Kanada
2023/06/29 - 13:10
Titan itsaspekoan aurkitutako ''giza aztarnak'' aztertuko dituzte Estatu Batuetan
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek jakitera eman dutenez, Titan urperagarriaren hondakinen artean ustezko "giza aztarnak" aurkitu dituzte. Titan ekainaren 18an inplosionatu zen, Titanic ontzira bidean zioala.
2023/06/23 - 22:30
Nork ordainduko du Titan itsaspekoaren erreskatearen milioikako faktura?
Orain zalantza da nork ordainduko dituen mobilizatutako bitarteko guztiak.
2023/06/23 - 22:21
Tragedia ekidin zitekeela dio James Cameron ''Titanic'' pelikularen zuzendariak
Aditu askok diote okerreko materialaz zegoela eginda itsaspekoa. Orain zalantza da nork ordainduko dituen mobilizatutako bitarteko guztiak.
2023/06/22 - 22:58
'Titan' itsaspekoaren bost tripulatzaileak hiltzat jo dituzte
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek baieztatu dutenez, Titanic hondoratutako ontzitik gertu urrutiko kontrol bidez operatutako ibilgailu batek desagertutako itsaspekoaren hondakinak aurkitu ditu.
2023/06/22 - 20:24
'Titanic' ontzitik gertu desagertutako itsaspekoarenak izan daitezkeen hondakinak aurkitu dituzte
Adituak informazioa aztertzen ari dira. Gertuko iturrien arabera, Titan itsaspekoaren aurreko eta atzeko zatiak identifikatu dituzte. 21:00etan prentsaurrekoa emango dute AEBko kostazainek. Baliteke urpeko ontzi txikia lehertzea, hori da hipotesi nagusia une honetan.
2023/06/22 - 14:56
Ordu kritikoak, 'Titan' itsaspekoaren bilaketan
Erreskate taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean, 12:00ak eta 14:00ak bitartean agortuko baitzaie oxigenoa.
2023/06/21 - 14:21
''Titan'' itsaspekoa desagertu zen inguruan ''itsaspeko zaratak'' entzun dituzte
Telegidatutako ibilgailu bat bidali dute zarataren jatorria aztertzeko, baina oraingoz ez dute ezer aurkitu. Adituen ustez, ontzi barruko oxigenoa 24 ordu baino gutxiagoan amaituko da.
2023/06/21 - 09:56
"Soinuak" hauteman dituzte 'Titan' itsaspekoa desagertu zen inguruan
AEBko kostazainek baieztatu dutenez, Kanadako hegazkin batek "itsaspeko soinuak" hauteman ditu bilaketa eremuan, baina oraingoz ez dute ibilgailuaren arrastorik aurkitu.
2023/06/20 - 11:48
Titanic ontzira bost pertsona zeramatzan itsaspeko baten bila ari dira AEB eta Kanada
OceanGate Expeditions enpresak igandean jakinarazi zien agintariei bost pertsona zeramatzan ontzia desagertu zela. Konpainiaren arabera, barruan doazen lagunek lau egunez biziraun ahal izateko elikagaiak eta oxigenoa dituzte.
2023/06/19 - 22:45
'Titanic' ontziaren hondakinak esploratzen zituen turistentzako itsaspeko bat desagertu da
Bostongo (Massachusetts, AEB) kostazainen arabera, bost pertsona zihoazen horren barruan.
2023/06/09 - 12:03
Kanadan piztutako 440 suteak AEBetako ipar-ekialdea itotzen ari dira
Une honetan, 441 baso-sute Kanada kiskaltzen ari dira. Urtarriletik, sugarrek 3,8 milioi hektarea baso eta landaretza erre dituzte Kanadan, ohikoa baino askoz gehiago.
2023/06/08 - 16:52
Zortzikoiztu egin da New Yorken ohikoa den kutsadura maila, Kanadako suteek eragindako keagatik
Inoiz ezagutu gabeko tenperatura altuen ondorioz, Kanadan 150 sute baino gehiago piztu dira, batez ere Quebecen. Eta horietako asko, kontroletik kanpo daude. Baina su horien kea, Estatu Batuetara heldu da, eta irudi ikusgarriez gain, osasun arazoak sortu ditu bertan.
2023/06/07 - 22:30
Kanadako baso-suteen keak New Yorkeko skylinea estali du
15 estatutako osasun agintariek, Vermontetik Hego Carolinara, atmosferako materia finak osasunerako kaltegarriak diren mailak gaindi ditzakeela eta milioika egoiliarren arnasketa zaildu dezakeela ohartarazi dute.
2023/05/19 - 12:19
Zazpiek hasiera eman diote G7 goi-bileraren lehenengo batzarrari
Asteburu honetan Hiroshiman egingo den G7 goi-bileraren lehenengo bilkurari hasiera eman diote zazpiek gaur goizean, maiatzak 19. Aldez aurretik, hiriburuko Bakearen Memorialaren parkean leherketa atomikoak utzitako biktimak omendu dituzte.
2023/05/19 - 12:05
Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aztertzen ari dira G7ko herrialdeak
Munduko zazpi ekonomia nagusietako buruzagiek Errusiaren ahalmen ekonomikoa mugatu nahi dute, gerrarako baliatzen dituen armak eskuratzeko zailtasunak jarriz eta ezarritako zigorrak saihesteko baliatzen dituen balizko hutsune legalak zuzenduz.
2023/05/18 - 16:39
G7 goi-bilerako liderrak Hiroshimara iritsi dira
Munduko zazpi ekonomia nagusien buruzagiek (Kanada, Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak) G7 goi-bilera egingo dute bihartik, maiatzak 19, igandera bitartean, Hiroshiman. Ukrainako gerra eta Txinarekiko tentsioak izango dira gai nagusiak.
2023/04/06 - 21:14
Milioi bat pertsona baino gehiagok argindarrik gabe jarraitzen dute Kanadan, euri izoztuaren ondorioz
Hornidura elektrikoaren etenak gehien kaltetutako eremuetako bat Montreal hiria da, herrialdeko bigarren hiri populatuena 1,7 milioi pertsonarekin, nahiz eta bere metropoli eremuan 4,3 milioi bizi diren.
2023/03/29 - 19:43
Espainiako Gobernuak haurdunaldi subrogatua gaitzetsi eta beste nonbaitetik kudeatzea eragozteko atea ireki du
PPk, aldiz, praktika arautzeko eztabaida irekitzearen alde egin du, ama haurdunari "inola ere" zeharkako edo zuzeneko ordainketa ekonomikorik ez egiteko baldintzarekin. Haurdunaldi subrogatu bidezko Espainiako familien elkarteak "eztabaida lasaia" eskatu dio Gobernuari.
2023/03/20 - 10:53
Banku zentral nagusiek likidezia dolarretan emango dute gaurtik hasita apiril amaierara arte
Europako Banku Zentralak ekinbide bateratua adostu du Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako finantza erakundeekin eta AEBko Erreserba Federalarekin dibisen elkar trukea dolarretan bermatzeko.
2023/02/12 - 21:39
Bi objektu hegalari eraitsi dituzte Alaskan, joan den astean botatako txinatar globoa baino txikiagoak
Kanada eta Estatu Batuen arteko Alaskako mugan bi objektu hegalari eraitsi dituzte azken 48 orduetan. Atzo botatakoa, Kanadako lur eremuan jausi zen, eta zatiak berreskuratzeko lanean ari dira dagoeneko. Justin Trudeau lehen ministro kanadiarrak gardentasunez arituko direla agindu du.