Hondarribian desagertutako arrantzale gaztearen bila jarraitzen dute
Erreskate taldeek ostegun goiz honetan ekin diete berriro astelehenean Hondarribira, Jaizkibel ingurura, kainaberarekin arrantza egitera joan eta ordutik falta den gazte nafarra bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gurutze Gorria, Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta helikoptero bat ari dira haren bila, 08:30ean hasita.
Asteartean, Pasaiatik Hondarribira doan eremua arakatu zuten, lurrez zein itsasoz. Ertzaintzak gazte nafarraren ibilgailua topatu zuen Justiz inguruan.
Kanaberarekin arrantza egitera joan zen Jaizkibel ingurura astelehenean, eta gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, atzo goizean jarri zuten salaketa haren gertukoek. 29 urteko gizona da falta dena, Legasakoa.