Kataluniako Generalitatea
2021/06/09 - 01:31
Aragones zuzendu nahi izatea egotzi dio Jordi Sanchezek Junquerasi
Estatuarekin elkarrizketa prozesua abiatu arren, JxCateko idazkari nagusiak azpimarratu du ezin zaiela uko egin independentzia lortzeko bide demokratikoei, tartean aldebakarreko bideari.
2021/06/07 - 16:44
Indultuek "gatazka arindu" dezaketela uste du Junquerasek
ERCko buruak berretsi du aldebakartasuna ez dela bideragarria eta adostutako erreferenduma proposatu du. Gainera, ausardia politikoaren eta adiskidetze sozialaren garaia dela esan du.
2021/06/07 - 16:30
Indultuek gatazka arindu dezaketela esan du Oriol Junquerasek lehen aldiz
Amnistia litzateke Junquerasen hitzetan irtenbiderik onena baina edozein keinu gatazka desjudizializatzeko lagungarria izango da.
2021/06/07 - 15:43
Pedro Sanchez eta Pere Aragonesen arteko lehen topaketa
Bakoitza bere aldetik iritsi da Javier Godo La Vanguardia argitaletxeko editoreari domina emate ekitaldira. Pedro Sanchezek eta Pere Aragonesek ukabilak erabiliz agurtu dute elkar.
2021/06/04 - 21:48
Pedro Sanchez eta Pere Aragones hilabete honetan bilduko dira Moncloa Jauregian
Bi gobernuburuek telefonoz hitz egin dute ostiral honetan eta elkarrizketa "emankorra eta adeitsua" izan dela jakinarazi dute ohar bateratu batean.
2021/06/01 - 09:21
Sanchezek garrantzia kendu dio balizko indultuen kostu politikoari
Espainiako Gobernuko presidentearen ustez okerragoa litzateke gauzak 2017tik Katalunian dauden bezala uztea.
2021/05/26 - 16:24
Pedro Sanchezek indultuen alde egin du Diputatuen Kongresuan
Auzitegi Gorenaren jarrera ezagutu aurretik, Pedro Sanchezek argi egin du indultuen alde Kongresuan. Gobernuaren erabakia konkordiaren eta elkarbizitzaren aldekoa dela esan du.
2021/05/26 - 14:26
"Preso eta erbesteratuak erabat aske geratzeko" konpromisoa azaldu du Aragonesek
Gobernuko 14 kontseilari berrien kargu hartze ekitaldian, "gatazka autodeterminazio eskubidea baliatuz" konpontzeko deia egin du Generalitateko presidenteak.
2021/05/26 - 14:08
'Proces' auzian zigortutakoei indultua ematearen aurka agertu da Auzitegi Gorena
Epaileen ustez, ez da zigorren proportzionaltasun printzipioa urratu, eta ez dago frogarik edo damu zantzurik.
2021/05/26 - 13:55
"Zigortzeko aldi bat dago eta beste bat adiskidetzeko", berretsi du Sanchezek
Bien bitartean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehendakariordearen ustez, indultuek "gauzak lasaituko" lituzkete eta "adostasunerako beste prestutasun bat" erakutsiko lukete.
2021/05/25 - 20:53
Sanchezek "elkartasuna eta ez mendekua" bilatu nahi du indultuak aztertuta
Espainiako Gobernuko presidenteak zehaztu du erabaki bat hartzeko eztabaida ez dutela abiatuko Auzitegi Gorenak bere ebazpena eman arte.
2021/05/24 - 23:20
Pere Aragonesek Generalitateko presidente kargua hartu du
Ekitaldia aire librean egin dute, Generalitatearen Jauregian, eta han izan dira, besteak beste, Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart.
2021/05/24 - 23:16
Aragonesek Generalitateko presidente kargua hartu du
Presidente berriak esan du aro berri bati ekingo diola, Kataluniako errepublika sortzeko bidean amnistia eta autodeterminazioa lortzeko.
2021/05/22 - 12:24
"Erreferenduma berriz deitzeko aukerak batu ditu"
Pere Aragones ERCren hautagaia Kataluniako Generalitateko presidente inbestitu berritan, gobernu berriak izango dituen erronkak aztertu ditu Ander Errasti Pompeu Frabrako irakasleak.
2021/05/22 - 12:24
"Erreferenduma berriz deitzeko aukerak batu ditu"
Pere Aragones ERCren hautagaia Kataluniako Generalitateko presidente inbestitu berritan, gobernu berriak izango dituen erronkak aztertu ditu Ander Errasti Pompeu Frabrako irakasleak.
2021/05/21 - 16:46
Pere Aragones, ERCko lehenengo presidentea 1980tik
Abokatua lanbidez, Generalitateko presidenteordea, Kataluniako Parlamentuko diputatua eta Pineda de Mar jaioterriko zinegotzia izan da.
2021/05/21 - 16:17
Pere Aragones, Kataluniako presidente: "Legeak aldatzea posible izan behar da"
ERCren 33 botoak ez ezik, JxCaten 32 botoak eta CUPen 9ak ere jaso ditu. Quim Torra eta Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia inbestidura saioan izan dira.
2021/05/21 - 15:45
Pere Aragones Generalitateko presidente izendatu dute
Pere Aragones Generalitateko presidente izendatu dute Kataluniako Parlamentuaren gehiengo osoz, ERC, JxCat eta CUPen 74 botoekin.
2021/05/21 - 13:00
Txalo artean iritsi da Oriol Junqueras Kataluniako Parlamentera
Oriol Junqueras ERCko presidentea Kataluniako Parlamentuan da Pere Aragones Generalitateko presidente izendatzeko inbestidura saioan, kartzela-baimena baliatuta.
2021/05/20 - 22:35
Aragonesek eredu eskoziarra aldarrikatu du independentzia lortzeko
Illa kataluniarrentzat onuragarria den guztian laguntzeko prest agertu da, baina ohartarazi dio ez diola "ez ehun, ez 50, ez 20, ez hamar" eguneko tartea utziko.