Donald Sutherland aktore kanadarra zendu da 88 urte zituela
Donald Sutherland aktore kanadarra hil da gaur, 88 urte zituela, zineman eta telebistan ibilbide luzea egin ondoren. Besteak beste, 'Animal House' eta 'The Hunger Games' filmetan parte hartu du.
Aktorearen semeak jakinarazi du bere aitaren heriotza. "Pertsonalki, zinemaren historiako aktorerik garrantzitsuenetako bat iruditzen zait. Ez zen inoiz paper on, txar edo itsusi baten aurrean ikaratu. Egiten zuena maite zuen eta maite zuena egin zuen, eta ezin da hori baino gehiago eskatu. Ondo bizitako bizitza", azaldu du X. sare sozialean.
Donald McNichol Sutherland 1935ean jaio zen Saint Johnen, New Brunswicken (Kanada), eta ingeniari izateko zorian izan bazen ere, azkenean interpretazioaren alde egin zuen, eta hainbat telesailetan hasi zuen bere ibilbidea, besteak beste, 'The Saint' eta 'The Avengers' telesailetan.
Pantaila handian 'Il castello dei morti vivi' (Warren Kiefer, 1964) filmarekin (beldurrezko ekoizpen italiarra, Christopher Leerekin) debutatu ondoren, bere lehen arrakasta lortu zuen Robert Aldrichen 'The Dirty Dozen' (Urkamendiko hamabiak, 1967) gerra klasikoarekin, non Lee Marvin, Charles Bronson eta Telly Savalasekin la egin zuen.
Generoz aldatu gabe, ondoren 'M.A.S.H.' pelikulan protagonista nagusia izan zen (Robert Altman, 1970), 'Kelly' s Heroes' (Brian G. Hutton, 1970) eta 'Johnny Got His Gun' (Dalton Trumbo, 1971).
Sutherland 'JFK' (Oliver Stone, 1991) filmeko parte ere izan zen, eta bertan Mr. X pertsonaia misteriotsua antzeztu zuen, Garrison fiskalari (Kevin Costner) Kennedy presidentearen hilketari buruzko informazio konfidentziala eskaini ziona.
'Space Cowboys' (2000) lanean jantzi espaziala jarri zuen, Tommy Lee Jones, James Garner eta Clint Eastwood aktoreekin batera astronauta beteranoen istorioaren protagonista izateko.
Hamarkada berean parte hartu zuen 'The Italian Job' en remakean (F. Gary Gray, 2003), Renee Zellwegerri Oscar saria eman zion 'Cold Mountain' draman (Anthony Minghella, 2003) eta 'Pride & Prejudice'ren egokitzapen berrian (Harrotasuna eta aurrejuzguak, Joe Wright, 2005).
Azken aldiko paper ospetsuenetako bat Presidente Snowrena da, 'The Hunger Games' filmeko gaizkile nagusiarena, Jennifer Lawrence aktorea protagonista duen sagarena.
'La migliore offerta' (Giuseppe Tornatore, 2013) filmean Geoffrey Rush izan zuen lagun, eta Forsaken western pelikulan (Jon Cassar, 2015) Kiefer Sutherlanden aitarena egin zuen, bere semea ere bizitza errealean.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.