Junts per Catalunya
2023/11/10 - 09:49
Epaileen eta fiskalen oharra PSOE-Junts itunaren aurrean: "Demokrazia hausteko arrisku argia dago"
PSOEk erantzun du Juntsekin egindako akordioak ez duela bilatzen epaileak "fiskalizatzea" eta euren ebazpenak berrikustea.
2023/11/10 - 09:40
Juntsek Kontseilu Nazionala bilduko du gaur, eta akordioari buruzko galdeketa egingo du asteburuan
PSOErekin akordioa erdietsi ondotik, Juntsek analisiari eta kontsultari emango dio asteburua. Militantziak larunbateko eguerditik igandeko 18:00etara izango du telematikoki bere iritzia emateko aukera.
2023/11/10 - 08:43
Albiste izango dira: Inbestidurarako bidea, Memoriaren Eguna eta Zinebi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/09 - 22:14
Ultraeskuindarren zazpigarren protesta eguna Ferrazen, PSOEk eta Juntsek akordioa itxi ostean
Milaka pertsona bildu dira gaur Poliziak babestutako PSOEren egoitzaren aurrean, Madrilgo Ferraz kalean, independentistekin egindako itunen eta amnistia legearen aurkako zazpigarren protesta egunean.
2023/11/09 - 18:23
Feijoo: ''Espainiako demokrazia aurrekaririk gabeko erasoa jasaten ari da, baina ez da lehen aldia''
"1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea, ETAren terrorismoak hamarkadetan emandako kolpea eta Kataluniako independentismoak 2017an egindako kolpea askatasunaren eta bizikidetzaren aurkako mehatxuak izan dira Espainian", adierazi du PPko buruzagiak.
2023/11/09 - 17:59
PSOE eta Juntsen arteko akordioak "egonkortasuna" emango dio legegintzaldiari, Santos Cerdanen aburuz
PSOEko Antolakuntza idazkariak zehaztu duenez, Amnistia Legeari buruzko akordioak process delakoarekin lotutako 2012tik 2023ra bitarteko kasuak hartzen ditu.
2023/11/09 - 17:55
Akordioa "aurrekaririk gabeko erasoa" dela esan du Feijook, O-23rekin eta ETArekin alderatu du
Galderarik gabeko adierazpen batean, Pedro Sanchez jarduneko gobernuburuari Espainiako nazioa "mutilatu nahi dutenekin bat egitea" egotzi dio PPko buruak, eta "kapitulazio prozesu" horren aurrean "demokrata guztiek batera erantzuteko" deia egin du.
2023/11/09 - 17:45
Puigdemont: "Aro berri batean sartu gara"
Kataluniako Generalitateko presidentearen arabera, PSOErekin lortutako akordioaren inguruan egiten diren aurrerapenek baldintzatuko dute legealdiaren "egonkortasuna".
2023/11/09 - 15:38
PSOEren eta Juntsen arteko akordioaren gakoak
Itunak bi ardatz nagusi ditu: defizitaren eta autogobernuaren mugak gainditzea eta Katalunia nazio gisa aitortzea. Horri jarraikiz, azaroan bertan egingo duten lehen bileran Juntsek erreferenduma egiteko aukera jarriko du mahai gainean. PSOEk, berriz, 2006ko Estatutuaren garapena aldeztuko du.
2023/11/09 - 15:24
Carles Puigdemont: ''Aro ezezagun batean sartu gara''
Carles Puigdemonten arabera, PSOEren eta Juntsen arteko akordioaren sinadurarekin "esploratu eta esplotatu beharko den" aro berria hasi da. "Muga Kataluniako herriaren borondatea da", gaineratu du Generalitateko presidente ohiak.
2023/11/09 - 13:29
Santos Cerdan: ''Gaur goizean sinatu duguna bi alderdien arteko akordio politikoa da''
Santos Cerdanek azaldu duenez, amnistia legerako akordioa ere lortu dute, eta "babestu nahi duten alderdiek sinatu ahal izango dute". EAJri buruz galdetuta, Cerdanek esan du "akordioa itxita ez badago, ixteko zorian" egongo dela.
2023/11/09 - 13:15
PSOEk eta Juntsek akordioa itxi dute, "aro berria" hasi eta Kataluniako "gatazka historikoa" konpontzeko
Bi aldeen arteko akordioak amnistia legea ere jasotzen du, eta, idatziaren arabera, 2014ko kontsultaren eta 2017ko erreferendumaren aurretik eta ondoren abiatutako auzi judizialetan nahastutako arduradunak eta herritarrak babestuko ditu horrek.

2023/11/09 - 09:16
PSOEk eta Juntsek inbestidurarako akordioa itxi dute
Negoziazioko iturriek jakinarazi dutenez, gaur bertan emango dute itunaren berri. PSOEk agerraldia egingo du 12:00etan, Bruselan.
2023/11/09 - 09:06
Albiste izango dira: Illarramendiren hilketa, EAEko 2024ko aurrekontuak eta PSOE-Junts akordioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/08 - 23:29
Bruselak amnistiaren legeari buruzko informazioa eskatu dio Pedro Sanchezen jarduneko gobernuari
Espainiako Presidentetzako ministro Felix Bolañosek gutun bat bidali dio Didier Reynders Europako Justizia komisarioari, eta idatzi horren bidez jakinarazi dio Kongresuan amnistiaren lege proposamena onartzen bada, horren gaineko xehetasun guztiak emango dizkiola.
2023/11/08 - 21:10
Senatuak Erregelamenduaren tramitazio espres bat onartu du amnistia moteltzeko
Proposamena aurrera atera da 145 aldeko botorekin eta kontrako 113rekin. Hala, Erregelamenduaren 133. artikulua aldatzeak aukera ematen dio Mahaiari lege-proposamenetan presazko prozedura aplikatu ala ez erabakitzeko.
2023/11/08 - 14:59
Amnistia atzeratzeko asmoz, PPk osoko bilkurara eraman du gaur Senatuaren araudia erreformatzeko eztabaida
'Popularrek' Goi Ganberan duten gehiengo osoa baliatu dute izapideak azkartu eta erreforma Kongresuak balizko amnistia legea onartu baino lehen prest egoteko.
2023/11/08 - 14:22
Aukera gutxi ikusten ditu PSOEk Sanchezen inbestidura asteon egiteko
Oraindik bideragarria bada ere, sozialistek uste dute datorren astera arte ez dutela Diputatuen Kongresuan Sanchezen Presidentetza bozkatuko. Oraingoz, baina, ez dute horretarako data zehatzik eman.
2023/11/08 - 11:13
Negoziazio "biziak" gorabehera, amnistiaren inguruko akordioa itxi ezinda jarraitzen dute PSOEk eta Juntsek
Santos Cerdan PSOEren Antolaketa idazkaria Bruselan da igandetik, eta ordutik, hartu-eman "bizi eta diskretuak" izan ditu Juntseko buruekin. Hori bai, aurrez aurre ez dira bildu.
2023/11/08 - 10:44
Iñigo Martinezek "arduragabekeria" egotzi dio PPri, Ferrazeko protestak "argi" ez gaitzesteagatik
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako legebiltzarkidearen iritziz, Euskadiko PPko presidenteak manifestazio "sanoak" direla esanez egindako adierazpenek argi erakusten dute PPren jarrera eta "arduragabekeria".