Kantauri itsasoa
2019/08/27 - 17:43
Arrantzaleek hegaluzearen kanpaina itxi dute aurreikusitakoa baino lehenago
Kopuru aldetik sasoi ona izan bada ere, 6.000 tonarekin, kofradiek kuota handitzea eta banaketa erkidegoen artean egitea eskatu dute, "urte borobila" izateko.
2019/08/27 - 15:47
Hegaluzearen kuota handitzea eskatu dute arrantzaleek
Amaitu da hegaluzearen kostera eta euskal arrantzaleek 7.000 tona harrapatu dituzte. Hala ere, datorren urtera begira, kuota handiagoa nahi dute.
2019/08/26 - 15:30
Euskal kofradiek hegaluzearen kuota erkidegoen artean banatzea eskatuko dute
Hegaluzearen kuotarekin berdelarekin edo legatzarekin egiten den bezala jokatzea defendatuko dute arrantzaleek. Horrez gain, 2020ko kuota 1.000 tonatan handitzea galdegingo dute.
2019/08/18 - 17:24
21 metro luzerako zere arrunt bat aurkitu dute Lekeitioko uretan
Lekeitio inguruan hegazti bila atera zen lagun talde batek ikusi zuen balea. Gorka Ociok esan duenez, urtean zehar baleak ikusi daitezke, baina batez ere udan.
2019/08/08 - 12:48
Bederatzi lagun erreskatatu dituzte Hendaia parean beren ontzia hondoratzen hastean
Ontziak matxura izan du motorrean. Hala ere, Gurutze Gorriak onik atera ditu bederatzi tripulatzaileak, hiru nagusi eta sei ume.
2019/08/06 - 12:34
Antxoaren stocka inoizko bigarren unerik onenean dago Bizkaiko golkoan
Bioman kanpaina zientifikoaren arabera, biomasa 190.000 tonakoa da, espeziearen jasangarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa (21.000) baino nabarmen handiagoa.
2019/07/03 - 16:10
Mendexako kosta parean hazi dituzte lehen euskal muskuiluak
Kantauriko kostan itsas zabaelan ekoizten diren bakarrak dira muskuilu hauek. Aurki izango dira arrandegietan.
2019/06/27 - 16:07
28 tona zabor bildu dituzte Kantauri itsasoan hiru urtean
LIFE LEMA Europako egitasmoari esker, zaborra non dagoen jakiteko itsasontziak, droneak eta kamerak erabiltzen dituzte.
2019/06/17 - 11:00
Su hartu duen belaontzi bateko tripulatzaileak erreskatatu dituzte, Coruñan
Ikertzen ari diren arrazoiengatik, belaontzi suediar batek su hartu du Sisarga irletan (Coruña). Suhiltzaileek bi ordu baino gehiago behar izan dituzte sua itzaltzeko.
2019/06/07 - 13:40
Belaontzi bateko 5 tripulatzaileak erreskatatu dituzte Galizian, ekaitzaren erdian
Loa Zour ontzi irlandarra jitoan zegoen 120 km/h-ko haize ufaden eta 6 metroko olatuen artean. Helikopteroz atera behar izan zituzten tripulatzaileak.
2019/05/31 - 14:05
EAEko 41 bainu eremuetatik 35ek ur-kalitate bikaina dute
Osasun Sailak laginak hartuko ditu mikrobiologia-analisia egiteko 41 bainu-eremutan, eta uren kalitatearen berri emango du.
2019/05/03 - 18:44
Modu 'bizian' hasi da antxoaren arrantzaldia, 7 milioi kiloko deskargekin
"Autoerregulatzeko gaitasuna" eskatu dute arrantzaleek, errentagarritasuna igotzeko. Berdelaren kostera 8.810 tona inguruko harrapaketekin bukatu da. Iaz baino "zertxobait baxuagoak" dira.
2019/05/03 - 16:19
Arrantzaleek antxoaren kuota propioa nahi dute
Berdelaren kasuan bezala, euskal arrantzaleek antxoan ere euren kuota propio eskatzen dute euren kasara hobeto kudeatu ahal izateko.
2019/04/18 - 17:00
Hondarribian desagertutako arrantzale gaztearen bila jarraitzen dute
29 urteko nafarra kainaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean eta ordutik falta da. Ertzaintzak haren autoa aurkitu zuen Justiz inguruan.
2019/04/16 - 16:03
Jaizkibeleko arroketan desagertutako arrantzale nafar baten bila ari da Ertzaintza
Desagertua 29 urteko mutil baztandarra da. Astelehenean desagertu zen Jaizkibel ingurura arrantza egitera joan zenean (@UvrErtzaintza-ren irudia)
2019/04/16 - 15:49
Hondarribira arrantza egitera joan eta desagertu den gazte nafar baten bila ari dira
29 urteko gizonezkoa atzo ikusi zuten azkenekoz, eta senitartekoek gaur goizean jarri dute salaketa. Biosnar lurmuturraren ingurua miatzen ari dira erreskate taldeak.
2019/04/10 - 00:29
553.000 kilo antxoa deskargatu dituzte Ondarroako portuan
Milioi erdi kilo antxoa arrantzatu dituzte azken orduetan. Denboraldia hasi denetik antxoa gehien sartu den eguna izan da.
2019/04/09 - 13:49
'Ria de Vigo' atoiontziak 'Grande America'ren fuel olioa deskargatu du Santurtzin
Arroxela parean hondoratutako ontziaren fuel olioaren garbiketan sei ontzi ari dira lanean.
2019/03/28 - 15:32
Ardura Landetako ostra ekoizle eta arrantzaleen artean petroleo orbanagatik
Hendaian hasi eta Arroxeletik iparraldera, kostaldeko herri guztietan arretaz ari dira 'Grande America' ontziaren fuel orbanaren eboluzioa zaintzen.
2019/03/28 - 15:18
Bizkaiko Golkoko hegaztiek plastikoa jaten duten baieztatu du AZTIk
AZTIk egindako ikerketan uretako 120 hegazti aztertu ditu, 7 espezietakoak eta 19tan plastiko aztarnak aurkitu ditu.