Juntseko militanteen % 86k berretsi dute PSOErekin egindako akordioa
Junts alderdiko militanteen % 86,16k babestu dute Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOErekin lortutako akordioa, % 67ko parte-hartzea izan duen galdeketan.
Kontsulta telematikoki egin dute, larunbatean hasi eta igandeko 18:00ak arte. "Bruselako Akordioa"ren aurka bozkatu dute boto-emaileen % 13,83k, alderdiak ohar batean azaldu duenez.
Galdera hau egin diete: "Berresten al duzu Junts per Catalunyak eta PSOEk Bruselan sinatutako akordioa, Kataluniaren eta Espainiako Estatuaren arteko gatazka politikoa konpontzeko baldintzak eta mekanismoak ezartzen dituena, eta autodeterminazioari buruzko erreferendum bat planteatuko duena?". Boto-emaileen % 0,01ek eman dute boto zuria.
"Aro berri bat irekitzeko" eta "Kataluniako gatazka historikoa konpontzeko" ituna sinatu zuten joan den ostegunean PSOEk eta Juntsek. Akordioak amnistia legea jasotzen du, lawfare edo Justiziaren judizializazio kasuetarako, eta "nazioarteko" mekanismo bat, "negoziazio prozesu osoan eta lortutako akordioetan laguntzeko, egiaztatzeko eta jarraipena egiteko funtzioak" izango dituena, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.