Udako kanpamentuak
2020/06/17 - 11:26
Hauek izango dira aurtengo udalekuek izango dituzten baldintzak EAEn
Eusko Jaurlaritzak gaur sinatu du sektoreak bere jarduerari berriro ekiteko baldintzak zehazten dituen agindua. Arriskuak murriztea izango da helburua.
2020/06/14 - 16:21
Aire librean egindako ekintzei emango zaie lehentasuna aurtengo udalekuetan
Azkenean, udalekuak antolatu ahal izango dira, baina prebentzio eta higiene gomendioak jarraituta. Guztira, 200 parte-hartzaile gehienez ere, ohi baino % 40 gutxiago.
2020/06/14 - 12:27
Aisialdiko begiraleek COVID-19aren inguruko formazio berezia jaso beharko dute
Eusko Jaurlaritzako Gaztedia Zuzendaritzak online formazioa antolatu du ekainaren 25rako, 1.000 pertsonako mugarekin, haur eta gaztetxoekin arituko diren elkarte eta pertsonak prestatzeko.
2020/06/08 - 20:17
Gipuzkoako haurrek udalekuen alternatiba izango dute uda honetan
Aldundiak, bere aldetik, umeentzako kirol jardueren UDA kanpainari berriro ekingo diola aurreratu du, eta Txuriurdineko ludotekako jarduerak ere martxan jarriko ditu.
2020/06/08 - 19:09
Gazteen udako aisialdirako programa prestatzen ari dira Bilbon, 390 plazarekin
GazteKluberako izen-ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.
2020/06/03 - 20:09
Jaurlaritzak oraindik ez du erabaki udalekuak nolakoak izango diren
Aztertzen ari diren proposamenean bi aukera jasotzen dira: eguneko jarduerak soilik baimentzea edo gaua bertan igarotzeko udalekuak antolatzeko aukera ematea.
2020/06/02 - 22:08
3 fasean, udaleku irekiak egiteko aukera egongo da, aforoa murriztuta
Umeen eguneko udalekuei ere ateak zabalduko dizkie azken faseak. Aire librean egin beharko dira eta gehienez 12 pertsona bilduz.
2020/05/27 - 16:07
Udalekurik gabe, Astialdi Sareko elkarteek asialdi ekintzen beharra azpimarratzen dute
Zenbait Udalek eta Foru Aldundiek bertan behera utzi dituzte udalekuak. Horren aurrean, udako ekintza horien beharra aldarrikatzu zanbait erakunde lanean ari dira, alternatiben bila.
2020/05/23 - 15:13
Udarako umeentzako jarduerak eskatu dituzte EAEko aisialdiko elkarteek
Adingabeei uda bitartean jarduera "sortzaileak edota alternatiboak" eskaintzea eskatu diote euskal administrazio publikoei, "COVID-19ak eragindako desberdintasunei aurre egiteko".
2020/05/20 - 14:35
Erabakia hartzear barnetegi, udaleku eta asialdi taldeetan
Euskal Udalekuak, AEKko barnetegi eta ikastaroak eta La Kantera Skate Eskolako ikastaroak egingo ote dituzten jakin nahi izan dugu 'Faktoria' saioan. Mahai gainean dituzten aukerak azaldu dizkigute.
2020/05/15 - 22:44
Aurtengo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Udalekuak programa, bertan behera
Arabako Kultura diputatuak azpimarratu du udalekuak ez direla bateragarriak COVID-19ari aurre egiteko neurriekin. Horregatik, beste aukera batzuk aztertzen ari omen dira.
2020/05/15 - 22:42
Aurtengo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Udalekuak programa, bertan behera
Udalekurik ere ez da egongo udan, hiru aldundiek hala adostu dute. BBK eta Kutxa Fundazioek ere bertan behera utzi dituzte euren udako egonaldi nagusiak.
2020/04/08 - 11:50
EuskarAbentura uztailetik abuztura atzeratu dute
"Egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago" egingo da abuztuan.
2020/02/07 - 18:04
Bizkaiko Udalekuetako izen-ematea Internet bidez baino ez da egingo
Bizkaiko Foru Aldundiak paper bidezko izen ematea ezabatu du eta sinadura elektronikoarekin soilik egin ahal izango da.
2019/08/01 - 18:40
Autismoa duen mutiko bat Bilboko udaleku batetik kanporatu dutela salatu dute
Udalekuak hasi ziren egunean, mutikoak autismoa duela jakinarazi zien adin txikikoaren amak begiraleei, eta une horretan ez zioten inolako trabarik jarri bertan parte hartzeari.
2019/04/29 - 13:55
'Herritarren laguntza Abaigarren beste 40 urtez udalekuak egiteko'
Euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dute Abaigarko udalekuek, baina badira hiru urte etxea itxita dagoela. Herritarren laguntzaren beharrean daude, eta crowdfundinga jarri dute martxan.
2019/03/07 - 21:32
2019ko udalekuen programak EAEko 4.012 umerentzako tokia izango du
Horietako 3.742 euskaraz izango dira, eta beste 270ak, elebidunak. 16 leku eskainiko dituzte Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan.
2018/08/21 - 16:30
Ume lodientzako udako kanpamentuak, gero eta ohikoagoak Txinan
Txina obesitate tasa altuena duen herrialdea bihurtu da. Obesitatea duten haurren kopurua lau aldiz biderkatu da hogeita hamar urtean.
2018/07/08 - 17:43
Teknologia eta aisialdia uztartzen dituzten udalekuak antolatu dituzte
Besteak beste, bideojokoak sortzen eta etxeak programatzen ikasteko aukera dute gazteek, baita teknologia ikasteko tailerrak ere.
2018/03/06 - 12:22
'2018ko Udalekuak' programak 4.642 plaza izango ditu EAEko neska-mutilentzako
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, uztailaren 1etik uztailaren 29ra.