartuko igandeko hauteskunde legegileetan, iruzur bat direla argudiatuta.
2020/08/03 - 11:59
Hauteskundeetan abstentziorako deia egin du Venezuelako oposizioak
Oposizioko alderdiek nazioarteko komunitateari dei egiten diote "printzipio demokratikoak urratzen dituen iruzurrezko prozesua bera, eta prozesuaren emaitzak baztertzeko".
2020/07/02 - 12:45
Venezuelak abenduaren 6an egingo ditu hauteskunde legegileak
Abenduaren 6ko hauteskundeei esker Legebiltzarra berritu ahal izango da. Gaur egun, Legebiltzarraren kontrola bi alderdi nagusien arteko borrokaren iturri da.
2020/06/22 - 21:40
Trumpek Madurorekin elkartzea proposatu du
AEBko agintariak Guaidoren aintzatespenari balioa kendu dio eta ez du uste hari emandako abala "modu batean edo bestean oso esanguratsua" izan zenik.
2020/06/02 - 11:30
Guaido enbaxada batean ezkutatuta dagoela iradoki du Madurok
Nicolas Madurok esan du Juan Guaidó Caracaseko enbaxada batean "ezkutatuta" dagoela, baina oposizioko buruak berehala ukatu du hori Twitterreko bere kontuan.
2020/05/27 - 11:49
Venezuelako Gorenak Juan Guaidok Legebiltzarrean duen presentzia baliogabetu du
"Justizia Auzitegi Nagusiko Konstituzio Aretoak baliozkotzat jo zuen Asanblea Nazionaleko Zuzendaritza Batzordea, eta Luis Eduardo Parra Rivero da presidentea", esan du Gorenak prentsa ohar bidez.
2020/05/26 - 10:56
Guaidoren alderdia erakunde terrorista den zehazteko eskatu du Fiskaltzak
Juan Guaido eta Leopoldo Lopez buru dituen Voluntad Popular alderdia erakunde terroristatzat hartuz gero, legez kanpo uztea erabaki lezake Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak.
2020/05/26 - 10:30
Guaidoren alderdia erakunde terrorista den zehazteko eskatu du Fiskaltzak
Venezuelako fiskal nagusiak Justizia Auzitegi Gorenari eskatu dio zehaztu dezala Voluntad Popular, Juan Guaidoren eta Leopoldo Lopezen alderdi politikoa, erakunde terrorista den ala ez.
2020/05/08 - 11:16
Venezuelako erasoen inguruko azalpenak eskatu dizkiote AEBko senatariek Trumpi
Gutun batean, Nicolas Maduroren gobernuak salatutako inbasio saiakerari buruzko azalpenak eskatu dituzte Chris Murphy, Tim Kaine eta Tom Udall senatariek.
2020/05/07 - 12:43
Guaidoren aholkulari batek onartu du eraso batengatik ordaindu zuela
Juan Jose Rendon Venezuelako estratega politikoak onartu egin du 50.000 dolar ordaindu zituela, eraso baten ondorioz, Gobernuko hainbat funtzionario atxilotzeko.
2020/05/06 - 10:59
Inbasio saiakeraren berri izatea leporatu dio Guaidok Madurori
Guaidok operazio horren berri izatea leporatu dio Madurori, Kolonbiak eta AEBek entrenatutako "mertzenario terroristatzat" jo dituenak hil ahal izateko.