Kanada
2025/02/03 - 20:17
Trumpen muga-zergak: Nola eta nori eragingo diete?
Kanadari, Mexikori eta Txinari muga-zergak ezartzeko asmoa iragarri du AEBko presidenteak. Baina, nola eragingo dute neurri horiek? Oraingoz, Mexikori dagokionez erabaki politika hori ezartzea atzeratzea, baina bihar indarrean sartuko da Txinako eta Kanadako inportazioetarako.
2025/02/03 - 09:15
Trumpek Kanadarekin eta Mexikorekin hitz egingo du gaur, muga-zergak indarrean sartu bezperan
AEBko presidenteak ez du uste Sheinbaum eta Trudeaurekin izan behar dituen elkarrizketek "ezer izugarririk" ekarriko dutenik. Biek ala biek iragarri dute neurri bertsuekin erantzungo dutela. Dena dela, Mexikok ez du oraindik zergen gaineko xehetasunik eman, eta gaurko atzeratu du iragarpena.
2025/02/02 - 10:39
Kanadak, Mexikok eta Txinak Trumpen muga-zergei erantzun diete
Trudeauk iragarri du antzeko zerga bat ezarriko diela AEBtik inportatzen dituzten produktuei, eta Sheinbaumek neurriak iragarri ditu zerga arloan eta zerga arlotik kanpo. Txinak salaketa jarriko du Munduko Merkataritza Erakundean.
2025/02/01 - 20:46
Mexikori, Kanadari eta Txinari ezarritako muga-zergak sinatu ditu Trumpek
Gainera, Donald Trump presidenteak esan du gauza bera egingo duela Europar Batasunarekin, AEB "oso gaizki" tratatzen duelako.
2025/01/30 - 10:42
Niagarako ur-jauziak ia erabat izoztu dira azken egunotan izan duten aparteko hotzaldiagatik
Azken egunotan, tenperaturak zero azpitik 30 gradura gerturatu dira inguru horretan, eta ondorioz, azaleko lainoa eta ura izoztu egin dira. Izotz horren azpitik, baina, urak bere bideari jarraitzen dio.
2025/01/08 - 18:06
Bruselak azpimarratu du Groenlandia EBren defentsa kolektiboak babesten duela
Europar Batasunak, Danimarkak, Groenlandiak, Panamak eta Kanadak Donald Trump AEBko presidente hautatuaren mehatxuei erantzun diete, eta haren interes “inperialistak” salatu dituzte.
2025/01/06 - 18:41
Trudeauk bere alderdiaren buruzagitza eta Kanadako lehen ministro kargua utziko dituela iragarri du
Hiru hauteskunde jarraian irabazi zituen politikariak (2015, 2019 eta 2021), baina indarra galtzen joan da azken urteetan eta iritzi-inkestak ez ditu une honetan oso aldeko.
2024/11/26 - 09:38
Trumpek iragarri du Kanadako, Mexikoko eta Txinako produktuei muga-zergak jarriko dizkiela
AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
2024/11/12 - 12:46
Sanchezek Valentziako tragedia eraman du COP29 goi-bilerara: "Klima-aldaketak hil egiten du"
Goi-bileraren lehen jardunaldian, Brasilek 2035erako gas kutsagarrien isuriak "% 67" murrizteko helburua ezarri du, eta Kanadak iragarri du garapen bidean dauden 25 herrialdetan ekintza klimatikoko proiektuak finantzatzeko plataforma bat jarriko duela martxan.
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/08/20 - 14:47
Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''
"Atmosferako maila ertainean dauden ke-kontzentrazioak dira, 5.000 metrotik gorako altueran, eta badirudi ez duela ondoriorik izango", adierazi du EITB Mediako meteorologoak.
2024/08/20 - 12:26
Kanadako suteen keak zuriz estali du Euskal Herriko zerua
Aste hasiera honetan Kanadako kea nabari da ia Europa osoan, baina iragarpenaren arabera, bihartik aurrera desegin egingo da.
2024/08/20 - 12:18
Kanadako suteen kea Euskal Herrira iritsi da
Aste hasieran, Kanadako kea nabaritzen ari da ia Europa osoan, atmosferako zirkulazioak bultzatuta. Iragarpenaren arabera, bihartik aurrera, asteazkena, kea aldenduz joango da.
2024/06/20 - 23:10
Donald Sutherland aktore kanadarra zendu da 88 urte zituela
Sutherlandek 'Animal House' eta 'The Hunger Games' filmetan parte hartu du.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/14 - 09:48
Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/13 - 18:54
G7ak akordioa itxi du Errusiari izoztutako diruarekin finantzatutako "mailegu handi bat" emateko Ukrainari
Mailegua 46.000-50.000 milioi euro ingurukoa izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jarriko ditu funts gehienak Ukrainari mailegua emateko.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/13 - 14:37
Italiako G7aren goi-bilera hasi da, Ukrainako egoera gai nagusi duela
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.