Kataluniako Generalitatea
2020/07/20 - 01:37
Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"
Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.
2020/07/14 - 17:46
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei
Hortaz, bederatzi politikari presoak espetxetik atera ahalko dira egunez eta lo egitera soilik bueltatu beharko dira. Halaber, asteburua etxean igarotzeko aukera izango dute.
2020/07/14 - 12:43
Torrenten mugikorra gobernuei bakarrik saltzen zaien programa batekin zelatatu zuten
Besteak beste, elkarrizketak entzuteko, mezuak irakurtzeko, pantaila-irudiak egiteko eta kamera zein mikrofonoa urrutiko kontrol bidez aktibatzeko aukera ematen du programak.
2020/07/13 - 23:59
Torrak erabaki judiziala gaitzetsi du eta Lleidarako dekretua onartu dute
Epaitegi batek Generalitateak Segriarako ezarritako konfinamendua ukatu du. Illak osasun-agintarien gomendioei kasu egitea eskatu du, baina zenbait udalerrik ez dute konfinamendu hori ezarri.
2020/07/13 - 14:45
Torrak ''ez du onartzen'' epaileak Segriako konfinamenduaren inguruan emandako ebazpena
Quim Torrak iragarri duenez, gaur arratsaldean lege dekretu bat onartuko dute, Segriako (Lleida) bezalako agerraldien aurrean "irmo" jokatzeko.
2020/07/08 - 13:44
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da Katalunian
Maskara nahitaez erabili behar da Katalunian, distantzia mantendu daitekeen kasuetan ere.
2020/03/13 - 22:11
Torrak Katalunia osoaren konfinamendua eskatu du
Kataluniak 190 koronabirus kasu berri erregistratu ditu ostiral honetan, eta, ondorioz, 509 kaltetu daude.
2020/02/27 - 15:29
''Izotza apurtzeko'' Moncloako bilera positibotzat baloratu dute bi aldeek
Atzokoa luzea eta zaila izango den bidearen abiaputua izan zen. Hilero batzartuko dira metodolgia jakin batekin lan egiteko, baina beti ere segurtasun juridikoaren barruan.
2020/02/27 - 12:13
Torrak kereila aurkeztuko du Espainiako Hauteskunde Batzordeko kide baten aurka
Batzordean zegoela, Ciudadanoseko aholkularia ere bazen. "Eroskeria, prebarikazioa eta hauteskunde-delitua" leporatuko dizkio kereilan Generalitateko presidenteak.
2020/02/26 - 22:20
Espainiako eta Kataluniako gobernuek hilero biltzea adostu dute
"Gatazkaren izaera politikoa" dela eta "irtenbide politikoa" behar duela berretsi dute. Baina Torrak autodeterminazioaren eta amnistiaren inguruko desadostasunak aipatu ditu.
2020/02/26 - 18:13
Hasi da Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren bilera
Jarrera antagonikoak egon arren, Sanchezek eta Torrak adierazi dute elkarrizketarako asmoarekin joaten direla.
2020/02/26 - 12:07
Kataluniari buruzko negoziazio mahaiak lehen bilera du gaur, ikuspegi kontrajarriekin
Alfonso Alonsok dimisioa eman aurretik egin zuen Espainiaren aniztasunaren aldeko mezua ekarri du gogora Sanchezek, bi gobernuen arteko negoziazioaren garrantzia nabarmentzeko.
2020/02/25 - 13:06
PPk Torraren aurka jarritako kereila ikertzeari uko egin dio Kataluniako Justiziak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak PPren eskaera atzera bota du, Generalitateko presidentea kargutik kentzea agindu duen "agindu juridikorik" ez dagoela iritzita.
2020/02/20 - 15:07
Otsailaren 26an egingo da Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko lehen bilera
Hasiera batean Pedro Sanchezek 24an egiteko proposamena luzatu zion, baina agenda arazoengatik ezinezkoa zen.
2020/02/20 - 12:20
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak otsailaren 26an biltzea adostu dute
Agenda arazoak tarteko, Moncloak emandako data (hilaren 24a) baztertu du Torrak, eta horren ordez Kataluniako presidenteak proposatuetako bat onartu du Sanchezek.
2020/02/19 - 13:54
Negoziazio mahaia otsailaren 24an osatzea proposatu dio Espainiako Gobernuak Torrari
Alabaina, bi gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilerarako data "aldebakarrez" erabaki izana leporatu dio Torrak Sanchezi.
2020/02/06 - 18:06
Elkarrizketarako mahaia otsailean bertan osatzea adostu dute Torrak eta Sanchezek
Baina Espainiako Gobernuko presidenteak ez du bitartekaria egotea onartu. Kataluniako presidenteak, berriz, "itxaropen faltsurik" ez izateko eskatu du.
2020/02/06 - 13:09
Quim Torrak Pedro Sanchez hartu du Generalitateko Jauregian
Quim Torra Kataluniako presidenteak Pedro Sanchez hartu du Generalitateko Jauregian Esquadra Mossoen galazko formazio batekin.
2020/02/05 - 18:10
Parlamentuak Torraren kargugabetzearen aurkako helegitea aurkeztea onartu du
Parlamentu katalanaren Mahaiak helegite bat aurkeztu zuen gai berari buruz urtarrilaren 16an.
2020/02/04 - 20:21
Torra presidente izan daitekeela argitu dute Parlamentuko abokatuek
Abokatuek urtarrilaren 13an bidalitako txostenean "adierazitako irizpideak mantentzen dira", adierazi du Bayonak.