Kazetaritza
2022/05/25 - 14:03
Poloniako epaitegi batek beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia
Fiskaltzak egindako eskaera onartu du epaitegiak, bestelako azalpenik eman gabe. Gonzalezek hiru hilabete daramatza inkomunikatuta Poloniako kartzela batean, tarte honetan ez du abokatuarekin eta familiarekin hitz egiterik izan.
2022/05/21 - 22:50
Beatriz Lecumberrik "Gazan kondenatuak" dokumentala aurkeztu du Palestinan
Kazetari nafarra biran da Palestinan, minbizia duten Gazako emakumeen kalbarioari buruzko dokumentala erakusteko. Gerratik haratago doan errealitatea da, eta munduko zinema "paregabe" batean proiektatu ahal izan du.
2022/05/17 - 12:16
EITB Mediako sei lankidek Airean Sariak jaso dituzte
Euskadiko Irrati eta Telebista Profesional Elkarteak banatu ditu aitortzak. Ane Irazabal, Mikel Ayestaran, Xabier Lapitz, "Nos echamos a la calle" saioak eta Andrea Arrizabalak jaso dituzte sariak, besteak beste.
2022/05/17 - 02:08
Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia luzatzeko eskatu du Poloniako Fiskaltzak
Pablo Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten Ukrainako mugatik hurbil lanean ari zenean eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri zion, espioitza egotzita. Berez, maiatzaren 28an utzi behar zuten libre.
2022/05/14 - 21:59
Xireen Abu Akleh kazetariaren hiletan poliziak erabilitako bortizkeria ikertuko duela esan du Israelek
Israelgo Indar Armatuek hainbat karga egin zituzten eta zorabioa eragiten duten granadak erabili zituzten bandera palestinarrak kentzeko. Sei palestinar atxilotu zituzten eta Ilargi Gorriak jakitera eman duenez, dozenaka zauritu artatu behar izan zituzten.
2022/05/13 - 18:54
Israelgo Polizia Xireen Abu Akleh kazetariaren hiletara joan diren herritarrei oldartu zaie
Bi bider eta hileta-segizioaren bi puntutan, Poliziak eraso egin die hilkutxaren bueltan zihoazen herritarrei. Ilargi Gorriak jakinarazi du dozenaka zauritu artatu dituztela.
2022/05/12 - 10:37
Jendetza bildu da Shireen Abu Akleh kazetari palestinarra agurtzeko
Palestinako bandera eta justizia eskaeren artean, Shireen Abu Akleh kazetariaren gorpuak Ramalako kaleak zeharkatu ditu. Kazetariaren hilketak samin handia eta haserrea eragin ditu Palestina osoan.
2022/05/12 - 10:30
Palestinak nazioarteko ikerketa independentea eskatu du Shireen Abu Akleh kazetariaren hilketa argitzeko
Israelgo Armadak tiroz hil du Jeninen (Zisjordania), baina ukatu egin du bere ardura. Palestinan, ostera, Al Jazeerako kazetariaren hilketa salatzeko protestak egin dituzte.
2022/05/11 - 23:44
Palestinan hildako kazetariari nahita egin ziotela tiro diote lekukoek
Al Jazeera telebista kateko kazetari palestinar bat lanean ari zela hil du Israelgo Armadak. 51 urteko emakumea Shireen Abu Akleh zen.
2022/05/11 - 11:27
Israelgo segurtasun indarrek kazetari bat hil dute Zisjordanian
Xireen Abu Akleh, Al Jazeerako korrespontsala Jerusalemen, manifestari palestinarren eta Israelgo indarren arteko istiluak bertatik bertara jarraitzen ari zen buruan tiro bat jaso duenean.
2022/05/11 - 11:08
Israelgo indarrek Al Jazeerako kazetari bat hil dute Zisjordanian
Shireen abu Akleh Al Jazeera kateko kazetaria buruan tiro bat jasota hil da. Abu Akleh, 51 urtekoa, manifestari palestinarren eta Israelgo segurtasun indarren arteko liskarren berri ematen ari zen.
2022/05/10 - 22:14
Familiak eta abokatuak ez dute oraindik Pablo Gonzalezekin harremanetan jartzerik izan
Pablo Gonzalezen oinarrizko eskubideak urratzen ari direla salatu dute Nafarroako Parlamentuan. Espainiako eta Europako agintarien ekintza falta salatu dute Poloniaren lege hausteen aurrean.
2022/05/10 - 13:48
Pablo Gonzalez kazetariaren egoera "legezkotasun orotik kanpo" dagoela salatu dute Nafarroako Parlamentuan
Oihana Goiriena emazteak eta Gonzalo Boye abokatuak Poloniako Estatuaren aldetik "inolako akusazio frogarik ez" dutela jaso azpimarratu dute, eta Espainiako Gobernuak "Pablori oinarrizko eskubideak berrezartzeko ahalegin handirik ez" duela egin deitoratu dute.
2022/05/10 - 11:22
Bi kazetari hil dituzte Mexikoko ekialdean
Yesenia Mollinedo eta Sheila Johana Garcia kazetari mexikarrak tiroz hil dituzte astelehen honetan Veracruzen. Hilketa bikoitz honekin, dagoeneko 11 kazetari hil dituzte Mexikon aurten.
2022/05/10 - 02:00
Pulitzer sari berezi bat emango diete Ukrainako kazetariei
Ukrainako berriemaileek herrialde horretan bizi duten gerrari buruz "egiazko informazioa" emateko egunero egiten duten lana nabarmendu du epaimahaiak.
2022/05/09 - 20:51
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak bere urteroko sariak. Aurten, Lucia Martinez kazetaria, Pikara Magazine aldizkaria eta Berria egunkaria dira sarituak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin konprometitutako kazetaritzari egindako ekarpenagatik.
2022/05/09 - 20:47
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
"Ingurune berdinzale eta bidezko bat" eraikitzeko orduan komunikabideen garrantzia azpimarratu du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak.
2022/05/07 - 11:57
Daniel Innerarity: "Misil bat erabiltzen duenak desinformazioaren armak erabiliko ditu, guk nahi ala ez"
eitb.eus-ek gaur egungo gizarteak pairatzen duen informazio-saturazioaz eta horren kudeaketaz galdetu dio filosofoari, baita hedabideen funtzioaz eta gerraren testuinguruan informazioaz egiten den erabileraz ere.
2022/05/03 - 18:04
Polarizazioaz eta "propaganda gerrez" ohartarazi dute Mugarik Gabeko Kazetariek
Erakundearen arabera, demokrazia liberalen barne zatiketek eta nazioarteko gatazkek prentsa askatasunari eragiten diote.
2022/05/01 - 17:03
Etxe Zuriko korrespontsalen afari umoretsua itzuli da, pandemia garaiko etenaldiaren ostean
Umorez beteriko ekitaldia izaten da honakoa, eta bere buruari barre egin dio Joe Bidenek afari ostean eman duen hitzaldian. Duela sei urtetik presidente batek ez zuen parte hartzen halako ekitaldi batean, Trumpek boikota egin ziolako eta pandemiaren ondorioz etenaldia egin zelako.