Kanariak
2021/09/20 - 23:36
Laba "geldiezinak" 100 etxebizitza baino gehiago txikitu ditu La Palman
Sumendia egunero 6.000-9.000 tona sufre dioxido isurtzen ari da. Laba koladak batez beste sei metroko altuera du, eta 300 metro orduko abiaduran doa aurrera. Labak euri azidoa sortuko du itsasora heltzean.
2021/09/20 - 22:39
Horrela bizi izan dute sumendiaren erupzioa La Palman dauden euskaldunek
Erupzioa ikusgarria bezain mingarria da bertako herritarrentzat. bereziki ia dena galtzen ari direnentzat. uhartea ez da gehiago lehengoa izango, aldatu egingo da eta horren jakitun daude.
2021/09/20 - 20:57
La Palmako sumendiaren erupzioa
La Palmako sumendiaren erupzioa joan den irailaren 19an hasi zen eta laba bederatzi egun geroago iritsi da itsasoraino. Laba errekak ehunka etxebizitza, azpiegitura eta laborantza gune eraman ditu aurretik.
2021/09/20 - 17:23
Laba "errukirik gabe" etxeak suntsitzen ari da La Palman
Sumendiaren erupzioak 5.000 pertsona ebakuatzea eragin du, eta labak ehunka etxebizitza suntsitu ditu. Hala ere, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du herritarren segurtasuna "bermatuta" dagoela.
2021/09/20 - 16:28
Asteak edo hilabeteak iraun ditzake Cumbre Vieja sumendiaren erupzioak
La Palmako zortzigarren erupzioa da. Munduko sumendirik gazteenetakoa da Cumbre Vieja eta irudiak ikusgarriak badira ere, leherketak herritarrentzat arriskurik ez duela diote adituek.
2021/09/20 - 16:23
Cumbre Vieja sumendiaren ingurutik 5.000 herritarretik gora ebakuatu dituzte
Milaka lagun dira etxetik kanpo gelditu direnak. Ez dakite noiz itzuliko diren, itzuliko diren ere ez. Lo egiteko babes guneak antolatu behar izan dituzte.
2021/09/20 - 16:16
Oraingoz, 100 etxebizitza suntsituta ditu La Palmako erupzioak
Adituen lanari eta prebentzio neurriei esker ez da kalte pertsonalik izan, baina El Paso, Los Llanos eta inguruetako 5.000 bizilagun baino gehiago eremu seguruagoetara ebakuatu behar izan dituzte.
2021/09/20 - 16:08
Reyes Marotoren ustez, sumendia turismo eskaintzarako "aprobetxa daitekeen aldarria" da
Ministroak ordu batzuk geroago zehaztu ditu sumendiari buruzko adierazpenak, eta hondamendiaren biktimekin daudela azpimarratu du.
2021/09/20 - 14:02
La Palman gertatzen ari dena ulertzeko gakoak
Zortzi egunez aktibitate sismiko handia izan ostean, igande honetan sumendi baten erupzioa hasi da Kanarietako La Palma uharteko Cumbre Vieja inguruan; 5.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
2021/09/20 - 10:27
Cumbre Viejako laba-isurketaren abiadura 700 metro orduko da eta 1.075 ºC tenperatura du
Sumendiaren erupzioaren ondorioz, 5.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte El Pason, Tazacorten eta Los Llanos de Aridanen.
2021/09/20 - 01:10
Sumendiaren erupzioak eragindako ebakuazioak 5.000 pertsonari baino gehiagori eragin die La Palman
15:10 aldera "eztanda bat entzun da eta kea eta laba ikusten hasi gara" kontatu dute lekukoek. Sumendia indartsu ari da laba botatzen. Erupzioa zuzenean ikus daiteke, streaming bidez, eitb.eus-en.
2021/09/19 - 22:56
Adituek La Palmako sumendiaren leherketa aztertu dute
Erupzioa Cumbre Viejako parke naturalean hasi da. Balio arkeologiko handiko ingurua da, uhartearen erdigunetik hasi eta hegoalderaino doana. Duela 72 urte San Juan sumendia lehertu zen eta orain mende erdi Tenegia.
2021/09/19 - 22:51
Sumenditik gertu dauden herrietan oso gertutik bizi izan dute erupzioa
Batzuek korrika irten behar izan dute haien etxeetatik, ia denborarik gabe. Egoera dela eta oso urduri daudela kontatu dute bizilagunek, ez baitakite zer gertatuko den haien etxebizitzekin.
2021/09/19 - 22:43
La Palmako Cumbre Vieja sumendia erupzioan sartu da
15:10 aldera "eztanda bat entzun da eta kea eta laba ikusten hasi gara" kontatu dute lekukoek. Sumendia indartsu ari da laba botatzen. Irailaren 11n hasi ziren lurrikarak 20 kilometroko sakoneran baina pixkanaka, lurrazaleraino igo dira.
2021/09/19 - 19:40
La Palmako erupzio bolkanikoaren irudi ikusgarriak
Labaren kanporatzea 15:12an hasi da, Cumbre Viejan, Kanarietako La Palma uharteko El Paso udalerrian.
2021/09/19 - 19:38
La Palmako Cumbre Vieja sumendia, erupzioan: laba, errautsak, sugarra eta kea
Seismologian "multzo sismiko" gisa definitzen den fenomenoa hasi eta 8 egunera, 25.000 lurrikararen ostean, 15:10 aldera esnatu egin Cumbre Vieja sumendia, Kanarietako La Palma irlan.
2021/08/20 - 20:40
52 migratzaile hil dira Kanariar Uharteetatik gertu, hondoratze batean
Hondoratzetik bizirik atera den emakume batek azaldu duenez, duela astebete atera zen txalupa Marokotik, 53 pertsona zeramatzala. Itsasoko Salbamenduak bi pertsonaren gorpuak berreskuratu ditu.
2021/08/20 - 17:53
52 pertsona hil dira Kanarietan ontzi pneumatiko bat hondoratu ondoren
Emakume bat bizirik atera da naufragiotik, eta azaldu duenez, txalupa duela astebete atera zen Marokotik, 53 pertsona zeramatzala. Itsas Salbamendukoek, bizirik atera den pertsona erreskatatzeaz gainera, bi gorpuzki berreskuratu ahal izan dituzte.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.