Katalunia
2024/08/13 - 16:51
Mossoek uko egin zioten Puigdemont atxilotzeko eskainitako laguntzari, Barne Ministerioaren arabera
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak eskatutako azalpenak eman ditu gaur Fernando Marlaska buru duen Sailak. Zehaztu duenez, behin Puigdemont ihes egin zuela jakitean, jarri zituzten martxan hura topatzeko eta atxilotzeko "aparteko baliabideak".
2024/08/13 - 16:29
Illaren Gobernuak "aintzatespena eta babesa" adierazi die Mossoei Puigdemonten ihesaldiaren ostean
Bestalde, ez du argitu presidente ohiaren ihesari buruzko txostena epaileari igorri dioten ala ez.
2024/08/13 - 14:45
Salvador Illaren gobernu berriak lehen bilera egin du
Gobernua osatzen duten 16 kontseilariek kargua hartu ostean, astearte honetan egin dute lehen bilera.
2024/08/13 - 13:28
Kataluniako Gobernu berriaren lehen bileraren buru izan da Salvador Illa
Bilera hasi baino lehen, goizeko 09:00etan, Kataluniako Gobernu berriak argazki ofiziala atera du Generalitateko Jauregiko galeria gotikoan.
2024/08/12 - 19:15
JxCatek kongresua deitu du urriaren amaierarako, PSCren "alternatiba independentista bakarra" izateko
Kongresua 2017ko urriaren 27ko aldebakarreko independentzia aldarrikapenaren urteurrenarekin bat etor liteke, ERCk azaroaren 30ean zuzendaritza egiturak berritzeko kongresua egin baino hilabete lehenago.
2024/08/12 - 14:36
Illak profil teknikoko Gobernua osatu du, "guztion ongizatea eta Kataluniaren defentsa" helburu jarrita
Astelehen honetan hartu dute kargua ofizialki 16 kontseilariek, tartean Miquel Samper eta Ramon Espadaler CiUko kontseilari ohiek.
2024/08/12 - 14:00
Kataluniako Generalitateko 16 kontseilariek karguen zina egin dute
Ekitaldi instituzionala Kataluniako Generalitateko Jauregiko Sant Jordi aretoan egin da, eta Salvador Illa president berria bertan izan da.
2024/08/12 - 09:56
Albiste izango dira: Amaitu dira Parisko Olinpiar Jokoak, Kataluniako Gobernu berria eta abordatzea Donostian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/10 - 19:49
Salvador Illak Generalitateko presidente kargua hartu du
Protokoloari jarraituz, izendapenaren errege-dekretua irakurri du Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak, eta, jarraian, Pere Aragones jarduneko presidenteak karguaren domina eman dio Illari. Ekitaldia bukatzeko, Kataluniako Generalitateko 133. presidenteak hitzaldia eman du.
2024/08/10 - 18:58
Puigdemont: ''Ez dut inoiz neure burua entregatzeko asmorik izan''
X sare sozialaren bidez zabaldutako bideo batean agertu da berriro Kataluniako presidente ohia, eta Bartzelonan bera atxilotua izateko Kataluniako aurreko gobernuak emandako "laguntza sutsua" kritikatu du.
2024/08/10 - 17:04
Puigdemontek bere ihesa justifikatu eta 'proces'-a ez dela amaitu adierazi du bideo batean
Horrekin batera, Generalitateko presidente ohiak Illaren inbestidura saioan parte hartu nahi zuela adierazi du: "Ez dut inoiz neure burua entregatu nahi izan".
2024/08/10 - 14:37
Salvador Illak Generalitateko presidente kargua hartu du
Salvador Illak Kataluniako Generalitateko presidente kargua hartu du gaur, larunbata, PSC, ERC eta Comuns alderdien babesarekin hautatu eta bi egunera, Sant Jordi aretoan izan den ekitaldian. Kargua "bere kontzientziagatik eta ohoreagatik" hitzeman du.
2024/08/09 - 23:40
Puigdemont: "Waterloon nago, egun oso zailak igaro ostean"
Generalitateko presidente ohiak gogor kritikatu duenez, Barne Kontseilaritzak gaur emandako prentsaurrekoa "negargarrienetako bat" izan da, eta, hitzez hitz, adierazi du ezin duela sinetsi pertsona jakin batzuen aurka hasitako sorgin ehiza.
2024/08/09 - 18:12
Feijook Sanchezen agerraldia eskatu du, eta Grande-Marlaska eta Robles "berehala" kargugabetzeko
Bestalde, Dolors Montserratek PPko buruaren adierazpenak babestu, eta Puigdemont berragertzea eta ihes egitea Espainiarentzat "umiliazio bikoitza" dela gaineratu du.
2024/08/09 - 16:17
Salvador Illa eta Pere Aragones botere eskualdaketa sinatzeko bildu dira
Salvador Illa Generalitateko presidente berria Pere Aragones presidente ohiarekin bildu da ostiral honetan, Generalitateko Jauregian, botereen eskualdaketa sinatzeko.
2024/08/09 - 13:55
Kataluniako Barne kontseilariak "jarrera desegokia" edukitzea egotzi dio Puigdemonti
Joan Ignasi Elena Barne kontseilak aitortu duenez, ez zeuden "prestatuta" atzo gertatu zenari aurre egiteko. Bestalde, Mossoen buruak ukatu egin du presidente ohiaren gertukoekin akordiorik egin izana: "Guk ez dugu ezertxo ere adostu".
2024/08/09 - 12:50
Horrela izan da Puigdemontek Bartzelonara egin duen itzulera laburra eta ondorengo ihesa
Bost minutu eskas; denbora hori eman du Carles Puigdemontek Bartzelonan jendaurrean. Kataluniako presidente ohiak asteazkenean iragarri zuen itzulera bidaiari ekin ziola, Illaren inbestidura saioan izateko. Inor gutxik espero zuena jazo da ondoren, itzuleraren ondotik desagertu egin baita.
2024/08/09 - 12:50
Puigdemontek asteartean Turullekin afaldu zuen Bartzelonan, eta dagoeneko "etxean" dago
Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak iragarri du presidente ohia osteguneko agerraldia baino lehen heldu zela Kataluniara. Bestalde, Gonzalo Boye abokatuak ihesa baieztatu du.
2024/08/09 - 12:32
Bolañosek Mossoak jo ditu Puigdemonten atxiloketa operatiboaren arduraduntzat
Horrekin batera, Justizia, Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak "errespetu osoa" helarazi dio Kataluniako Poliziari, eta Espainia "legea betetzen duen zuzenbideko estatua" dela azpimarratu du.
2024/08/09 - 11:10
Llarenak Puigdemont atxilotzea lortu ez zuen operatiboaren txostena eskatu die Mossoei eta Barne Ministerioari
Magistratuak hainbat informazio eskatu ditu; operatiboaren diseinuaren ardura zuten agenteen ingurukoa edo operatiboa onartu eta gauzatu zuten agenteena, besteak beste.