EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2021/09/17 - 16:24
Futbol estadioek % 60ko gehieneko edukiera izango dute
Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.
2021/09/15 - 22:34
Aforoen inguruan egindako autoa argia dela eta erabakiari eutsiko diola adierazi du Garrido epaileak
Iñigo Urkullu lehendakaria oso haserre agertu da auzitegiaren erabakiarekin, zientzia "mespretxatzea" egotzi dio Garrido buru duen aretoari. Lehendakariak esan du pandemiari aurre egiteko, gomendio zientifikoetan oinarrituta jarraituko dutela lanean.
2021/09/15 - 16:02
Urkulluk zientzialariei babesa eman die ''gutxiesten'' dituztenen aurrean
Iñigo Urkulluk Donostian egin ditu adierazpen hauek, EHUren 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofizialean emandako hitzaldian.
2021/09/14 - 22:27
Ligaren alde egin du Euskadiko Auzitegi Nagusiak futbol zelaietako aforoa % 60ra igoz
Aforo berriak datorren jardunalditik aurrera egongo dira indarrean, hau da, asteburu honetan bertan. Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko.
2021/09/14 - 17:42
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio LaLigari, eta edukierak % 60ra igo ditu
Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen. Epaiaren arabera, Jaurlaritzaren dekretua "neurrizkoa" zen, egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, baina orain "zaharkiturik" geratu da, baldintzak aldatu direlako.
2021/09/13 - 16:46
EAEko Auzitegi Nagusiak Konstituzionalera igorri du toki-erakundeetan euskararen erabilerari buruzko artikulua
Aretoak 6.2 artikulua Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela uste du, "Euskara besteen aldean lehentasunezko posizioan jartzen duelako", eta, beraz, Konstituzio Auzitegiari eskatu dio konstituzionala den ala ez erabakitzea. Eusko Jaurlaritza eta UEMAk normalizazioaren alde egin dute.
2021/09/11 - 15:11
Aernnovako langileek kaleratuak itzultzea eskatu dute berriz
Enpresa batzordearen kalkuluen arabera, 370 langileentzat enpresak onartutako lan-erregulazioko espedientearen erdia ere ez da aplikatuko, eta, beraz, kaleratutakoak berriz hartzeko eskatu du berriro.
2021/08/06 - 20:23
Tubacexeko langileak "ez defendatzea" leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
Koalizioaren esanetan, gatazkaren konponbidea kaleratutako langile guztiak berriro hartzea eta "etorkizun handiko" enpresa baten jarduera suspertzea da.
2021/07/21 - 13:01
''Gertatutakoa gutxi definitutako arau-esparru baten adierazpena da''
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak uste du gutxi zehaztutako araudi horrek "itxuraz antzekoak diren egoeren inguruan erabaki desberdinak hartzea ahalbidetzen duela".
2021/07/16 - 22:16
Toki Erakundeen Legea ez da euskaraz ez dakitenentzako "karga", Jaurlaritzaren arabera
EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean aldeztu duenez, arauak ez du Konstituzioaren aurka egiten, ez baitu mugatzen gaztelaniaren erabilera; auzitegiak zalantzak azaldu ditu.
2021/07/15 - 17:08
Zer gertatuko da konfinamendu garaian ezarritako isunekin?
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, litekeena da herritarrek multen berrikuspena eta horien zenbatekoa itzultzeko eskatzeko aukera izatea.
2021/07/15 - 15:54
Tubacexek "ekoizpena berreskuratu" eta egoera normalizatu behar duela uste du Tapiak
"Eseri eta gertatutakoa benetan aztertzeko unea" iritsi dela esan du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak. Horretarako bi aldeen borondatea izango den esperantza agertu du.
2021/07/07 - 21:52
Tubacexeko batzordeak langileak "baldintza berdinekin" berriz hartzeko eskatu dio enpresari
145 eguneko grebaren ostean, batzordeak langileen babesa eskertu nahi izan du, eta bilera egiteko eskatu dio zuzendaritzari, "aldagai guztiak argitzeko".
2021/07/06 - 16:36
EAEko Auzitegi Nagusiak Tubacexeko kaleratzeak baliogabetu ditu
Enpresak Laudioko eta Amurrioko (Araba) lantegietako 129 beharginak berriro hartu beharko ditu. Enpresak Gorenera joko duela iragarri du.
2021/06/25 - 17:33
Irungo Udalak helegitea jarri dio udaltzainen eskaintza baliogabetu zuen epaiari
Udalak kasazio-errekurtsoa aurkezteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu du.
2021/06/11 - 13:39
Uberren jarduera mugatzen duen dekretuaren zati bat baliogabetu dute Euskadin
Zehazki, bertan behera uzten ditu zerbitzua eskatzeko 30 minutuko tartearen eskaera eta geolokalizazioaren berri emateko murrizketa.
2021/06/03 - 21:02
Irungo Udalak helegitea jarriko dio udaltzainen eskaintza baliogabetu zuen epaiari
Magistratuen ustez, "ez da beharrezkoa udaltzain guztiek euskara jakitea herritarrek Administrazioarekin hizkuntza horretan erlazionatzeko duten eskubidea bermatzeko".
2021/06/03 - 14:05
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek errefusatu egin dute Irungo euskararen inguruko epaia
Alderdi horietako ordezkariek "kezka eta ezinegona" agertu dute, euskararen "normalizaziorako" bidean "atzerapausoa" dela uste baitute.
2021/06/03 - 12:43
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Irungo Udaltzaingoaren epaia salatu dute
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek agiri bat sinatu dute Irungo Udalari erabateko babesa emateko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hizkuntz eskakizuna bertan behera utzi ostean.
2021/05/26 - 16:58
Gipuzkoako Aldundiak N-1 eta A-15 osora zabaldu nahi ditu bidesariak
Aldundia hirugarren plana idazten ari da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurrekoak baliogabetu ostean. Aintzane Oiarbidek dio "garraiolari eta auzitegiek behartu" dituztela erabakia hartzera.