Trumpek Kanadarekin eta Mexikorekin hitz egingo du gaur, muga-zergak indarrean sartu bezperan
Bihar, asteartearekin (Washingtonen 00:01 direnean, 06:01, Euskal Herrian), sartuko dira indarrean AEBk Kanadari, Mexikori eta Txinari, hurrenez hurren, ezarri dizkien % 25 eta % 10eko muga-zergak. Hiru herrialdeek dagoeneko iragarri dute modu bertsuan erantzungo dutela. Mundua gerra komertzialaren ate-atean dago, bada.
Indarrean sartu bezperan, Donald Trump AEBko presidenteak Claudia Sheinbaum Mexikoko buruzagiari eta Justin Trudeau Kanadako lehen ministroari telefonoz deituko die.
"Trudeaurekin bihar (gaurkoagatik) goizean hitz egingo dut, Mexikorekin ere bihar arituko naiz. Ez dut ezer izugarririk espero. Muga-zergak ezarri ditugu. Diru asko zor digute, eta ziur naiz ordainduko digutela", adierazi die bart kazetariei.
Kanadak eta Mexikok esana dute muga-zergoi erantzun egingo dietela. Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa izan da hitz egiten lehena, eta iragarri du errepresaliak hartuko dituela eta % 25eko muga-zerga ezarriko diela AEBtik inportatzen dituzten produktuei, eta aurreratu du horrek 155.000 milioi dolarreko eragina izango duela. Sheinbaumek, oraingoz, ez du zehaztu zer nolako erantzuna emango duen, eta iragarpena atzeratu du. Gaur argituko omen du.
Fentaniloaren krisiari aurre egiteko negoziazio mahaia osatzea proposatu dio Mexikoko presidenteak Trumpi. AEBko presidenteak eskaintzari erantzun ezean iragarri du neurriak hartuko dituela.
"Mexikok ez du liskarrik nahi. Auzoko herrialdeekin lankidetzan aritzeko prest gaude. Mexikok ez du nahi AEBra fentanilorik heltzea, baina ez du beste inora heltzea nahi", azpimarratu du.
Bien bitartean, Txinak iragarri du "dagokion erantzuna" emango diola AEBri bere eskubideak eta interesak "zaintzeko", eta, besteak beste, Munduko Merkataritza Erakundean salaketa jartzeko aukera aipatu du.
Europar Batasunari ere bai, baina datarik gabe
Mexiko, Kanada eta Txinari ezarritako muga-zergen dekretua sinatuta du Trumpek, baina iradoki duenez, "aurki" gauza bera egingo du Europar Batasunarekin ere (EB). "Ez dituzte gure kotxeak erosten, ezta gure nekazaritza produktuak ere. Ez dute ia ezertxo ere erosten, eta guk, ordea, milioika kotxe, elikagai kopuru handia eta nekazaritza produktuak erosten dizkiegu", adierazi du bart, Marylanden. "Ez du datarik, baina laster izango dela esango nuke", erantsi du.
Erresuma Batuari buruz, zuhurrago agertu da Trump. Horren ustez, "gehiegikeriaz jokatu du, baina konpon liteke". Nabarmendu duenez, Keir Starmerrekin izan dituen hartu-emanak "oso atseginak" izan dira. "Pare bat bilera eta hainbat dei izan ditugu. Oso ondo konpontzen gara", argitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hashim Thaçi Kosovoko presidente ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote gerra krimenengatik
Gizateriaren aurkako krimenengatik ezarritako zigorrak, ordea, kendu egin dizkiote. Aurreikusitakoaren arabera, 2045ean beteko du zigorra, 78 urterekin.
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.