Katalunia
2024/06/11 - 10:20
Amnistia Legea indarrean sartu da, Estatuko Aldizkari Ofizialak publikatu ondoren
Orain, bi hilabeteko epea irekiko da, epaileek eta auzitegiek aplikatu dezaten. Epe hori, baina, eten egingo litzateke, norbaitek Legea Europako Auzitegietara eramango balu.
2024/06/10 - 20:38
Josep Rull, Kataluniako "errepresioaren aurkako mahaiaren" presidente, Junts, ERC eta CUPen babesari esker
Bigarren bozketan 59 boto jaso ditu Juntseko hautagaiak, eta Silvia Paneque alderdi sozialistaren hautagaiak 42. Kataluniako Parlamentuak Raquel Sans (ERC) izendatu du presidenteorde eta David Perez (PSC) bigarren presidenteorde.
2024/06/10 - 16:18
BBVAk laguntza eskatu die akziodunei Banco Sabadell erosteko, gizartearentzat onuragarria delakoan
Espainiako Gobernua proiektuaren aurka agertu arren, BBVAko presidenteak ziurtzat jo du azkenean bat-egitea egongo dela.
2024/06/10 - 11:56
ERCk zuzendaritza berritzeari ekingo dio, Generalitateko gobernagarritasunari buruzko erabakia tartean dela
Orain arte ERCko presidente izan denak kargua utziko du astelehen honetan eta azaroaren 30eko kongresuan bere hautagaitza aurkeztuko du berriro alderdiaren buru izateko asmoz.
2024/06/10 - 10:53
ERC: ''Lanean jarraitu behar dugu, besoak jaitsi gabe''
Diana Riba ERCko hautagaia "oso pozik" agertu da Orain Errepublikak koalizioaren emaitzarekin, bozketen emaitzak ezagutu ostean.
2024/06/10 - 10:30
''Emaitza ona'' lortu dutela adierazi du Juntsek, Katalunian bigarren izan ostean
"Eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten 443.000 boto-emaileei; izan ere, Katalunian bigarren indarra izatea lortu dugu, eta Gironan eta Lleidan lehen indarra. Faktore guztiak kontra ditugula lortu dugu, besteak beste, erbestetik egin behar izan dugulako kanpaina", adierazi du Cominek.
2024/06/10 - 09:59
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 08:02
Astelehen honetan osatuko da Kataluniako Parlamentua, boto telematikoari buruzko erabakiaren zalantzarekin
Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du aurreko legegintzaldian boto telematikoa ahalbidetu zuen erabakia, eta orain Adinaren Mahaiak ebatzi beharko du agindua betetzen duen ala ez.
2024/06/03 - 13:26
La Junquera-Le Boulou mugako pasabidea ere blokeatu dute nekazariek eta abeltzainek
Traktore karabana luze bat auto-ilarak sortzen ari da, Frantziako mugarako bidean. EBren babes handiagoa eta inportazioen kontrola eskatzen dute manifestariek.
2024/06/02 - 21:24
200 metroko garabi bat jarri dute Familia Santuaren basilikan obrak amaitzeko
Azaroan ebanjelarien dorreen multzoa burutu ondoren, Jesukristoren dorrea baino ez zaio falta erdiko dorreen multzoa amaitzeko.
2024/06/02 - 00:11
Larunbat honetako euriteek uholdeak utzi dituzte Arenys de Mar herrian
Hauxe da larunbat arratsaldeko irudia Arenys de Mar herrian (Bartzelona): uholdeak kaleetan, urak hartutako beheak eta urak bota dituen bi horma. Bizilagun asko inkomunikatuta egon dira. Euriak Bages, Anoia, Penedes eta Maresme eskualdeetan eragin ditu kalte handienak.
2024/06/01 - 20:52
Lluis Llach izango da ANCko presidente berria, barne blokeoa gainditu ostean
Kantautore ezagunak Dolors Feliu ordezkatuko du karguan. Puigdemontek Llach zoriondu du sare sozialetan, eta "ANC berriro aktore indartsu" bilakatzea espero duela adierazi du.
2024/05/31 - 20:47
'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute
Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
2024/05/30 - 20:51
Amnistiak 'akats' bat zuzentzen duela adierazi du Puigdemontek, berdintasunez negoziatzea ahalbidetuko duena
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak adierazi duenez, Espainiako Estatuak "akats" bat zuzendu du Amnistia Legea onartu ostean.
2024/05/30 - 17:35
Estatuarekin gatazka konpontzeko 'negoziazio etapa bat irekitzeko' deia egin du Aragonesek
Pere Aragones Kataluniako jarduneko presidenteak amnistiaren legearen onarpenak ematen duen "aukera" aprobetxatzeko deia egin du ostegun honetan, "negoziazio-aro berri bat irekitzeko", "Estatuarekiko subiranotasun-gatazka konpontzeko".
2024/05/30 - 16:53
Bolaños: ''Kataluniako gatazka ixteko azken urratsa da Amnistia Legea''
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Gorteekin Harremanetarako ministroak nabarmendu du Katalunian bizikidetza eta normalizazio politikoa behin betiko berreskuratzeko falta zen urratsa dela Amnistia Legea.
2024/05/30 - 15:19
Kongresuak behin betiko onartu du Amnistia Legea
Ez da ezusterik izan, eta inbestidura blokeak gehiengo osoz (177 boto) babestu du araua. Eztabaida labur bezain garratza izan da, eta irainak ere entzun dira; Kongresuko presidenteak hainbat aldiz ohartarazi ditu Voxeko diputatuak. Aldizkari Ofizialak ez du berehalakoan argitaratuko.
2024/05/30 - 14:58
Alberto Nuñez Feijook PSOEren ''heriotza akta'' ikusten du Amnistiaren Legean
"Espainiarrek Sanchez hautagaiarentzat" zenbat balio duten galdetu du Feijook. "Badakigu. Zazpi boto. Hauteskundeak galdu ondoren, zazpi boto behar zituen presidente izateko. Zenbat balio du Gobernuko Presidentetzak berarentzat? Erantzuna ere ezagutzen dugu, eskatzen ziotena ", gaineratu du.
2024/05/30 - 14:27
Amnistia Legearen gako nagusiak: Zein? Noiz? Zer delitu?
Zehazki, 2011ko azaroaren 11tik 2023ko azaroaren 13ra Kataluniako auziarekin lotutako ekintzak amnistiatuko ditu. Giza eskubide urraketa larririk eragin ez duten terrorismo ekintzak barkatuko dira. Aurreikuspenen arabera, onuradunak 382 bat herritar izango dira.
2024/05/30 - 14:26
Oriol Junqueras: ''Hau ez da ezeren amaiera''
"Demokraziaren aldeko borroka da. Guk erreferendumean bozkatu nahi dugu berriro, herritar guztiek euren borondatea adierazteko aukera izan dezaten ", gaineratu du ERCko presidenteak.