Kazetaritza
2022/05/11 - 11:08
Israelgo indarrek Al Jazeerako kazetari bat hil dute Zisjordanian
Shireen abu Akleh Al Jazeera kateko kazetaria buruan tiro bat jasota hil da. Abu Akleh, 51 urtekoa, manifestari palestinarren eta Israelgo segurtasun indarren arteko liskarren berri ematen ari zen.
2022/05/10 - 22:14
Familiak eta abokatuak ez dute oraindik Pablo Gonzalezekin harremanetan jartzerik izan
Pablo Gonzalezen oinarrizko eskubideak urratzen ari direla salatu dute Nafarroako Parlamentuan. Espainiako eta Europako agintarien ekintza falta salatu dute Poloniaren lege hausteen aurrean.
2022/05/10 - 13:48
Pablo Gonzalez kazetariaren egoera "legezkotasun orotik kanpo" dagoela salatu dute Nafarroako Parlamentuan
Oihana Goiriena emazteak eta Gonzalo Boye abokatuak Poloniako Estatuaren aldetik "inolako akusazio frogarik ez" dutela jaso azpimarratu dute, eta Espainiako Gobernuak "Pablori oinarrizko eskubideak berrezartzeko ahalegin handirik ez" duela egin deitoratu dute.
2022/05/10 - 11:22
Bi kazetari hil dituzte Mexikoko ekialdean
Yesenia Mollinedo eta Sheila Johana Garcia kazetari mexikarrak tiroz hil dituzte astelehen honetan Veracruzen. Hilketa bikoitz honekin, dagoeneko 11 kazetari hil dituzte Mexikon aurten.
2022/05/10 - 02:00
Pulitzer sari berezi bat emango diete Ukrainako kazetariei
Ukrainako berriemaileek herrialde horretan bizi duten gerrari buruz "egiazko informazioa" emateko egunero egiten duten lana nabarmendu du epaimahaiak.
2022/05/09 - 20:51
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak bere urteroko sariak. Aurten, Lucia Martinez kazetaria, Pikara Magazine aldizkaria eta Berria egunkaria dira sarituak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin konprometitutako kazetaritzari egindako ekarpenagatik.
2022/05/09 - 20:47
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
"Ingurune berdinzale eta bidezko bat" eraikitzeko orduan komunikabideen garrantzia azpimarratu du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak.
2022/05/07 - 11:57
Daniel Innerarity: "Misil bat erabiltzen duenak desinformazioaren armak erabiliko ditu, guk nahi ala ez"
eitb.eus-ek gaur egungo gizarteak pairatzen duen informazio-saturazioaz eta horren kudeaketaz galdetu dio filosofoari, baita hedabideen funtzioaz eta gerraren testuinguruan informazioaz egiten den erabileraz ere.
2022/05/03 - 18:04
Polarizazioaz eta "propaganda gerrez" ohartarazi dute Mugarik Gabeko Kazetariek
Erakundearen arabera, demokrazia liberalen barne zatiketek eta nazioarteko gatazkek prentsa askatasunari eragiten diote.
2022/05/01 - 17:03
Etxe Zuriko korrespontsalen afari umoretsua itzuli da, pandemia garaiko etenaldiaren ostean
Umorez beteriko ekitaldia izaten da honakoa, eta bere buruari barre egin dio Joe Bidenek afari ostean eman duen hitzaldian. Duela sei urtetik presidente batek ez zuen parte hartzen halako ekitaldi batean, Trumpek boikota egin ziolako eta pandemiaren ondorioz etenaldia egin zelako.
2022/04/28 - 13:44
Pablo Gonzalezek 40 urte bete ditu gaur, Polonian bi hilabete inkomunikatuta daramatzan egunean
Free Pablo Gonzalez plataformak bideo berri bat argitaratu du, kazetariaren egoera salatzeko.
2022/04/22 - 21:11
Pablo Gonzalez Varsovia hiriburutik 100 kilometrora dagoen espetxe batera eraman dute
Espetxez ez ezik, abokatuz ere aldatu du Pablo Gonzalezek; lehen aldiz konfiantzazko abokatu poloniar bat izango du, aurretik ofiziozko bi abokatu izan ondoren.
2022/04/19 - 18:24
Gervasio Sanchezen bizi osoko lekukotzaren erakusketa, San Telmo museoan
Ggatazketan ere bizitzak aurre egiten duela erakutsi nahi duten argazkiak dira Sanchezek ekarritakoak, hortik dator erakusketaren izena: Bizitza.
2022/04/18 - 15:47
Pablo Gonzalezen senide eta lagunek sinadura kanpaina abiatu dute bere eskubideak errespetatzea eskatzeko
Euskal kazetaria duela 50 egun atxilotu zuten Polonian, Ukrainako mugatik gertu, eta ordutik inkomunikatuta eta laguntza legalik gabe dago.
2022/04/13 - 16:24
45 egun bete dira Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu zutenetik, eta babesgabetasun juridikoa salatzen dute
Gero eta ahots gehiagok salatu dute Pablo Gonzalezen eskubideak urratzen ari direla. Azkena, Amnistia Internazional erakundeak. Pablo Gonzalezen emazteak epaiketa justu bat eskatzen du.
2022/04/08 - 13:34
Bingen Zupiria: "Pablo Gonzalez epaitu behar badute, lehenbailehen eta modu justuan egin dezatela"
Bingen Zupiriak adierazi duenez, Jaurlaritzak etengabeko jarraipena egin dio gai honi lehen egunetik. Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, oso zaila egiten da ulertzea nola luzatu daitekeen horrenbeste denbora Pablo Gonzalezen egoera.
2022/04/07 - 15:11
World Press Photo 2022ko argazki irabazleak
World Press Photo Lehiaketak aurreko urteko argazki-kazetaritza eta argazkigintza dokumental onena saritzen du. Aurten, 130 herrialdetako 4.066 argazkilariren 64.823 lan bildu ditu.
2022/04/07 - 11:12
Iñigo Urkulluk ''ezinbesteko'' ikusten ditu kazetariak Gernika berrien aurrean
Iñigo Urkulluk esan du adierazpen askatasuna "gerren beste biktima bat" dela, eta gogorarazi du Gernikako bonbardaketaren ondoren "Alemania, Italia eta Espainia frankista erantzukizunak ezkutatzen saiatu zirela gezurrak erabiliz".
2022/04/06 - 13:36
Sanchezek dio Pablo Gonzalez kazetariak berak eskatu duela bere kasuko zenbait alderdi isilean gordetzeko
EH Bilduk gertakarien aurrean jarrera eta salaketa argia agertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, baita "Polonia egiten ari den irregulartasunen aurrean" kexa formala aurkezteko ere. Pedro Sanchezek esan du bere gobernua "arreta handiz" ari dela auzia jarraitzen.
2022/04/06 - 12:27
Pedro Sanchezek esan du Gobernuak ''arreta handiz'' jarraitzen duela Pablo Gonzalez kazetariaren kasua
"Munduko edozein lekutan atxilotutako pertsona guztiek, Kanpo Arazoetako Ministeriotik eman dezakegun arreta guztia dute, egozten zaizkion karguak kontutan izan gabe" adierazi du Pedro Sanchezek.