Pere Aragonès
2019/02/25 - 09:45
Quim Torrak planto egin dio Felipe VI.ari
Bere hitzaldian, Kataluniak beti giza eskubideak defendatu dituela gogoratu du Torrak. Felipe VI.ak, berriz, Espainian ondo errotutako demokrazia osoa dagoela esan du.
2019/02/25 - 08:09
Puigdemont eta atzerrian zein espetxean dauden Gobernuko kideak gogoratu ditu Torrak
Felipe VI.ak erantzun dio esanez Espainian demokrazia erabatekoa dela eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' dela.
2019/02/22 - 19:19
Torrak eta Ibarretxek Agirre eta Companysen erbestealdiaren urteurrena gogoratu dute
80 urte dira Kataluniatik Frantziarako bidea hartu zutela Agirrek eta Companysek, eta ibilbide horren zati bat egin dute elkarrekin Ibarretxek eta Torrak.
2019/02/22 - 17:18
Companys eta Agirre omendu dituzte Torrak eta Ibarretxek, haien erbestealdia gogoan
Agullanan (Girona) izan dira biak. Han, Mas Perxes bisitatu dute, duela 80 urte Companysek eta Agirrek ostatu hartu zuten lekua. Handik, oinez egin dute Coll del Llirainoko bidea.
2019/02/21 - 21:48
Jordi Sanchez: 'Ez dago demokrazia itoko duen legerik'
Bozketa aurretik edo ondoren ANCko kideek hautetsontziak gorde zituztela ukatu du Sanchezek. Non zeuden ez zekiela erantsi du.
2019/02/20 - 17:48
Rullek 'demokrazia' eskatu du, Konstituzionalak 'aginte moralik' ez duela iritzita
Halaber, adierazi du Kataluniako Gobernuak, Generalitateko aurrekontuak bozkatu zituztenean, itxaropena zuela Estatuarekin "erreferendum akordioa" hitzartzeko.
2019/02/19 - 00:24
Espainiako Gobernua eta Generalitatea aurrez aurre, bizkartzainak direla eta
Bizkartzainek Torra presidenteari edo kontseilariei atzerrira laguntzeko baimen guztiak ukatu ditu Espainiako Barne Ministerioak, eta horrek Generalitatearen haserrea eragin du.
2019/02/19 - 00:00
EBk Espainiako eskuin muturra babesten duela salatu dute Puigdemontek eta Torrak
Quim Torrak eta Carles Puigdemontek Europar Batasuna Kataluniako gatazka politikoan izaten ari den jarrera gogor kritikatzeko baliatu dute gaur Bruselan egin duten agerraldia.
2019/02/17 - 21:51
Torra: 'Espainiak ezin du Kataluniaren aurka gobernatu'
"Irribarre egiten dugu berriz. Atzoko manifestazioaren ostean 'endarrere' (atzera) hitza ezabatzea erabaki dut. Jada ezin dugu atzera egin, ezaba dezagun hitz hori hiztegitik", aholkatu du.
2019/02/12 - 23:17
Epaiketa 'mendeku' bat dela uste du Torrak, eta 'adorea' eskatu dio Sanchezi
“Auzia Europako eta nazioarteko auzitegietan amaituko da, eta irabaziko dugu”, adierazi du Kataluniako presidenteak.
2019/02/12 - 21:36
Torra: 'Buruzagiak akusatuen aulkian eserita egotea Demokraziaren kontrako erasoa da'
Quim Torra Generalitateko presidenteak auzipetutako buruzagi katalanak berehala aske utz ditzatela eta Auzitegi Gorenean abiatutako epaiketa bertan behera utz dezatela eskatu du.
2019/02/12 - 10:46
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa
'Proces' auziaren kontrako epaiketa otsailaren 12an hasi da, Madrilen. Bertan, Kataluniako hainbat agintari daude, bai eta legebiltzarkide batzuk ere.
2019/02/12 - 10:14
Akusatuei babesa emateko bilkuran parte hartu dute Quim Torrak eta Roger Torrentek
'Erabakitzea ez da delitua' dion pankarta baten atzean agertu dira Quim Torra presidentea eta Roger Torrent.
2019/02/12 - 07:31
Gaur abiatuko da Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa historikoa
Akusatuen galdeketei ekin aurretik, kausa baliogabe uztea eskatuko dute defentsako abokatuek; besteak beste, eskubideen urraketa eta inpartzialtasun eza alegatuko dituzte.
2019/02/11 - 19:47
Torra, aurrekontuak negoziatzeko prest: 'Gure baldintzak ezagutzen dituzte'
Aurrekontuei babesa emateko 'gutxieneko baldintzak' zeintzuk diren gogorarazi dio Torrak Sanchezi: errelatore figura onartzea, erabakitzeko eskubideaz hitz egiten hastea eta errepresioa amaitzea.
2019/02/09 - 19:47
'Adorea eta ausardia' eskatu dizkio Torrak Sanchezi autodeterminazioaz hitz egiteko
Espainiako Gobernuak elkarrizketak apurtzea deitoratu du Generalitateko presidenteak, eta "garantiak, egutegia eta edukia" dauzkan elkarrizketa eskatu du.
2019/02/09 - 18:27
Quim Torrak ausardia eskatu dio Pedro Sanchezi
Soto del Realen preso dauden politikariei bisita egin die gaur Torrak eta Pedro Sanchezi arriskuak hartzeko ausardia izateko esan dio. Sanchezek erreferendumerako aukera itxita dagoela berretsi du.
2019/02/08 - 15:56
Independentistekin elkarrizketa 'geldituta' dagoela onartu du Espainiako Gobernuak
Carmen Calvo presidenteordeak jakitera eman duenez, "alderdien mahaia eta errelatorea ukatu dituzte alderdi independentistek", baina ez du negoziaketa bukatutzat eman.
2019/02/07 - 14:59
Kataluniako independentistek mobilizazioak deitu dituzte 'proces' auziaren aurka
Otsailaren 12an lanuzteak egingo dituzte eguerdian eta manifestazioa arratsaldean. Otsailaren 16an, berriz, manifestazioa deitu dute Bartzelonan, eta martxoaren 16an, Madrilen.
2019/02/06 - 13:58
Errelatorea ez dela nazioarteko bitartekari bat izango esan du Espainiako Gobernuak
Errelatorearen inguruan sortutako polemikaren ostean, Espainiako Gobernuko presidenteordeak azalpenak eman ditu. Kataluniako auzian elkarrizketan 'lagunduko' duen norbait izango dela azpimarratu du.