Aragonesek eredu eskoziarra aldarrikatu du independentzia lortzeko
Pere Aragones Generalitateko presidente izateko ERCren hautagaiak autodeterminazio erreferenduma eskatu du Kataluniarentzat, herritarrak izan daitezen erabakitzen dutenak Espainiako Estatuan jarraitu ala ez, Eskozian itundutako erreferendum baten bidez 2014an egin zuten moduan: "Hori da nire obsesioa".
Martxo amaierako inbestidura saioko porrotean ez bezala, Aragonesek bihar eguerdirako presidente inbestituko dutela jakinda hitz egin du 135 diputatuen aurrean. Izan ere, bihar gehiengo osoa eskuratuko du ERCren 33 botoei, JxCaten 32ei eta CUPen 9ei esker.
09:00etan ekingo diote berriro saioari, Voxen hitzaldiarekin, eta ondoren hitz egingo dute CUPek, En COmu Podemek, Ciudadanosek eta PPCk, inbestidurarako bozketa egin baino lehen.
"Eskoziak egin duena egin nahi dut, eta gustatuko litzaidake Espainiako Estatuak Erresuma Batuak 2014an egin zuena egiteko gai izatea. Ez gehiago ez gutxiago. Erreferendum bat posible egitea eta lehenengo egunetik irabazteko lan egitea", adierazi du Aragonesek inbestidura saioko hitzaldian.
Berretsi du erreferendum horretan bakoitzak berea defendatu ahal izango lukeela: "Ez diezaiotela beldurrik eduki hautetsontziei eta azal dezatela zergatik aukeratu behar dugun Espainiako Estatuan geratzea. Azal dezatela ze proposamen dituzten gure herrialdearentzat. Erreferendum bat irabazten saia daitezela, baina onar dezatela galtzea".
Proiektuak, proposamenak eta ideiak aurrez aurre jartzeko aukera onena dela esan du: "Demokrazia da, eta gizarte guztietan dauden gatazka politikoak konpontzeko modu egokiena da".
Aragonesek uste du independentismoa anitza eta askotarikoa dela: "Asko kostatu zaigu. Baina Kataluniako Errepublikaren aldeko Adostasun Akordioarekin diagnosi bateratua dugu non gauden eta aurrerantzean egin behar dugunari buruz".
Hala, azpimarratu duenez, "Autodeterminazioaren eta Amnistiaren aldeko Akordio Nazionala" sustatuko du "agerian uzteko Estatuarekin dagoen gatazka konpontzeko presoak eta erbesteratuak askatu eta autodeterminazio eskubidea egikaritu behar dela".
Aragonesek berretsi du Generalitateko presidente izan nahi duela "Kataluniaren independentzia lortzeko" eta herritar guztientzat agintzeko.
"Gauza bat behintzat argi dut, gaur egun Kataluniako errepublika errefusatzen duten horiek jakin behar dutela Kataluniako errepublikak ez dituela haiek errefusatuko", gaineratu du.
Alderdien erantzuna
JxCatek, Kataluniako Gobernu berriko kideak, esan du "benetako aukera berria" ematen diola Estatuarekin negoziatzeari, nahiz eta "eszeptikoa" den.
"Gure eszeptizismoak ez du galaraziko lan egitea, elkarrizketa prozesuan partehartze zintzoa izateko", adierazi du inbestidura saioan Albert Batet JxCateko Parlamentuko buruak.
Bateten ustez elkarrizketa eta konfrontazio estrategiak "bateragarriak" dira, eta hauteskundeetan batek edo besteak irabazi izanak ez du eragin aldarrikapenetan atzera egin behar izatea.
Salvador Illa PSCren Parlamenteko buruzagiak elkarlana eskaini dio Generalitateko presidente izango denari kataluniarrentzat onuragarria den gauza guztietan, baina ohartarazi dio ez diola "ez ehun, ez 50, ez 20, ez hamar" eguneko tartea utziko.
"Lehenengo egunetik errespetuzko oposizioa egingo dugu, elegantea eta baita dibertigarria ere, baina sendoa", adierazi du Parlamentuan, inbestidura saioko eztabaidan.
Jessica Albiach Kataluniako komunen buruak, bere aldetik, esan du Aragonesek "barkamena eskatzea" espero zuela, Gobernua osatzeko hiru hilabete behar izateagatik, eta diskurtso triunfalista egitea egotzi dio.
Aragonesen hitzaldia entzun ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, ERCren hautagaien hitzek agerian uzten dute "lau pareta hauen artean batzuek egiten dituzten diskurtsoen eta kalearen arteko distantzia geroz eta handiagoa dela".
Nacho Martin Blanco Ciudadanoseko bozeramaileak, berriz, Laura Borras Parlamentuko presidentea kritikatu du Aragonesen inbestidura Felipe VI.ari ez jakinarazteagatik.
Martin Blancok uste du Aragonesen inbestidura "galdutako legegintzaldia" izango dela kataluniarrentzat, eta aurreratu du Ciudadanosen oposizioa eraikitzailea izango dela, baina irmoa independentismoaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.