Rullek 'demokrazia' eskatu du, Konstituzionalak 'aginte moralik' ez duela iritzita
Josep Rull Kataluniako Lurralde kontseilari ohia izan da hitza hartzen lehena procés auziaren aurkako epaiketaren bosgarren saioan. Auzitegi Gorenak auzipetuei katalanez deklaratzeko jarritako eragozpenez kexu agertu ostean, Konstituzionalaren kontrako hitzak izan ditu Rullek. Aginte moralik ez duela, eta Espainiako Gobernuak manipulatu egin duela salatu du. Horretarako eta auzipetuen desobedientzia arrazoitzeko, Kanadako Auzitegi Gorenaren ebazpen batez baliatu da.
Consuelo Madrigal fiskalarekin izandako tirabiran, Rullek onartu egin du 2017ko urriaren 1eko erreferenduma egin aurretik, Konstituzionalaren abisuak jaso zituela, baina gaitzetsi egin du aipatutako auzitegiak behin eta berriro 16.2 artikulura jo izana. Artikulu horren arabera, autonomia erkidegoen araudiak eten egiten dira, baldin eta Konstituzionalak Gobernuaren inpugnazioren bat tramitera onartzen badu.
Demokrazia printzipioaren eta legearen aurrean, Carles Puigdemonten Gobernuak "arduraz" eta "orekaz" jokatu zuela azpimarratu du Rullek. Aipatu bezala, Kanadako Auzitegi Gorenaren ebazpen batean oinarritu da esandakoa arrazoitzeko. "Gobernu sistema ezin zaio Zuzenbideari soilik atxiki, alegia, legitimitatea eta legearen aginpidearen eta printzipio demokratikoaren elkarrekintza ere behar ditu", dio ebazpenak.
Saio osoan zehar, zuhur agertu da Rull, eta erantzun luzeak eman dizkio fiskalari. Horregatik, lau ordu iraun du epaiketaren goizeko saioak: 10:00etatik 14:00etara.
"Generalitateko aurrekontuak sinatu nituenean, ez nuen pentsatu ezer txarrik egiten ari nintzenik", esan du. Izan ere, Rullen esanetan, Kataluniako Gobernuak galdeketarekin lotutako akordioa hitzartzeko itxaropena zeukan: "Lehen, orain eta beti, Estatuarekin erreferenduma adosteko asmoa izan dugu". Kontrara, Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak horretarako intentziorik ez zuela nabarmendu du.
Bestalde, gainerako auzipetuek aurreko saioetan esan bezala, Rullek argitu du ez zuela 'Enfocats' dokumentua ezagutzen. Nolanahi dela, aitortu du 2015ean prozesu independentista abiatu zuen bide-orriaren sinatzean parte hartu zuela: "Ez zen agiri estrategiko bat, Junts pel Si koalizioaren programaren oinarria baizik".
Urriaren 1eko finantzazioaz ere galdetu dio Madrigalek. Kasu horretan ere, Turullen estrategiari eutsi dio, eta ukatu egin du galdeketa antolatzeko diru publikoa erabili izana. Horren harira, zehaztu du Espainiako Gobernuak Generalitatea kontrolpean zeukala.
Estatuko Segurtasun Indarren aurkako mobilizazioetan independentistek "indarkeria eta presioa" erabiltzea "onartezintzat" jo du Rullek, baita agenteak borrekin ateratzea ere.
Urriaren 1eko boto-txartelak non inprimatu zituzten ez dakiela ziurtatu du Rullek. Hautetsontziei buruz ere gauza bera adierazi du, hots, ez zekiela nondik atera ziren, baina agertzeko esperantza zeukala, "itxaropenaren indarra apartekoa" delako.
Bukatzeko, Rullen hitzetan, Kataluniako Gobernuak ez zuen independentziaren aldebakarreko adierazpena gauzatzeko planik zehaztu, "demokratikoa ez zen jokaleku batera mugitzea saihestu nahi zutelako".
Orain arte gainerako auzipetuek egin duten bezala, adierazpen hori "politikoa, formala eta irmoa" zela, eta helburu politikoak soilik zituela azaldu du Rullek.
Independentzia beti negoziaketa prozesu baten osteko "hitzarmen" bat bezala planteatu zela esan du Bassak
Dolors Bassak, Lan, Gizarte Gaietarako eta Familia kontseilari ohiak, erreferenduma ez zela "inoiz" izan "independentziarako ekintza berebizikoa", baizik eta helburutzat Estatuari negoziatzera behartzea zuela, bozkatzera joan zen jendearen babesean oinarrituta.
"Independentzia ez zen inoiz egikaritu nahi erreferendumaren ondoren, beti planteatu zen" negoziaketa baten osteko "hitzarmen" bezala, eta prozesu horretan "behar beste denbora" emango zuten.
"Iragankortasun Legea onartu genuen, beti ere ondoren Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko asmoarekin", gogorarazi du kontseilari ohiak.
"Horren froga: hemen gaude eta ez da independentziarik izan", jarraitu du. Kontseilari ohiak azaldu duenez, "delitua ez zenaren uste sendoa genuen, eta Kataluniako herritarren % 80en babesa".
Gainera, Estatuko segurtasun indarrek erreferendum egunean izandako jarrera salatu du Bassak. "U-1ean Estatuko segurtasun indarretako kide batzuen jokabide neurrigabea aurretik jakiterik ez zegoen", esan du.

Dolors Bassa. Irudia: EFE.
Borras: "Parlamentuaren agindu demokratikoa zegoen"
Askatasunean dauden hiru akusatuetako bat da Meritxel Borras. Gobernazio kontseilari ohiak azaldu duenez, Parlamentuak emandako agindua betetzea erabaki zuen, eta erreferendumarekin aurrera jarraitzea, Konstituzio Auzitegiaren eskakizunei kasu egitea baizik, baina Auzitegia "gutxietsi gabe".
"Alde batetik, Kataluniako Parlamentuaren gehiengo absolutuaren agindu demokratikoa zegoen, eta bestetik, Konstituzio Auzitegi politizatu bat", gogorarazi du Borrasek.
"Governaren ekintza guztiek Espainiako Gobernuarekin akordio batera heltzeko helburua zuten, baina aurreko eserlekuan ez zegoen inor, Junqueras presidenteordeak gogorarazi bezala", azpimarratu du Borrasek.

Meritxell Borras. Irudia: EFE.
Erreferendumak ez zuela "gastu publikorik ekarri" esan du Mundok
Carles Mundo Justizia kontseilari ohiak erreferenduma deitzeko dekretua "ohiz kanpokoa" izan zela esan du. Azaldu duenez, "Generalitateko kide guztiek" sinatzearen helburua "une horren izaera politikoa nabarmentzea" zen.
Gainera, "Governeko kide guztiak ziur ginen erreferendumaren antolaketak" ez zuela "gastu publikorik ekarri" esan du Mundok. Unipost enpresan atzemandako agiriei buruz galdetuta, hori "aurrekontu bat" zela esan du. "Nahiz eta behin eta berriro errepikatu faktura bat zela, ez da horrela", esan du.
Fiskalaren zenbait galdera erantzuteari uko egin dio Mundok behin baino gehiagotan, bere ustez leporatzen zaizkion delituekin zerikusirik ez duelako. "Ez ditudan eskumenak egotzi dizkidazu", esan dio Mundok Javier Zaragoza fiskalari galdeketan zehar.

Carles Mundo. Irudia: EFE.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.